astelehena, abendua 23, 2013

Allende Salazar LHI (Gernika): aurkezpena

Kaixo gu gara GERNIKA-LUMOko ALLENDE SALAZAR IKASTETXE PUBLIKOko Lehen Hezkuntzako ikasleak. Gure izenak dira Oier, Peru eta Asier LHko 5.mailakoak eta Ane eta Mikel LH 6.mailakoak.



Aurten hasiko gara “IRAES 21” parte hartzen. Azaroan egin genuen ekoordezkari batzarrean planteatu zen “IRAES 21”ean parte hartzea. Denon artean erabaki genuen nahi genuela parte hartu. Eko-ordezkari guztien lanak banatu genituen (IRAES 21, “Hamiketako osasuntsu” astea berriro antolatu, txoko berdea, kartelak, lehiaketak, Agenda 21 eguna, energia kontsumoak errejistratu, patrulla berdeko lanak, …) .

Gu aurkeztu ginen IRAES 21 taldea osatzeko jakin barik oso argi zer egin behar genuen baina,  beno,  apurka apurka joango gara ikasten. Espero dugu gure lanak aurrera ateratzea. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: