2020/02/07

Elgoibar ikastola: 4. lan proposamena

Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara, hementxe gure 4. lana.

COP25ari buruzko artikuluak irakurri ondoren, ideia ugari etorri zaizkigu burura eta guztiak biltzeko zenbait hormirudi egin nahi izan ditugu.

Agintariek helburu gehiegi dituztela uste dugu eta pixkanaka helburu bakoitzari arreta berezia eskainiz lan egin beharko luketela. Gauza gutxi dira adostu dituztenak eta Glasgowko COP26an guzti hauei irtenbide bat aurkitzea espero dugu, gizartearen beharrei erantzun ahal izateko.

Guk txoko berdeetan itsatsi ditugun hormirudien argazkiak bialtzen dizkizuegu. Denon artean mundu hobe bat lortu dezakegulako GORA IRAES!

2020/02/02

5. Lan Poposamena

Zer egiten dugu berdin eta desberdin?












Neska eta mutilen rolak aztertzea proposatzen dizuegu.
Horretarako ikastetxetik bueltatxo bat eman eta behaketa egin; jolasaldian, klasean, pasiloetatik, eta abar. 
Behaketa egiteko galdera hauek lagungarriak izan daitezke:
  1. Jolastokiak berdin erabiltzen ditugu?
  2. Zein kirol gustatzen zaizkigu?
  3. Nolako janzten gara? 
  4. Nola hitz egiten dugu? Zertaz?
  5. Nola erlazionatzen gara gure artean? Eta besteekin? 
  6. Zeintzuk dira gure zaletasunak?
  7. Zeintzuk dira gure kezkak? Eta interesak?
  8. Berdin gertatzen da lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan?
Ondorioak:
  • Zeintzuk dira topa dituzuen berdintasunak? Eta desberdintasunak?
  • Zergatik gertatzen da?
  • Zer gertatzen da norbaitek espero den rola betetzen ez duenean?
  • Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako 5.helburua  "Genero berdintasuna eta ahalduntzea" da, uste duzu zerbait aldatu behar dela?
Behaketan jasotako datu eta ondorioekin aurkezpen bat prestatu eta bidali.
Pentsatu beste ikasleei nola komunikatu ahal diozuen zuen lanaren emaitzak.

Bideo ikusi: