ostirala, urria 28, 2011

IRAES 21 ikasleak: lehendabiziko lanak

Kaixo lagunak,

JoseManu naiz, Ingurugelako kidea, eta guztion artean gure ingurua eta planeta zaintzen saiatuko gara. Lehenengoz eta behin, ongi etorriak "IRAES 21 ikasleak" blog honetara eta zuen parte hartzea eskertzea.

Jadanik 125 ikasle zarete sare honetako partide, eta beste batzuk oraindik etortzeko dira.

Dakizuenez, zure ikastetxeak bandera bat dauka: "Eskola Iraunkorra" bandera, hain zuzen ere. Bandera hori daukaten ikastetxeen artean IRAES 21 sarea osatzen dute. Honen barruan, ikastetxe hauen ikasle ordezkari batzuk (Iraes 21 Taldea deitzen duguna) "IRAES 21 Ikasleak" sarea osatzen duzue. Zuen lana, orokorrean, zera da: zuen ikastetxean egiten dena sarean konpartitu eta IRAES 21 ikasleak sarean agertzen diren esperientziak ikasttxean konpartitzea edo egiteko proposatzea.

Blog honen helburuak hauxek dira: IRAES 21 sareko ikasleen artean harr
emanak sortzea (sarea eraikitzen joateko), zuen esperientziak elkartrukatzea (guztion arten ikasteko) eta zuek proposamenak egitea (zuen ideiak leku bat izateko).
Lan txiki batzuk joango dira agertzen blog-ean. Zuen erantzunak, proposamenak, esperientizak jasotzeko posta elektroniko honetara bidali, mesedez. Geuk arduratuko gara blog-ean jartzen.
Hona hemen lehendabiziko lana. Bidali behar duzue posta elektroniko honetara:
  • Ikastetxearen eko-argazki bat (ikastetxeko bat). Ideiak: IRAES 21eko bandera, txoko berdea, lorategiak, kartelak, hormirudiak, zuhaitz landaketa...
  • Sareko beste ikastetxeko ikasleei harrera eman elkarlanerako prest ager zaitezten: mezu bat, gonbidapen bat, desio bat, bertso bat... (3-5 lerro gehien jota)
Beste aukera batzuk: blog-ean "jarraitzaileak" izatea, blog- zabaltzea zuen inguruan, beste lagun batzuk "jarratzaileak" izatea, egiten diren sarrerei "Komentarioak" egitea, Ikasleen Deia sinatzea edota beste batzuei erakutsi eta esan sinatzeko...
Hau lehena da, gero beste erronka batzuk etorriko dira: Ikasleen Deia, Confint eta abar.

Esandakoa, ongi etorriak, besarkada bana eta blogeatzera!!!

asteazkena, urria 19, 2011

IRAES 21 Taldeak: Partehartzeko

Zuen ikastetxea "Eskola Jasangarria" baldin bada eta zuen ikastetxeko Eskolako Agenda 21 programako ardunadunarekin hitz egin baduzue blog honetan parte hartzeko, bete ezazue, mesedez, formulario hau: https://sites.google.com/site/iraes21ikasleak. Azaroak 1 baino lehenago!!!

Blog honetako jarraitzaleak ere egiteko aukera daukazue eskumako zutabean, eginten diren sarrerei komentarioak gehitu... etab.

Laster barru zuentzako lantxoak hasiko dira. Erronka batzuk dauzkagu aurten: estatuko Confint DBHkoentzako, eta guztientzako zuen praktika onak,  zelan zabaltzen duzuen Brasileko Gutuna, zelan lortzen dituzuen sinadurak Ikaseen Deiarako, zelan "Zaintzen duzue Palaneta", maiatzeko Euskal Confint, etab... Estatuko eta nazioarteko beste neska-mutilekin harremanak sortuko ditugu... Hau da hau!
Eta denok helburu berdinarekin: Zain dezagun planeta!