Orain bi erronka zabaltzen zaizkigu: Confint eta Ikaslen DEIA.
A) Estatuko Confint ospatuko da urtarrilean Gasteizen. Baina arazo bat daukagu, bakarrik DBHko 1. eta 2. mailakoak joan ahal dira. Maiatzean beste guztientzako egingo dugu Euskal Confint. Beraz, estatuko Confint-era EZIN GARA DENOK JOAN, BAINA BAI PARTE HARTU. Zelan? Joateko ahalmena eta ikastetxearen baimena daukatenei lan bat bidaliko diegu, berareik egingo dute, blogean jarriko dute eta, hori bai, GUZTION ARTEAN hoberenak aukeratuko ditugu Gasteizeko Estatuko Confintera joateko. Fale? Beraz, interesatuok laster jasoko duzue egin beharrekoa eta beste guztiok hadi, abenduaren 12an hautaketak hasiko direlako.
B) Ikasleen DEIA: Irakurri baduzue Madariaga Dorretxean idatzitako Ikasleen DEIA, honek Brasileko Arduren Gutunarekin konpromisoa egiten du eta zabaldu nahi da hainbat eragilei, adibidez: ikasle guztioi, irakasle guztioi, zuzendarioi, familiei, lagunei, komunikabideei, herritarrei, udalari eta abarrei. Beraien sinadurak lortu behar dituzue, gure blogaren sinaduren txokoan agertu behar dira, zenbat eta gehiago hobe naturarentzat! Orduan,
ZER EGIN BEHAR DA? IKASLEEN DEIA eta BRASILEKO GUTUNA ZABALDU behar da eragileen artean, hau da, ekimen bat edo batzuk prestatu behar dira, Ikasleen Deia eta Brasileko Gutuna zabaltzeko, zeinen sinadurak lortu dituzue esan ETA GERO BLOG HONETAN KONTATU: testu labur batekin, argazkiekin, bideoekin, bertsotan... zuek ikusi, ea irudimen hori zelan daukazue. A! Eta blog-erako aurkezpena egin ez duzuenentzako, oraindik ere onartzen dira.
Ondo izan lagunok!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: