asteazkena, abendua 04, 2013

La Salle Berrozpe: 1. lana (Kenia)

Kaixo! 

Andoaingo La Salle Berrozpe IRAES 21 taldea gara. Ane, Nerea, Amaia eta Andoni!

Iraes taldeko partaide izatea animatu ginen oso abetura polita iruditzen zaigulako eta oso ondo iruditzen zaigu beste eskolekin harremanetan jartzea, adibidez: egiten ari direna ikusteko, ideia berriak hartzeko...

 
 
Keniako ikastola aukeratu dugu, oso deigarria iruditzen zaigulako argazkia eta beraien kulturaren inguruan informazio gutxi dugulako, horrela zerbait gehiago jakin dezakegu!

 
 
Beraiek gu bezala baloiak dauzkate, jangela, liburuak, boligrafoak, jolasteko toki bat. Bai hemen eta bai han mutilak eta neskak elkarrekin ikasten dute eta guztiek irakasleak ditugu hortan laguntzeko.


Bien arteko desberdintasun ugari ikusi ditugu, gelaren egitura oso desberdina da. Ez dute libururik gu bezala eta horretaz gain informatika gelarik eta ordenagailurik ere ez. Deigarriena iruditu zaigu adin desberdineko haurrak elkarrekin ikasten dutela!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: