2018/03/22

Arrasate BHI: 5. Lan Proposamena

"Mother Nature needs her daugthers"
“Ama Naturak bere alabak behar ditu”

Berdintasuna bermatu nahi dugu.

Etorkizunera begira, zu hor egon zaitezke!












ANIMATU ZAITEZ, Berdintasuna gure esku dago

Emakumeak gizonak bezain azkarrak gara,
eta etorkizuna beraiek bezain ondo aldarrikatu dezakegu!
Martxoak 8

Martxoak 8
Gure gorputz anitzetan, gu geu gara!


Gure eskolan, ideiak loratuz.


Sare sozial berri batean murgildu gara, bertara informazioa igotzen dugu sarritan.
Animatu eta gure kontua jarraitu. 


 @agenda21_arrasate



2018/03/19

Elorrio BHI: 5. Lan Proposamena

Proiektu hau, Homeward Bound -Mothers nature needs  her daughtersikastetxean zabaltzeko txoko berdea erabili dugu. Bertan, proiektuaren helburuak eta gure hausnarketa ipintzeaz gain, 80 emakume zientzialariren biografia eta argazkiak jarri ditugu kolorezko kartulinatan itsatsita eta sabaitik eskegita.















Sagrado Corazón Bermeo: 5. Lan Proposamena

Zientzilarieei mezua

Beurko BHI: 5. Lan Proposamena

Beurko BHI institutuko IRAES ordezkariak gara eta esan nahi dugu joan den Martxoaren 8an "Mother Nature needs her dauthers" lemarekin Antartidara joan diren nesken espedizioaren berri aditzera eman genuela Txoko berdeetan. Interesgarria iruditu zaigu horren helburuak, batez ere elkartzeagatik klima aldaketa, horrek duen eragina emakumeengan eta emakume zientifikoen papera gaur egun.
Hona hemen bi argazki eta jakin ezazue gaia sakonduko dugula apirilaren 9an ospatuko dugun Institutuko Confintean.



2018/03/13

Uxuaren berri

Bideo honetan ikus dezakezue Uxua Lopez hizketan Antsoaingo Ezkaba eskolako Lehen hezkuntzako 3. mailako ikasleekin eta bitartean ANTARTIKARA joateko maleta prestatzen.
MUNDIALA!!!!


Ezkaba TB Antartikan from Ezkaba IP on Vimeo.

UXUA ANTARTIKAN (Accionaren twitterretik ateratako argazkia)

UXUA ANTARTIKAN BERE KIDEEKIN (Accionaren twitterretik ateratako argazkia)

2018/03/08

Eskolako Confint

Gaur Nazioarteko emakumeen eguna da eta dakizuenez aurten mugimendu feministek agerian utzi nahi dute emakumerik gabe mundua gelditu egingo dela, egun berezia izango da.
Greba deialdia egiteko arrazoi batzuk hauek dira: indarkeria matxista eta sistema patriarkala salatzea, emakumeek pairatu behar dituzten 'zamak' ikusaraztea, alternatiba ekofeminista bat eraikitzea. Hau dela eta aprobetxatzen dugu aurtengo Eskolako Confint plazaratzeko.

Confint, Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa,  konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.

Gogoratu prozesu hau garatzen dela eskola, erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan. Aurten emakumeen aldarrikapenak eta  5. Lan proposamenean izan den Mother nature needs her daugthers proiektua lotu nahi ditugu.

Hemen, aurkezpen honetan gida daukazue Eskolako Confint garatzeko.
Zalantzarik izatekotan ohiko bideak erabil ditzakezue.
ANIMO!!!   OSO ESPERIENTZIA ABERASGARRIA DA GUZTIONTZAKO!!


Zuen planifikazioak egiteko gogoratu maiatzaren 9an izango dela Euskal Confint, Busturiako Euskadiko Biodibertsitate Zentruan, eta datuak bidali beharko dituzuela apirilaren 25ean baino lehen.

Urola BHI: 5.lan proposamena



Axular BHI: 5.lan-proposamena