2019/11/27

Andramari Zornotzako Ikastola: 2. Lan Proposamena

LH6ko azoka solidarioa : LH6ko ikasleak azoka solidario bat egiten dute urtero, Gabonetako egunen inguruan. Haiek ekarritako liburu, jostailu, eta egindako pultzera eta lepokoak saldu egiten dute bildutako dirua adostutako G.K.E. batera  bidaltzeko. 



Tapoien bilketa: Ikastolan, ikasturtean zehar tapoien bilketa egiten da. Gure etxeetako tapoiak ekarri eta kutxa baten sartzen ditugu. Ondoren, ikastolara horien bila datoz eta ume batentzat erruberadun aulkia erosteko laguntza moduen ematen ditugu.



2019/11/25

Eskolabarri: 2. lan proposamena

Kaixo,
Eeskolabarritik Solidaritatearen adibide batzuk bidaltzen dizkizuegu.
Urtero, San Martin azokan saltzen ez ditugun produktuak Gurutze gorrira eramaten ditugu. Proposamen hau, ingurumen batzordean egin zen duela urte batzuk, elikadura gaia jorratu genuenean.
Iaz, Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteari laguntzeko, Lesbos irlako errefuxiatuei jaten ematen jarraitzeko produktu bilketa kanpaina jarri zen martxan. Izan ere, une horretan zuten janari eta baliabide ekonomikoekin bi hilabete bizirauteko besterik ez baitzuten. Erronka herri guztien artean 1000 kilo baino gehiago jasotzea zen. Eibarren dilistak jaso ziren, Bergaran pasta, eta Ermuan arroza egokitu zitzaion. Eskolabarriko familia guztien eskuzabaltasunari esker 194 kilo arroz jaso ziren.

Ermuko Sahararen aldeko koordinakundeak urtero egiten duen lehen mailako produktu bilketako kanpainan parte hartzen dugu. Iaz, arduradun batzuk eskolara etorri eta Saharan bizimoduaren hainbat informazio azaldu zigun: kanpamentuak, jaimak, logelak, ospitaleak, eskolak nolakoak diren, arropa nola garbitzen duten, zelan sukaldatzen duten, nola jolasten duten hango umeak...eta, hennako tatuajeak eta arropa ipintzen ikasi genuen.

Urtero, gabonak alaitzeko, nagusien egoitzara joaten gara prestaturiko gabon kantak eskeintzera. Abestu ondoren, bertan bizi diren nagusiekin hitz egiteko aukera izaten dugu. Oso pozik egoten dira guztiak gure bisitarekin. Gu ere, primeran pasatzen dugu beraien kontuak entzuten.
Urtero, gure herrian migrazio jardunaldiak ospatzen direnean, hormairudi politak egiten ditugu kultur arteko jaialdian parte hartzeko. Begira ze politak iazkoak!

2019/11/21

Egape BHI: 1. Lan Proposamena


San Felix ikastola: 2. Lan Proposamena

San Felix Ikastolan eskarmentu handia dugu elkartasunaren arloan, bai ingurumenean gertatzen diren arazoetan, bai gizarteari dagozkion gaietan. Artikulu honek izan nahi du egiten ditugun hainbat ekintzen laburpen bat, guztiak beti ere zuzenduta hurbileko ingurumenaren eta hurbileko gizartearen egoeraren ezagutzara, sentsibilizaziora,  ekintzetara, kritikoak izaten ikastera, berrikuntzak eskaini ahal diguna ikastera...: Inguruko guneetan zuhaitz eguna ospatzen, sortzen ditugun hondakinen kudeaketarako zentroak ezagutzen, araztegiak eta garbiguneak adibidez, Zientzia-asteaz gozatzen, Ekoetxeak, Bilboko Itsasadar museoa, Aquariuma, Urdaibai Bird Center, Eureka zientzia museoa, El Pobaleko burdinola eta Aresketamendiko Energia berriztagarrien parkea ezagutzen eta bide batez inguru hurbileko eta erkidegoko hondare zientifiko kultural eta historikoa ezagutzen, herrian ibiltzen eta hura ezagutzen, Herriaren zarataren mapa osatzen laguntzen, herriko nagusien egoitzan proiektuetan parte hartzen, herriko Comparte elkarte solidarioarekin elkarlanean ibiltzen, bigarren eskuko jostailuen  gabonetako Merkatu txiki solidarioa antolatzen, Unesco-ren Dame un minuto de...kanpainetan parte hartzen, Ortuellako OMICek antolatzen duen kontsumo jasangarriaren inguruko marrazki-, maketa- eta literatura-lehiaketa aktiboki prestatzen, Kidendaren bidezko merkataritzaren produktuak ikastolara hurbiltzen, bestelako elkarteekin aliantzak sortzen elkarlana egiteko: Baobat etorkinak integratzen laguntzeko elkartearekin, Gorabiderekin, Ortuellako Merkatarien elkartearekin...Baita Ortuellako ibaiaren ekosistemaren egoeraren analisia Ibaialde programa partehartzailearen bitartez, baita ikastolaren barruan, ikasleen arteko kidetzea eta baloreen transmisioa faboratzen duen elkarlana: ibaialden, desplastifikazioan (zaborra loratuz proiektuan...), ODS/ GIH-ren aldeko kanpainetan parte hartzen ( batukadetan...), Berdintasunaren aldeko mugimenduetan: Beldur barik, Azaroak 20, Martxoak 8. Gehitu behar ditugu ere: Manos Unidas-en "Tú, ¿Qué huella dejas? Klipmetraien lehiaketan, baita Jazotakoa jaso programan, Ortuellako udalaren "ilusioaren zuhaitza" kanpainan, herriko merkatarien elkarteko marrazki lehiaketan parte hartzen, Cáritasek antolatutako gabonetako postalen kanpainan, Udaletxean antolatutako Umearen eskubideen inguruko programan, baita lehendakaritzak A20an antolatutakoan ere. Ezin ditugu ahaztu bakearen inguruan antolatutako ekimenak: bakearen eguna beraren ospaketa eta Ortuellako udalaren ekimenaz Gernikako Bakearen museoan Auschwitzen inguruko erakusketa bisitatu. 
San Felix Ikastolan sinisten dugu Ikastola barruan zein kanpoan lantzen ditugun ekintza hauek guzti hauek ezinbestekoak direla ikaslea osotasunean hezitzeko, beraz, gizarteak eta haren antolakuntzak eskaintzen dizkigun baliabideak ezin ditugu hezkuntzan alde batera utzi.
Idatzitako honen islada izan nahi du EA21 taldeak ere prestatu duen argazki collagea!

2019/11/20

SAN FELIX IKASTOLA: 1.Lan proposamena

Kurtsoaren hasierarekin batera praktikan ipini  ditugu gure EA21eko errutinak; errutinak  zentzu positiboarekin, 
kurtso berriarekin batera EA21eko arduraduna izateko ilusioa piztuta dakargu eta horrekin batera prest gaude lan egiteko ikastola hobe baten alde. 
Klaseetan "Ortuella For Future" herriko leloa aurkeztu eta gero, aurreko urteetako praktika onak gogoratu ditugu eta gureak egin ditugu berriz ere. Horrez gain, irailaren 20an Greta Thunberrek New Yorken ospatutako ONUren goi bileran izandako agerraldia oinarri hartuta, klasez klase azaldu genuen zer garrantzitsua zen norberaren kontzientziazio-maila igotzea eta horretarako beroketa-ariketa proposatu genuen: aldaketa klimatikoaren inguruko horma-irudi bat sortzea!  Horra hor emaitza! 

Ondoren, taldean proposatu egin zen lan horrekin gure Txoko berdea sortzea, eta horrela egin genuen. 
Azkenik, plazaratu nahi ditugu ere aurtengo EA21 taldearen ikasleen izenak eta eskerrak euren inplikazioagatik: Iraide Leura, Ane Corral, Ane Miren Gutierrez, Eneritz Arkotza, Aitzol Coloma, Haizea Prieto, Claudia de Miguel, Ane López, Julen Agredano, Uxue López, Hodei Bolzoni, Irati Andrés, Zuhara Galdames, Haritz Gómez.

2019/11/13

Floreaga Salestar: 1. Lan Proposamena




2019/20 IRAES 21 TALDEA


BERRI EMATEKO TOKIA

Ikasturtean zehar ikasgeletako “txoko berdean” informazioa jartzen dugu, “patio berdeko” kortxoan ere bai eta hainbat egunetan “egun onetan” ere berri ematen dugu.

- Bai soluzioa gure esku dago.
- Bideoaren proposamenak: Erregai fosilak erretzeari uztea eta zuhaitzak landatzea, oxigenoa sortzen digutelako. 
  • BABESTU: Gure ekosistema azkarregi desagertzen ari denez, zaindu egin behar dugula.
  • BERRITUZ, BERRESKURATU: Gaizki dagoen ekosistema zaharberritu.
  • FINANTZIATU: Gure dirua naturarekiko onurak dituen gauzak egiten erabili eta ez naturari kalteak ekarriko dizkion gauzekin.
Guk egin ditzakegun gauzak: Herriko pertsona bakoitzak zuhaitz bat landatu, eskolara bizikletaz etortzera sustatu, herri mailan ekintzak egitea, gaur egungo arazoak (Amazonia…) ikastetxean zabaltzea eta kontzientziatzea. 

Gu ikastetxe moduan hainbat mobilizazioetan hartzen dugu parte urtean zehar. 


2019/11/11

ESKOLABARRIKO LAGUNEK: 1.Lan proposamena

Kaixo! 
Eskolabarriko ingurumen batzordeko kideak gara.
Gretarekin ados gaude eta iaz asmatutako leloa, aurten ere, erabiliko dugu. Ikusi bideoa.

 klima aldaketaren kontra egiteko, gure Eskolako bidea proiektuarekin jarraituko dugu, herriko eta eskolako diagnostikoa egin eta gero, gure proposamenak udaletxeko plenora eramango ditugu eta inguruan zuhaitzak landatuko ditugu.

2019/11/08

Elgoibar Ikastola: 1. Lan Proposamena


Elgoibar Ikastolatik idazten dizuet, gure aurtengo IRAES Taldea aurkezteko. Argazkian, gure taldeko partaide guztiak agertzen gara: Iria, Julen, Ekain, Maddi, Oihan, Paule, Iker, Oihan, Danel, Malen, Joane, Anwar eta Jon. 

Alde batetik, gure albisteak ikastolako web orrian, gure Agenda 21eko Bloggean eta argazkietan ikusten dituzuen Txoko Berdeetan zintzilikatuko ditugu eta ostegunetan elkartuko gara bidalitako lantxoak egiteko.

Bestalde, ados gaude Gretak bideoan esaten duen guzti-guztiarekin. Gure iritziz, udaletxetik zein ikastetxeetatik bultzatuta, herri mailan ekintza desberdinak egitea behar beharrezkoa da. Gure Udal Batzarra ospatzen denean, gure udal ordezkariei, klima aldaketari aurre egiteko proposamenak planteatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Laster arte, AUPA IRAES !!!

2019/11/06

ARTXANDAPE IKASTOLA: 1. Lan proposamena

Kaixo:
Dagoeneko martxan daukagu Iraes21 taldea Artxandape  Ikastolan. DBHko irakasleak bolondres aurkeztu zaizkigu burutzen dituzten tailer desberdinetan Iraes 21etik jasotzen ditugun proposamenak lantzeko. Beraz, bai irakasle zein ikasle talde handia izango gara.
Jarraian urriko proposamenaren inguruan egindako lanaren argazki batzuk.

AXULAR BHI: 1.Lan proposamena


2019/11/05

OÑATIKO INSTITUTUA: 1.Lan proposamena

Kaixo,

Oñatiko institutuko IRAES taldekoak gara.

Gure lanak blog honetan argitaratuko ditugu: 

Hala ere, gure aurkezpena eta 1. lan proposamena hemen dituzue.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!


2019/11/04

EGIBIDE: 1.Lan proposamena

2. lan proposamena

IRAESeko aztarna solidarioa

Berdintasun arazoak, migrazioak, pobrezia, gosea, bioaniztasunaren galera, klima aldaketa eta abar dira gaur eguneko gure munduko arazo nagusi batzuk. 
IRAES sareko ikastetxeek, aspaldidanik, elkartasun ekimenak garatzen dituzte hainbat arlo eta eremu ezberdinetan.
Batzuetan, herrian edo auzoan bertan egindako ekimenak dira; bestetan, lurralde edo erkidego mailan garatutakoak; eta, azkenik, baita gure ikasleak solidarioak dira  kanpoko edota urruneko pertsonekin eta naturarekin.

Honen inguruan planteatzen dugu gure 2. lan-proposamena:
1. Gogoratu, galdetu, aztertu... azken urteotan edo urtero zuen ikastetxean garatu edo garatzen dituzuen ekimen solidarioak.
2. Bi edo hiru aukeratu eta gurekin konpartitu. Ekimen bakoitzean: zergatik, zertarako, nortzuk, nola, noiz egin den edo noizero egiten den, ea erantzuna jaso zenuten etab. jakin nahi dugu.
3. Posta elektroniko baten kontatu, bertan idatzi eta bi edo hitu argazki erantzi.