2019/03/25

Elgoibar Ikastola: 5. lan Proposamena


Elgoibar Ikastolako IRAES Taldea gara eta hauxe izan da egin dugun artelana. Koloretako olagarroak egin ditugu plastikozko botilak eta koloretako zintak berrerabiliz eta artelanak gure geletan kokatu ditugu.
Artelan hauetan objektu desberdinak erabili ditugu, gauza desberdinak irudikatu nahi izan ditugulako: 

  • ITSASOA:itsas animaliak direlako eta honen egoera kaltegarria delako.
  • PLASTIKOA: itsasoak plastikoz betetzen ditugulako eta berziklatu beharreko materiala delako.
  • BIZIA: bidizunak direlako eta guk ere zaindu egin behar dugulako) eta KOLOREA (aniztasunari erreferentzia egiteko
Gainera, zintzilik jarri ditugu gure planetaren egoera ere zintzilik dagoen zerbait dela iruditzen zaigulako.

2019/03/18

Beurko BHI: 5. lan Proposamena



Kaixo.
Martxoaren 8rako hainbat ekintza garatu dug gure institutuan: Txoko Berdea morez bihurtzea, oihal moreak zintzilikatzea, txapak egitea, arropa morea ekartzea, manifestu bat irakurtzea, Barakaldoko Emakume zientifikoei buruzko erakusketara joatea,  pankarta batekin auzotik manifestaldi bat egitea emakumearen papera aldarrikatzeko, …
Beste aldetik, guk IRAESeko 5.lana burutzean, esparru guztietan gertatzen diren arazoen lekuko eran emakumeengan pentsatu dugu eta, ondorioz, nola  irtenbideak bilatzeko modu aktiboan parte hartuko duten emakumeek . Aurreko ideia elkartu dugu gaur egun plastikoekin itsasoetan dagoen arazoarekin eta bidaltzen dugun kartelan guztia saiatu gara adierazten.

Andaramari Zornotzako ikastola: 5. Lan Proposamena

Zer egingo dugu?
Emakume bat egingo dugu sare bat josten  eta sarean arrainak eta itsasoan aurki daitezkeen zaborretako batzuk sarean engantxatuta jarriko ditugu. Sarea more kolorekoa izango da. Emakumea lurrean jesarritan egongo da sarearekin gainean orratz batekin. Plastiko eta zabor batzuk izkina baten pilatuta egongo dira emakumeak plastikotik atera balitu bezala
Nola egingo dugu?
Emakumea kartoiez egina egongo da eta sarea Iraes 21-eko taldeko pertsona baten bidez lortu dugu. Arrainak kartoiarekin eginak egongo dira. Itsasoko zaborrak gure artean bilduko ditugu, horietako asko hamaiketakoko hondakinez eginak
Non jarriko dugu?
Ikastolako sarreran jarriko dugu “Birziklator” deituriko eskulturaren ondoan horrela jendea sartzean fijatu egingo dira, izan ere hori da nahi duguna. Harri batzuk daude izkina batean itsasokoa izango balitz bezala.
Zertarako egingo dugu?
Emakumeen eguna datorrenez Martxoaren 8 an emakumearekin lotutako zerbait egitea erabaki dugu. Arrainak egiteko birziklatutako materiala erabiliko dugu Iraes-en gaudenez eskulanak material birziklatuaz ere egin daitezkeela erakusteko. Itsasoarekin lotutako eskulana egingo dugu izan ere azkenaldian asko entzuten ari da itsasoko kutsaduraren “asunto” hori.  Onartezina iruditzen zaigu itsasoaren egoera eta askotan esaten dugun bezala jendean kontzientziatu behar dugu. Sara more kolorekoa izango da emakumeen kolorea delako
Zer material erabili ditugu?
Material birziklatuak erabiliko ditugu, kartoia lortzeko Eroskira joango gara produktuen kartoiak eskatzeko eta plastikoak etxetik lortuko ditugu

2019/03/15

Franciscanas de Montpellier: 2. Lan Proposamena


ZER DELA ETA ARAZO  HAU?
Arazoaren ardura guk daukagu.
Askotan edo ia ia beti, asko dira zaborra edozein lekutara botatzen dutenak eta zabor hori  itsasoan ikus dezakegu. 
Oporretan beste leku batera joaten garenean, ez gara konturatzen baina beti botatzen dugu zaborra. Gero, zaborra hori ez dugu jasotzen eta han geratzen da, adibidez, plastikoa botatzen badugu bi gauzak gerta dezake;
Haizeak uretara eramatea eta kontaminatzea ura eta bertan dauden animaliak.
Plastikozko poltsa bat, adibidez, han geratzea eta 150 urteetan desagertzea.
Guk aukera hauek ez ditugu nahi, horregatik, beste bat proposatu dugu;
Zaborra, BETI, zakarrontzira bota behar ditugu. Guri ez zaigu ezer kostatzen hara botatzea, baina, ingurumenari bizitza kostatzen zaio.

 ONDORIOAK
Edozein ondorio larriak  gerta daiteke:
Zaborra uretara botatzean, ura kontaminatzen da. Horren ondorioz:
-Arrainak zaborra jaten dute eta kontaminatzean dira.
-Gero, guk arrain horiek jaten ditugu eta guk geuk sortutako kontaminazioa, jaten ditugu.
Zaborra ingurunean geratzea eta hori kontaminatzea.

ZER EGIN DAITEKE?
Zaborra lurrean ikusten badugu, hartzea eta botatzea.
Norbait zaborra botatzen badu, berari hartzeko esan.
Gehiago birziklatu. Batzuetan, guk geuk, botatzen ditugu zaborra lurrera, itsasora edo beste leku batzuetan. 
Horregatik, paperontzi geihago jarri behar dira. Batzuetan, paperontzi bat ikusten ez ba dugu, lurrera botatzen dugu zaborra.

ZER ZAUDETE PREST EGITEKO?
Guk ez bota zaborra eta norbait ikusten badugu kontaminatzen salatzea, organizazioak sortzea birziklapenarekin lotuta daudenak.



2019/03/01

ESKOLAKO CONFINT

Confint, Ingurumen-hezkuntzako prozesu bat da eta gure planetak jasaten duen ingurune-krisiaren kontrako gazteen protagonismoa,  konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen ditu.
Gogoratu prozesu hau garatzen dela eskola, erkidego, estatu eta nazioarteko mailetan.
Aurtengo  proposamena da Garapen Iraunkorrerako Helburuei buruz hausnarketa egitea. Seguruenik zuek egin dituzuela ekintza asko eta asko helburu hauekin lotura zuzena izan dutenak.

Hemen, aurkezpen honetan gida daukazue Eskolako Confint garatzeko.
Zalantzarik izatekotan ohiko bideak erabil ditzakezue.

ANIMO!!!   
OSO ESPERIENTZIA ABERASGARRIA DA GUZTIONTZAKO!!!


Zuen planifikazioak egiteko gogoratu maiatzaren 15an izango dela Euskal Confint, eta apirilaren hasieran antolaketa garatzeko gure berriak izango dituzuela.
Kontuan hartu maiatzaren 3an datuak bilduta izatea gustatuko litzaigukela.

Axular BHI: 5. Lan Proposamena


Lanaren garapena:

Lauro Ikastola: 5. Lan Proposamena

Lanaren garapena: