2018/12/21

Aita Larramendi: 3.lan proposamena


Aita Larramendi: 2.lan proposamena




Urola Ik. BHI: 3. lan proposamena


Beurko BHI: Gabonetako muralak egiten

Egape BHI: 1. eta 2. Lan Proposamenak



EGAPE: 2. lan proposamena
  • Zer dela eta arazo hau?
Gure gizartean gero eta plastiko gehiago erabiltzen dugu eta ondorioz, hondakin moduan sortu ere. Material guzti hau ez badugu egoki biltzen azkenean itsasoan bukatzen du.
  • Zeintzuk ondorio ditu?
Itsasoan plastikoz osatutako poltsa handiak daude batetik bestera noraezean. Itsas-animaliek elikagaiak direlakoan irentsi egiten dituzte, gorputzean trabatzen zaizkie … kaltea besterik ez diete ekartzen.
  • Zer egin daiteke?
Lehenik eta behin hainbeste plastiko ez sortzen saiatu, eta ezinezkoa bada, gutxienez erabiltzen edo sortzen duguna berrerabili eta birziklatu itsasora iritsi ez dadin.
  • Zer zaudete prest egiteko?
Guztion artean arazoaz jabetzeko ekintzak burutu eta ondoren neurriak adostu: eskolara plastikoan ontziratutako edaririk ez ekarri, aluminiozko paperaren erabilera murriztu, etxekoekin gaia landu eta plastikozko zorroen erabilera saihestu... 

URola Ik. BHI: 1. lan-proposamena


2018/12/20

Egibide Ikastola: 3. Lan Proposamena

Egibide: 2. Lan Pproposamena

1. Zer dela eta arazo hau?
Jendeak zaborra edozein lekutan bota egiten duela eta azkenean itsasoan
amaitzen duela.
2. Zer ondorio ditu?
Animaliak hiltzen ari direla, gure erruagatik, eta batzuetan jendea ere bai,
kutsatzen egiten dugu ura.
3. Zer egin daiteke?
Sortzea talde batzuk denok elkarrekin kentzeko uretan dagoen zaborra.
Geroago sortzea modu bat berriro ez gertatzeko. Gainera lortzea jendeak
ez erostea plastikoa duten hainbeste gauza.
4. Zer zaudete prest egiteko?
Berriz erabili plastiko batzuk eta beste batzuk birziklatu.

Hello Boyan:
We saw your video and we love it. The ocean is in very bad shape, and
if we don't want to swim on a sea of trash we have to recycle. In addition,
we are running out of petrol, and if we don't want to run out of petrol we
have to recycle. We're with you!
Kaixo Oier:
Zure bideoa ikusi dugu eta zurekin bat gatoz , guk ere bai
pentsatzen dugu oso egoera larrian dagoela gure itsasoa. Gure familian,
eskolan eta lagunekin hortaz hitz egingo dugu. Hau ezin da onartu ,
zerbait egin behar da arazo hau konpontzeko. XXI. mendean gaude eta
hori ezin da onartu.kontsentsatioku diogu


Lauro Ikastola: 3. Lan Proposamena

2018/12/11

Elorrio BHI: IV. Confint

Estatu Confint-aren hitzaldia
Duela egun batzuk, Matxalenek eta nik institutuko ikasleei eta irakasleei Alcarazen egindakoa azaldu genien.
Lehenik, gure institutuko aretoan batu genituen 1DBH eta 2DBHko ikasleak eta irakasleak, eta 20 minutuko hitzaldia eman genien gure esperientzia azalduz.
Ondoren, 3DBH eta 4DBHkoak batu genituen eta beste 20 minutu eman genituen Alcarazekoa azaltzen.
Hitzaldian zehar, Albacetera zergatik joan ginen eta bertan egun bakoitzean banan-banan egin genuena azaldu genuen.


Santa Maria Ikastetxea: 2. lan Proposamena

Zer dela eta arazo hau?
Gaur egun plastikoak edo zein gauzarako erabiltzen ditugu. Plastikozko gauza gehienak, erabilera bakarra dute, honek esan nahi du, gutxinaka-gutxinaka gero eta plastiko gehiago erabiltzen dugula eta mundua plastikoz betetzen ari garela.
Zeintzuk ondorioak ditu?
Ekosistemak plastikoz betetzen ari gara konturatu gabe baina hori ez da larriena, plastikoak ez dira biodegradableak eta ozeanoak material honetaz betetzen ari dira eta arrainek eta itsas-animaliek jaten dituzte. Plastiko handiek zati txikietan apurtzen dira: mikroplastikoak. Hauek oso zailak dira batzeko eta itsas-animaliek jaten dituztenak dira.

Zer egin daiteke?
Plastikoen alternatibak erabiltzea bilgarrietan. Kostaldean plastikoak batzeko kanpainak egin.
Zer zaudete prest egiteko?
Telazko poltsak erabili.
Plastikoak berrerabili.
Plastikoaren alternatibak erabili.
Plastikoak oso erabilita daudenean birziklatu.
Plastikoen kontsumoa txikitu.
Plastikozko poltsarik ez eskatu dendetan.
Ez erabili erabilera bakarreko plastikozko objetua.

Beurko BHI: 2. Lan Proposamena

Oierrentzako mezua
Eskerrik asko erreportajea egiteagatik eta jendeari erakusteagatik plastikoaren kutsadura edonon aurki dezakegula. Arazoa konpontzeko, errealitatea lehenik eta behin aditzera eman behar da. Bideoaren bitartez oso argi ikusten da plastikoek sortzen duten kaltea eta baliogarria dela hausnarketa sakona egiteko eta kontzientziatzeko zaborra edozein lekutan bota baino lehen. 

Boyanentzako mezua:
Egiten duzun lana oso garrantzitsua da eta benetan eskertzekoa da zuk egindako ikerkuntza. Beste aldetik, gustatuko litzaiguke erankundeek diru laguntza gehiago ematea kutsadura arazoak aztertu eta prebentziorako neurriak ezartzeko. 

Ave Maria: 1. Lan Proposamena

2018/12/04

3.lan-proposamena: Aintzineko gabonak, gaurkoak eta etorkinenak

Gaur egungo gabonak eta aspaldikoak oso diferenteak dira. Baita hemengoak eta beste leku batzuetakoak. Eta beste toki batzuetatik gure etorkinek, hona bizitzera datozenean ere, era berezi batetan ospatzen dituzte.

Zelan ospatzen ziren gabonak gure aitite-amonen garaian? Zelan ospatzen dituzte gure etorkinek?

Gure lan-proposamena: komentatu, hitz egin gure aitite-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin, gure ikaskide etorkinekin edo auzokoekin.


Zera jakin nahi dugu: 
  • Zelan ospatzen ziren Gabonak beraien garaietan eta konparatu gaurko egoerarekin. 
  • Zelan ospatzen dira gure etorkinen herrialdeetan eta zelan ospatuko dute hemen.
  • Hausnarketa egin (zeintzuk ezberdintasunak nabaritzen dituzue, zergatik eman dira, zeintzuk arazoak zeuzkaten beraien garaian edo tokietan eta zeintzuk dauzkagu orain geurean...)
  • Eta oraingo egoera hobetzeko proposamenak egin gure nagusien eta gure etorkinen esperientzian oinarrituz.
Ikastetxe bakoitzak nahi duen beste esperientzia bidali dezake, betiko e-helbidera bidaliz eta argazki edo bideo batekin, komentatzen dena ilustratzeko.

Animua eta gabon jasangarriak eta dibertigarriak ospatu!


Elorrio BHI: 2. Lan Proposamena

- Zer dela eta arazo hau?
Guk uste dugu hau gertatu dela jendea arazo honen hasieran ez zegoelako gaiari buruz guztiz ondo informatuta eta ez ziren konturatzen egiten zutenaren ondorioak zeintzuk ziren. Gaur egun informazio gehiago eduki arren, jendeak birziklatu barik jarraitzen du.
-Zeintzuk ondorio ditu?

Ozeano eta itsasoetan plastiko kantitate handia pilatzen ari dela, horrela itsasoko animaliak kutsatzen dira eta guk animalia horiek jaterakoan kutsatu egiten gara ere.



-Zer zaudete prest egiteko?
Mundu mailako arazo hau lokala ere badela ikusi dugu. Elorrioko gazteak asteburuetan elkartzen diren gunea oso zikin gelditzen da. Gazteek aldamenean dituzten edukiontziak erabili beharrean hondakinak zuzenean lurrera botatzen dituzte. Ez dira konturatzen haizeak hondakin horiek eraman ditzakeela, errekan amaituz eta hortik itsasora joango direla. Ikastetxean honen inguruan kontzientziazio kanpaina bat antolatuko dugu.

Oierrentzako mezua:

Ohitura txar txikiek arazo handiak sortzen dituzte. Zuk bidalitako olatua harrapatu behar dugu denon artean etorkizun garbi bat eraikitzeko.

Boyanentzako mezua:
Plastic pollution is a problem that concerns us all and for which we are responsible. Therefore, it is indispensable that the youth like yourselves fight for saving the planet, and that we, the future generation, keep on fighting.

2018/12/03

Zumaiena: 2. Lan Proposamena

Gero eta plastikozko objektu gehiago ekoizten dira. Erabilgarri ez direnean zabortegietan, erraustegietan eta birziklatuta bukatu dezakete. Baina haizea eta euriaren eraginez zakar ontzira botatako hondakinak itsasora iritsi daitezke.
Honek plastikozko irlak sortzea eragiten du. Itsasoko animaliak plastikoa jaten dute elikagaiak direla pentsatuta eta horrek hiltzeraino eramaten ditu.
Sentsibilizazio hizketaldi asko egin dira gai honen inguruan eta pixkanaka pixkanaka jendea dugun arazo handi honetaz konturatzen ari da. Bideoan Debatik Zumaira dagoen geoparkeko Flysch-a agertzen da. Gure eskolan zaborrak garbitzeko boluntaritza lan bat egin genuen eta hondakinak bildu ondoren, herriko jende gehiago sentsibilizatzea lortu genuen.
Sentsibilizazio lan gehiago egingo ditugu eta gure geoparkea zaintzen saiatzen jarraituko dugu.



Kaixo Oier,
Deba eta Zumaia arteko Flyschean dagoen plastiko kantitate izugarri hori azaltzen duen zuk grabatutako bideoak asko lagundu digu Euskal Herriko jendea gaiaz sentsibilizatzen, izan ere, jakin denok dakigu hori errealitate bat dela baina ez diogu erreparatzen, beraz eskerrik asko bideo hori zabaltzeagatik, eta zure lanak emaitzarik duen.

Dear Boyan,
We’ve recently been informed about the project that you’re working on in order to reduce the amount of plastic that sails through our oceans. The last years, more and more people have raised awareness and argued about this topic due to the destruction that it is causing in the ecosystem of the sea, as well as in many coastal towns all around the world. We’re pleased to know that you’re making the best of yourself trying to find a solution for it. We admire your hard work.

Yours sincerely,

Scholar of Zumaiena Ikastetxea.

Maristak Zalla: 2. Lan Proposamena

Zer dela eta arazo hau?
Pertsonok zerriak garelako, alferrak gara eta ez zaigulako ingurumena axola.
Zein ondorioak ditu?
Animali asko hil egiten dira eta itsasoak zikintzen dira.
Zer egin daiteke?
Jendea kontzientziatu, plastikoa berrerabili eta zaborrontziak erabili.
Zer zaudete prest egiteko?
Eskolako ikasleak (eta irakasleak) arazoaren berri eman eta aldatu behar dela buruan sartu.
Plastikoak de Unai Cuerdo
Kaixo, Oier:
Gu Maristas Zallako IRAES 21 taldekoak gara.
Arrazoia duzula uste dugu, Zumaiako flish-a oso kutsatuta dago eta babestu eta egin beharko liteke.
Eskerrik asko arazoa zabaltzeagatik!!
Kaixo, Boyan:
Gu Maristas Zallako IRAES 21 taldekoak gara.
Oso ideia ona izan da; ozeanoak garbitzea oso ekintza ona da!
Eskerrik asko eta segi horrela!

Beurko BHI: 1. Lan Proposamena

Kaixo. Itsaso, Iria, Unai eta Koldo gara.
Aurten Beurko BHko IRAES ordezkariak izango gara. Eskuetan dugun kartelan guri laguntza emateko prest dauden ikaskideen sinadurak daude konpromiso eran.