2013/12/18

Urretxindorra (Muxika): 1.lana (Senegal)



Kaixo lagunak,   aurreko lanean gure eskola Senegalgoarekin alderatu genuenez herrialde hau aukeratzea bururatu zitzaigun.
Lehenengo Senegalgo  informazioa topatu dugu eta laburtu dugu. Gero YOU TUBEn agertzen den bideotxo bat ere ikusi dugu.
Jakin dugu hango pertsona asko musulmanak direla (%95) eta haiek ez dituztela Gabonak ospatzen guk ospatzen ditugun moduan.
Gure gelako lagun bat, Aymane, musulmana da baita ere eta beren etxean zer egiten duten  kontatu digu. Aymanek dio Gabonak berarentzak eskolako oporrak direla. Bere etxean jai garrantzitsuak “Ramadan” eta “Arkumearena” dira.  Islamdar egutegia ilargiaren araberakoa denez, gurea baino 15 egun laburragoa da; eta horregatik Ramadanen data ez du koinziditzen beti egun berean gure egutegian; baina Ramadan ospatu eta bi hilabete eta hamar egun beranduago “Arkumearen” jaia ospatzen dute.  Astebeteko jaia da. Egun horietan familiak arkume bat hiltzen du eta jateko prestatzen dute kus-kusekin ; etxeko ogia egiten dute baita ere. Jan baino arinago otoitz egiten dute.
Haurrek erropa berria janzten dute; eta andrazkoek azala hennagaz marrazten dute.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: