astelehena, abendua 02, 2013

2014rako IRAES 21eko egutegiak

Beno, 2014 laster etorriko da. Urte berde-berdea espero dugu, mundu orlegia eta urdina, ingurumenarekiko urte itxaropentsua espero dugu.
IRAES 21 Taldekideak hor zaudete jo ta ke ingurumenaren alde ikastetxean, auzoan eta herrian ere. Ba, urtea luzea izanda, urtean zehar ez galtzeko hona hemen daukazue IRAES 21 IKASLEAK sarearen egutegia. Merke-merkea: dohain.


Hiru aukera daukazue:
- Egutegia.doc: bertan orrialde bakar baten, urtea daukazue eta IRAES 21en logoa. Irudian agertzen den moduan, leku zuri bat dago ingurumenaren krisiarekin zerikusia duen argazkiren bat, edo naturarena, jasangarritasunaren aldeko mezu bat edo marrazki bat jartzeko. Aprobetxa ezazue zure ikastetxearen izena eta ikurra jartzeko.
- Orri markatzailea.jpg: liburuetan marka izateko eta, aldi beran, IRAES 21eko egutegia. Itsatsi ezazue word edo power point dokumentu batetan, lekua dago zure ikastetxearen izena eta ikurra edo maskota jartzeko edo zure marrazki bat jartzeko.

- Arkats-potea.jpg: arkatzak eta boligrafoak eskura izateko, baina IRAES 21 egutegiarekin. Egunean egoteko. Itsatsi marrazkia word edo ppt batetan, gehitu zure ikastetxearen izena, ikurra edo nahi duzuena. Moztu eta hegalak itsatsi behar diren lekuetan, erraza da, eta forman hartzne joango da.

Kartoi mehea erabiltzekotan hobe. 
Atera kopiak eta klaseetan jarri, ikaskideen artean banatu, irakasleei ere (merezi izan badute, jakina), lagunei oparitu, edo bururatzen zaizuena egin. 

Disfrutau!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: