2013/12/20

Egibide (Gasteiz): Mugikortasuna lantzen



Pasaden ostegunean Arriagako Ikastetxean 3 orduz mugikortasun jasangarriaren gaia landu zen DBHko 4. mailakoekin. Bi ataletan banandu zen ekintza. Alde batetik, Ingurumenaren Heziketa eta Kontroleko ikasleek, mugikortasun jasangarria zer den, dakartzan onurak eta Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren funtsezko ideiak azaldu zituzten. Beste aldetik, bizikletak konpontzeko aukera zegoen, horretarako, mekanizazioko ikasleen laguntza ezinbestekoa izan zen. Bukatzeko, nahi zuenak bideko segurtasun ikastaro baterako izena eman ahal zuen, bizikletaz eta begirale batzuekin batera Gasteiz ezagutzeko aukera paregabea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: