osteguna, maiatza 19, 2016

Beurko BHI Euskal Confint 16 eta gero...

Kaixo.
Aurtengo Euskal Confint amaitu ondoren aditzera eman nahi dugu nola isladatu den ekimen hau gure institutuan. 
Hara joan ziren lau ordezkariek ikaskideei bikaineko esperientzia azaldu diete.prentsa tailerran ekoiztu zuten bideoa, non Maria Hierro ekoliderra parte aktiboa izan zen, zabalduz, 


​Era berean, koordinatzaileek klaustrokideei azaldu diete. Beste aldetik, komunitate osoa jakinaren gainean egoteko bi eraikuntzeetako Txoko Berdeetan Euskal Confiteko adierazpena ikusgai dago.
​Confitetik ekarritako lizarra alde egingo duten bigarren batxilergoko Ingurumen Taldekoek landatu dute institutuaren atzeko patioan.

 


asteartea, maiatza 10, 2016

IRAES 21 ORDEZKARITZA... ETA LEHENENGO ORDEZKAPEN LANA



IRAES 21 ORDEZKARITZA...

Kaixo IRAESeroak
Besarkada batez hemen plazaratzen dizuegu 2016 EUSKAL-CONFINT VIIek aukeratutako ordezkaritzaren zerrenda. 

Hemen doakizu lehenengo 10 ikastetxe izandako boto kopuruarekin

 Zerrenda horretan oinarrituko gara IRAES21-ikasleei egingo diguten  ordezkapen eskakizunei, zuen laguntzarekin,  erantzun ordenatu bat emateko.







Boto kopurua
1
Maria eta Jose
24
2
Sagrado Corazón
21
3
El Regato
19
3
Bizkaia Ikastetxea
19
5
El Ave María
16
5
Franciscanas de Montpellier
16
7
Elgoibar
15
7
Lauro Ikastola
15
9
Elorrio BHI
13
10
Egibide
12
10
San José Carmelitas
12

Kontutan izan zuek guztiok zarete IRAES21 ordezkariak.

... ETA LEHENENGO ORDEZKAPEN  LANA


Hala eta guztiz ere lehenengo ordezkaritza lana era berezi batean egin behar dugu.




Datorren maiatzak 31, Eskola Jasangarri aintzatespena  aurten lortu edo berriztu duten ikastetxeei Torremadariagan ospatuko da. Bilkurara etortzen da ikastetxeko ordezkaritza bat, ikasle bi barne.



Egun horretan 2016 EUSKAL-CONFINT VII egon diren  zenbait ikastetxeak daude errekonozimendua jasotzeko  eta eskatuko diegu, zuen baimenaz,  beste bidaiak ez sortzeko eta aretoak leku arazoak dituelako, euren ikasleak izatea IRAES21- EUSKAL- CONFINT ordezkariak. Hauek dira ikastetxeak:



  • ·         CPEIPS EL AVE MARÍA HLBHIP
  • ·         CPEIP ESKOLABARRI HLHIP
  • ·         CPES EGIBIDE BHIP
  • ·         CPEIPS LAURO IKASTOLA HLBHIP
  • ·         CPEIPS SAGRADO CORAZÓN HLBHIP

ostirala, maiatza 06, 2016

Amor Misericordioso: Confinteko zuhaitza landatuta!!! #euskalconfint16 #confintLOG2016

IRAES Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzian #confintLOG2016

ICLEI - Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuen elkarteak, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak, Udalsarea 21 – Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen laguntzarekin, eta Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala eta Gasteizko Udalarekin elkarlanean; antolatuko dute Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentzia. Bertan IRAESeko Nuria eta Ane, eskolan, sarean eta Confint ezberdinetan beraien esperientzia kontatu zuten adituen aurrean (http://conferences.sustainablecities.eu/basquecountry2016/es/).Gora Nauria eta Maider!!







asteazkena, maiatza 04, 2016

5.lan proposamena


Proposatzen dugu ESenRED saretik "Ekainak 5 Ekimena" deialdian parte hartzea.

Horretarako jarraitu hemengo lan-ildoak, (http://confint-esp.blogspot.com.es/2016/03/convocatoria-accion-esenred-5-de-junio.html)

Eta bidali diapositiba bat esenredeko helbidera (gaztelaniaz edo gaztelaniaz/euskaraz) eta beste bat iraesera, gure blogera, betiko moduan.
 


Animua! Pasa den ikasturtean oso partaidetza polita atera zen.

astelehena, maiatza 02, 2016

Egibide: EUSKAL CONFINTAREN AURKEZPENA




Guk, 4. mailako ikasleok , 1. mailako ikasleei euskal confintari buruzko hitzaldi bat eman genien.

Hemen zer egiten den eta zertarako balio duen azaldu genuen eta haiek hau ondo ulertzea eta parte hartzea zen helburua. Gaiari buruzko hainbat bideo jarri genituen haiek errazago uler zezaten.

Lehenengo, confinta zer den, pariseko akordioa, klima aldaketa eta gai hauekin zerikusia zuten galderak eta zalantzak argitu genizkien.

Ikasleak klasera bueltatu ziren monitoreekin ariketa batzuk egitera eta ondoren denon aurrean aurkeztu zituzten eginiko eskaerak udalerriari.

Guretzat, esperientzia polita izan zen. Txikiei erakustea zein den gure lana eta horrek dakarrena azaltzea gero haiek bide berdina jarrai dezaten.

Euskal Confint 16: Prenta Tailerra #confintLOG2016, #euskalconfint16


2016 Euskal CONFINT VII Argazkiak


2016 Euskal CONFINT VII-ko Argazkiak eskura

Argazkiak jeisteko esteka. Maiatzak 6ra arte
Kaixo lagunak: Agur bero batez joan den asteazkeneko Euskal CONFINTean Ingurugelak hartutako argazkiak luzatzen dizkizuegu.
Saitu ginen pertsona eta jarduera guztiak kontutan izatea.

Argazkiak wetransfer-en daude, esteka honetan https://we.tl/PgeahsIKiM eta eskura egongo dira datorren maiatzak 6ra arte.

Ea baliagarriak diren zuek  CONFINT-aren komunikazio jardueretarako.