2013/12/11

San Fidel Ikastola: 2. lana



Gabonak Euskal Herrian

A) Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?
Gure herrian gabonetan kaleetan eta etxeetan argiak pizten ditugu, dendetan gauza gehiago saltzen dira opariak direla-eta, gainera apaingarriak jartzen dituzte jendea erakartzeko.  Gabonak direnean arbolak jartzen ditugu etxeetan eta argiekin eta gabonetako apaingarriekin apaintzen ditugu.  Abenduaren 24an familiarekin batzen gara eta elikagai bereziak jaten ditugu turroiak adibidez. Abenduaren 31an urte amaiera ospatzen dugu eta hau ospatzeko 12 mahats jaten ditugu urtearen azkeneko 12 segundotan, mahats bat segundoko. Urtarrilaren 6an erregeen etorrera ospatzen dugu.

Gabonetan kontsumoa hain nabarmena izaten denez, behar ez ditugun gauzak erosten ditugu, horregatik praktikoagoak izan behar gara gutxiago erosten.


B) Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu.
2. galderari buruz, link interesgarri bat aurkitu dugu:


C) IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.  
 
3. galderari  buruz, gabon jasangarriagoei buruzko informazioa ikastola mailan zabaltzea bururatu zaigu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: