2013/12/18

Urretxindorra: 2. lana



GABONAK MUXIKAN
Gabonak urteko lehenengo eta azken astean ospatzen ditugu eta eskolan oporrak ditugu.
Familiakoekin elkartzen gara egun berezietan afaltzeko edo bazkaltzeko.
Lehenengo astean Gabon-gaua, Eguberria eta Gabon-zaharra ospatzen da. Bigarren astean, Urteberriko eguna eta Erregeen eguna ospatzeko biltzen gara.
Eguberrian Olentzero datorkigu opariz beterik; eta Erregeen egunean Ekialdeko Erregeen bisitaldia daukagu.
Familiakoekin jateko elkartzen garenean jaki bereziak jaten ditugu: zopa, aza edo azalorea, bisugua, bakailaoa, solomoa, karakolak, intxaursaltsa, turroiak, konpota….
Gure herrian ohitura berezia daukagu.  Abenduaren 24an goizez gazteak eta nagusiak elkartzen gara “Marijesiak” deituriko gabon-kanta abesteko baserriz- baserri, kanta hauetan Jesusen jaiotzaren berria zabaltzen da.
Guk, eskolan, azken egunean Olentzeroren bisitaldia daukagunez, jai mundiala prestatzen dugu Olentzerori eskeintzeko. Gurasoak ere gonbidatzen ditugu. Horrela, antzerkiak antzezten eta abestiak abesten, pozik bukatzen dugu urtea. Eskolan jaia bukatzean  nagusien egoitzara joaten gara han daudenei ere gabon-kantak abesteko asmoz. Arratsaldea bukatzeko herriko liburutegian elkartzen gara. Udalak antolaturiko Gabon-postal eta ipuinen lehiaketako sariak hartzen eta gero merendolarekin agurtzen dugu elkar. GABON ZORIONTSUAK IZAN ETA … URTE BERRI ON DENONTZAT!!!!!

                           


MUXIKAKO IRAESEROAK ATSEDENA HARTZEN ORTUAN!!!!

 Gabonetarako kontsumo aholkuak


 Consejos Consumo Navidades

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: