2015/05/29

Amor Misericordioso (Sestao): ESenRED ekimena ekainak 5

Beurko BHI: ESenRED ekainak 5 ekimena

Maria eta Jose: Tonbola solidarioa

​Kaixo lagunok,

Maiatzaren 22an Maria eta Jose ikastetxeko festa antolatzen da, bertan jostailuen tonbola prestatu dugu. Jostailuak ez dira berriak izaten, familiek erabiltzen ez dituzten jostailuak ipintzen baitira tonbolan.
Pauso hauek jarraitzen dira:
1.- 3.DBH ikasleak ikastetxeko gela guztietan zehar pasatzen dira abixua pasatzera.
Etxean erabiltzen ez dituzten jostailuak ikastetxera ekartzeko eskatzen zaie . Horrela beste familia batzuetan erabili daitezkeelako.
2.- Jaiaren aurreko 2-3 asteetan jostailu bilketa egiten da, izugarrizko jostailu kopurua biltzen da.
3.- Egoera onenean dauden jostailuen aukeraketa egiten da.
4.- Maiatzaren 20-21, tonbola prestatzen da.:
                - Opari bakoitzari bere balio dituen puntuak ipintzen zaizkio.
                - Boletoak egiten dira puntuen balio desberdinekin.
                - Ikastetxeko gorputz hezkuntzako aretoan jartzen da guztia antolatuta
5.- Egunean ikasle bakoitzak  bere lana dauka: batzuk boleto puntudunak saltzen, beste batzuk jostailuak puntuen truke ematen, eta beste batzuk  jendearen sartu irteerak kontrolatzen.

Ekintza honekin bi gauza lortzen ditugu: bat jostailuak berziklatzea eta bestea atertzen den diruaren %15 Pigcawayan-Solive  proiektuari  diru laguntza bat ematea.
Ondo izan


2015/05/28

V Sukarrietako Confint

V Sukarrietako Konferentzia
Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan gauden:
  - Rekaldeberri BHI ( Bilbo)
- Karitateko alabak (Bilbo)
ikastetxeetako ikasleek

 “Orain ez bada noiz?, Guk ez bada nork?“
leloaren inguruan, ondoko proposamenak izan ditugu:

·        Firephona erosi mugikor bat erosi behar dugunean gehiago irauten dutelako,  bere piezak aldatu ahal direlako eta gatazkarik sortzen ez dutelako
·        Etiketak irakurri eta aukeratu osagai artifizial gutxien dituzten produktuak gure osasuna zaintzeko
·        Arropa berrerabili. Denda ekologikoetan eta bigarren eskuko dendetan erosi eta toxikorik gabeak izan daitezela.
·        Zaborra zakarrontzira bota, eta lurrean aurkitzen badugu batu. Horrez gain janari soberakinak konposta egiteko erabiliko ditugu eta ikastetxean eskatuko dugu konposterak jartzeko.
·        Ura aprobetxatu eta ez alferrik gastatu. Iturrietako ura edan botiletakoa edan beharrean eta ura ez pribatizatzeko eskatu.
·        Elkarren artean lagundu, batak besteari mesedeak egin. Honela laguntza hartzea eta ematea lortuko dugu gizarte justuago bat eraikitzeko
·        Protestatu eta kontatu gure familiari, irakasleei eta jendeari, gure kezkak eta gertatzen diren gauzak sare sozialetan konpartituz

…eta zuok ere animatzen zaituztegu egitera!

Sukarrietan, 2015eko maiatzaren  28an

Nazioarteko Gazteen Konferentzia: Zain dezagun planeta!



II Europako Confintaren Gazteen Deia (eus-ing)

ERANTZUKIDETASUNERAKO DEIA


Gu, munduko gazteok, munduko biztanleok, hemen Bruselan elkartu gara, Europako “Let´s Take Care of the Planet” Gazte Konferentzian, gure etorkizunaz hausnartzeko, erabaki hartzaileak estimulatzeko eta jendeak klima aldaketaren aurka eragin dezan, guk gaur hemen egiten ari garen bezala.

Ikusten al duzue guk ikusten duguna? Sentitzen al duzue guk sentitzen duguna? Baiezkoa bada, erakutsi iezaguzu!


Guri dagokigunez,

  • Ingurumenaren aldeko elkartasun giro bat sortuko dugu
  • Berotze globala egonkortuko duten energia berriztagarrien garapenean erantzukizuna
sentitzen dugu
  • Poluzioak biodibertsitatean dituen eraginen inguruan kontzientzia sortzeko beharra sentitzen dugu bizi kalitate hobe bat lortzeko
  • Gure osasun kalitatearen eta ongizatearen erantzule sentitzen gara
  • Hondakinen kudeaketari irtenbide bat bilatzen jardungo dugu

Erantzukizun hauek lortzeko ondorengo ekintzak eramango ditugu aurrera

  • “Nola babestu ingurumena etorkizuneko belaunaldietarako” izeneko konferentzia antolatu nahi genuke
  • Ekologia eta klima aldaketaren inguruan gazteak hezteko aste tematikoa antolatuko dugu ikastetxeetan
  • Bolondresekin “Garbitze egunak” antolatuko ditugu ikastetxe eta auzoak garbitzeko
  • Transporte publikoa erabiliko dugu gure gas emisioak gutxitzeko
  • Energia aurrezteko, energia berriztagarriak bultzatzeko, poluziorik gabeko ibilgailuak sustatzeko eta energia nuklearraren arriskuez informatzeko kanpainak antolatuko ditugu
  • Elkartasun ikuskizun bat antolatuko dugu eta bildutako diruarekin landareak landatuko ditugu etorkizunari hauspo bat emateko.
 Klima aldaketaren efektuak murrizteko, zuen laguntza behar dugu!

Kazetariok, zuen mezuek entzuleengan duten inpaktua kontuan har dezazuen eskatzen dizuegu. Gizarteak dituen ingurumenarekiko interesak kontuan hartzen dituzten artikuluak sortzera gonbidatzen zaituztegu.

Artistok, gure mezulari izateko eskaera egiten dizuegu. Hitzak ekintza bihurtzeko eredu izan zaitezten nahiko genuke.

Zuzendariok, eskolan alkate eta kazetariak gonbidatuko dituzuen konferentziak antola ditzazuen proposatzen dizuegu, hartara, ingurumen arazoen zenbaterainokoaz ohartuko baitira.
Lagunduiguzu fabrikei zaborra egokiro sailka dezaten dei egitera.

Nazioarteko Autoritateok, kutsatzen duten industria eta enpresen kontrako legeak bozkatu itzazue.
Hiritar/herritarrekin kontaktu zuzenagoa izan ezazue, hauek erabakiak hartzeko prozesuan integratzeko.
Gainera boterearen maila guztietan kooperazioa ahalbidetzea eskatzen dizuegu.

Enpresok, birziklatu gehiago eta kutsatu gutxiago. Programatutako zaharkitze sistema (obsolescencia programada) bertan behera utzi ezazue.

Udalok, klima aldaketaren urteko konferentzia, ingurumenaren aldeko egunak edota uraren aldeko kanpainak bezalako proiektuak diruz lagundu eta antolatu itzazue.
Beste udal edo gobernu lokal batzuekin kooperatzera dei egiten dizuegu gobernu nazionalei presioa egiteko, ingurumen arazoen soluzioei irtenbideak eman diezaieten.
Kutsadura murrizteko helburuarekin, industriei jarraipen bat egin iezaiozue.


Badago gu baino botere gehiago duenik: Ama Lurra! Hortaz, indarrak batu eta gure erantzukizunak onar ditzagun gaur egungo gure bizitza eta hurrengo belaunaldiena sensibleagoa izan dadin.


Zurekin ez bada, norekin? Orain ez bada, noiz?




Bruselasen, 2015-eko maiatzaren 22-an

Europako 14 herrialdetako gazteak,
Zain dezagun Planeta Europear Proiektua






CALL FOR CO-RESPONSIBILITY


We, the young people, the world citizens, are gathered here in Brussels, in the European “Let’s Take Care of the Planet” Youth Conference in order to reflect on our future, stimulate the decision-makers and make people act on climate change as we do today.

Do you see what we see? Do you feel what we feel? If yes, then show us!

As for us,

·         We commit ourselves to create a sense of solidarity regarding environment
·         We feel responsible for the development of renewable energies and stabilize global warming
·         For a better living, we feel responsible to raise awareness in our community concerning the causes and effects of pollution on biodiversity
·         We feel responsible for the quality of our health and well-being respecting our surroundings
·         We engage ourselves to face waste management problems.
To meet these responsibilities, we will take the following actions

·         We would like to arrange a big free conference “How to protect our environment for the future generation”
·         We plan to arrange special thematic weeks in schools to educate young people about ecology and climate change.
·         We will organize « clean days » with volunteers to clean the territory of our schools and our neighbourhood.
·         In order to decrease our Greenhouse Gas emissions we commit to use alternative transport whenever it is possible
·         We will organize campaigns to promote energy saving, renewable energies and non-polluting transport and to inform on the risks of using nuclear energy to raise awareness for the stakeholders and local authorities on climate change issues and possible solutions
·         We want to make a charity show and with the money raised we will plant plants in available places so we can help the future breathe.








To reduce the effects of climate change, we need your help!

Journalists, we request you to take into account the impact of your messages on the public.
We challenge you to create articles based on society’s environmental interests.

Artists, we request you to be our messengers.
We require you to be examples for others in turning words into actions.

Headmasters, we urge you to organise school conferences to which you will invite the mayor and journalists to make them realise how big the environmental issues are.
Assist us in making a call for factories to properly separate trash and recycle.

International authorities, we require you to vote biding laws against companies and factories that pollute.
We request you to be in closer contact with the people in order to integrate them in the decision-making process.
We urge you to allow cooperation at all level of power.

Companies, we need you to recycle more and pollute less.
We urge you to stop using the programmed obsolescence system.

Local authorities, we suggest you to finance and organise projects with stakeholders on climate change such as annual conference, cleaning days and campaigns.
We urge you to cooperate with other local authorities and local governments to put pressure on national governments in order to solve environmental issues.
We urge you to inspect industries more actively in order to reduce pollution.



There is something more powerful than us: Mother Nature! So let’s unite our forces and assume our responsibilities and be more sensitive for our present life and future generations.


If not with you, then with whom? If not now, then when?




May 22nd, 2015 in Brussels,

Youngsters from 14 European countries,
Let’s Take Care the Planet European Project.
 



EUSKAL CONFINT 15 GUTUNA


EUSKAL CONFINT 15 GUTUNA

gaur, 2015eko maiatzaren 27an, IRAESen parte hartzen duten hainbat ikastetxe bildu gara, Euskal Confint-a ospatzeko. Gure ikastetxeetako ekintza, konpromiso eta eskaerak elkarren artean trukatu ostean, hauek dira hartu ditugun erabakiak, aditzera emateko.

Honakoak dira ikastetxeetan dauden arazoak:

·         Lehen Hezkuntzako ikasleei astuna egiten zaie IRAES-en parte hartzea.

·         Uraren eta argiaren kontsumoa, birziklapenaren berrerabiltzearen gaiak oso errepikakorrak egiten dira, eta jendeak interesa galtzen du.

·         Beti gaudenez kartelak egiten, jendea gero eta gutxiago ohartzen da beraietan.

Arazo hauek konpontzeko, erabaki hauek hartzea proposatzen dugu:

·         Lehen Hezkuntzako ikasleei, IRAES joku dinamikoekin planteatzea.

·         Beti arazo berdinetan zentratu beharrean, beste arazo batzuk ere kontuan hartzea.

·         Ekintza desberdinak egitea: bideoak,…

Bestalde, gu ere hainbat gauza egiteko konpromisoa hartzen dugu:

·         Urtean egun batez, inguruko mendi eta ibaiak garbitzea.

·         Gazte eta helduak, dauden arazoetaz konzientziatzea, ohitura ekologikoak zabalduz.

·         Umeei ingurumena zer den eta zein arazo dituen azaltzea.

Azkenik, gure gutunei kasu egin eta zaborrontzira ez botatzea eskatzen dizuegu. Ez dizuegu kostu handiko ezer eskatzen, gure lan eta gutunei kasu egitea besterik ez.








Ez bagara gu, nortzuk?    Ez bada orain, noiz?
 

IRAESeko IKASLEAK
EUSKAL  CONFINT  2015



Euskal Confint 15

Euskal Confint 15eko argazkien albuma hemen daukazue.

2015/05/27

Euskal Confint 15

Gaur, 2015ko maiatzak 27, Esukal Confint 15 ospatu da, Busturiako Biodibertitate Zentroan. Ekitalde  honen berri izango dugu pixkanaka pixkanaka. Egindako materialak igoko ditugu ahal izango dugun neurrian. Hadi egon!


Hona hemen lehendabiziko argazkiak, Prentsa Tailerrekoek egindakoak:


Eta errazak diren bi lantxo: 

  • Euskal Confint 15 baloratzea: hemen.
  • Confint prozesuari buruzko ikerketa bat egiten ari gara ESenREDen eta eskertuko dizuegu formulario hau erantzutea. Formulario hau, Eskolako Confint egin duten zuen ikastetxeko ikaskideei pasatu ahal diozue. Ea zenbat erantzun lortzen dugun, zenbat eta gehigo, emaitzak hobeak lortuko ditugu.
Eskerrik asko guztiei, berriro ere mundialak izan zarete eta!

2015/05/22

Europako Confint: argazki bilduma


Elorrio BHI: ekimena ESenRED ekainak 5


Elorrio BHI: Eskolako Confint




El Regato: Eskolako Confint


Elgoibar Ikastola: Ekimen EsenRED ekainak 5


Euskal Confint 15: tailerrak

Elorrio BHI: Eskolako Confint


Elorrio BHI: 5. lana


2015/05/21

Boluntario guztiak dauzkagu, eskerrik asko!

Boluntario guztiak dauzkagu, eskerrik asko! 

Europako Confint

The opening ceremony

This morning we have officially started the European Youth Conference "Let's Take Care of the Planet!" with the opening ceremony in the Committee of the Regions (CoR). This is the bridge between the European Union and the cities and regions. Delegates and teachers from all countries have listened the welcoming words from members of Monde Pluriel and CoR. 
A facilitator of 2012, Lærke Vejsnæs, and a former delegate, Nacho Sánchez, who this year are both participating  as facilitators, gave us a testimony of their experience three years ago and encouraged delegates to take part and engage themselves: If you want to change something, you cannot wait for anyone to do it for you […] Henrik Ibsen said «one of these days the youngest generation will come knocking at my door». And we have already arrived!"
Moreover Edith Sizoo, International coordinator of Ethnics and Responsabilities Network and one of the initiators of the project LTCP, talked about the genesis of the project and delivered a really strong message for the delegates not to feel powerless facing with environmental issues. She claimed that co-responsability between young people and adults and other actors like politicians, businessmen and NGO is the key to achieve our purpose. Inspired by Gandhi’s famous quotation she concluded that “there is no way to responsibility, responsibility is the way”.

Article written by Nacho and Timta from the coordination team
This morning delegates were involved in a simulation of climate negotiation: here a short video


Delegates are training for the flash mob ;)

San Jose Floreaga: Eskolako Confint


Euskal Confint 2015

  • Ikastetxe bakoitzak lau delegatu eraman ditzake. Europako Confintera joan dienak ez dira hauetan sartzen.
  • Bi boluntario falta zaizkigu eta arratsaldean zerrenda itxiko dugu . Bihar haiekin jarriko gara kontaktuan.

IRAESeko Nuria Europako Parlamentuan

IRAESeko Nuria Europako Parlamentuan, NNBBek duakan klimarako bilera batean, Europako gazteen ordezkari moduan!!!
ESenREDeko hiru ordezkari Europako Parlamentuan. Eskuinean gure IRAESera Nuria (Beurko BHI)



Eskolabarri: Eskolako Confint


Sagrado Corazón: Eskolako Confint



2015/05/20

Confint EU: lehenengo lanak eta ekimenak Europako Erregio Batzordean

 Europako Gazteen konferentzia hasi da.




C. Vizcaya: Eskolako Confint



San Felix Cantalicio: Eskolako Confint



Maristas Zalla: Eskolako Confint




Axular BHI: Eskolako Confint


Lauro Ik.: Eskolako Confint



Eneritz: 4.Lana

Jasota: Eneritz naiz eta hemen bidaltzen dizut egin dugun 4. lana.
Eneritz, mesedez, 21iraes -a- gmail.com e-helbidera bidali

2015/05/19

Egibide: Eskolako Confint



Eskolabarri: Eskolako Confint


Delegazioa Loiun: argazki gehiago


Elgoibar Ik: Eskolako Confint




Beurko BHI: Eskolako Confint



Egape: 5.lana

JASANGARRITASUNAREN ALDEKO EMAKUMEAK
    
   
      Gu, Egape Ikastolako ikasleak, Iraeseko 5.lanean Urnietako emakume kementsuei buruz hitz egingo dugu. Izan ere, historiara pasa diren emakumeen ekintza garrantzitsuak mundialki ezagunak diren bitartean, tokian tokiko emakumeek egindako borroka eta lana guztiz infrabaloratua dago. Emakume ospetsuak omenaldi asko jaso dituzte, emakume ezezagunen lana gutxien belarritara iritsi den bitartean, horregatik, gure 5.lana Urnieta aurrera eraman duten emakumeei eskainia dago.

    Tokiko emakumeen ekintzak txikiak izan arren, Urnieta jasangarriagoa izatera lagundu duten ekimen garrantzitsuen parte izan dira. Talde baten barruan edo indibidualki, emakumeek pisu handia izan dute herrian antolatu diren ekimen, festa edo taldeetan. Horien adibide ditugu Arnasa taldeko hainbat emakume eta Rosa.

   Lehenik, Arnasa taldean parte hartu zuten hainbat emakume anonimoen lana azalduko dugu. Urnietan erraustegiaren proiektua hasi zenean haren aurkako herri plataforma sortu zen, ARNASA taldea, eta 400 herritar inguruk lagundu zuten. 2003ko azaroaren 10ean bildu ziren lehen aldiz eta mediku, langile eta biologoen laguntzaz, proiektuaren arriskuak adierazi zituzten erraustegiaren kontra agertuz. Bertan, gizonezkoak kopuruz gehiago izan arren, emakumeen kopuru txikiak eragin handia izan zuen taldean, eta goraipatzekoa iruditzen zaigu, herriarekin herriarentzat emakume haiek egindako ekimena.

      
 
                             

        Bestalde, Rosa Elosegi Belokiren lana goraipatu nahi genuke, izan ere,  63 urteko emakume kementsua erlijioko irakaslea izan da urte askoz Urnietan. Horrez gain, herriko hainbat ekintzetan parte hartu izan du, hala nola, Urnietako historia azaltzen duten antzerkietan (Marizulo, 1936 eta 1959) eta udaletxeak antolatutako ingurumenaren aldeko bileretan. Gainera, nahiz eta euskaldun berria izan, euskararen aldeko Iñistorra taldeko partaide da eta  ekintza eta jarduera kulturalak antolatzen dituzte herrian. Laburbilduz, Urnietarrentzat hain garrantzitsuak izan diren ekimenetan parte hartu izan duelako, Rosa goraipatzea ezinbestekoa iruditu zaigu.
                             
               

                                 EGAPE BHI-KO IRAES21 TALDEA