astelehena, abendua 23, 2013

Eretza Berri (Sodupe): aurkezpena

Eskolak, Iraes 21 proiektuan, lehenengo aldiz parte hartzen du, eta eskolako ikasle, irakasle eta gurasoei jakinarazi behar zitzaien zer zen proiektu hau.
Irakasleei korreo elektronikoz jakinarazi zitzaien, gurasoei hitzaldi bat eman zitzaien kultur etxean, eta han azaldu zitzaien zer zen Iraes 21 proiektua, haien seme-alabek landuko baitzuten. Azkenik, ikasleei, Elias irakasleak jakinarazi zien, baina bakarrik 3.mailako ikasleei. 3.B-ko ikasleak prest geudenez proiektu honetan parte hartzeko, talde bat egin genuen.

Taldea egina geneukan eta gure aurkezpena landu genuen, Iraes 21-eko eta ikastetxeko web orrialdean jarri genuen, argazki eta guzti.

                             CPI Eretza Berri IPI



Nerea, Sandra, Asier…

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: