2017/05/19

Euskal #Confint17: Sarrera bideoa eta Karmele Llanoren erantzuna



Euskal #Confint17: Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa


Euskal #Confint17: Irakasleentzako irteera

Euskal #Confint17 honetan espazio ere izan zen irakasleentzat. Beraiekin Urdaibaiko ekosistemen zerbitzuei buruzko ekitaldi bat burutu zen.






Euskal #Confint17: Antzerki tailerra



Euskal #Confint17: Hormirudia eta pankarta tailerrak




Euskal #Confint17: Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariaren aurkezpena

Euskal #Confint17: Karmele Llanorentzat gutuna

Karmele agurgarria:

Gaur, maiatzak 17, Madariaga Dorretxean, Euskadiko 16 ikastetxe elkartu gara zortzigrren konfinta ospatzeko. IRAES 21eko, hau da, Euskadiko eskola jasangarrien sareko 83 ordezkari elkartu gara palma olioari buruz gehiago jakiteko eta zuri idazteko. 

Guztion artean jarri ditugu gure ikastetxeetan landutako ideiak, proposamenak eta ekimenak amankomunean. Ondorio onak eta txarrak atera ditugu, basoen deforestazioa, oranguntan eta beste espezie batzuen desagertzea eta bertoko jendea mugiaraztea, esaterako. Badakigu, zuk Borneon lan egiten duzula eta bertan palma olioa asko ustiatzen dela. 

Guk, esaterako hainbat gauza egin ditugu honi buruz: biologiako lanak, aurkezpenak, bideoak, palma oliodun produktuak ez erosteko kanpainak…

Gure helburua jendeak honi buruz jakinaraztea da eta hainbat ekimen proposatu ditugu:

  • Supermekatuen jabeekin hitz egitea eta palma oliorik gabeko sekzio bat sortzea.
  • Klaseko eta ikastolako jendeari honi buruz jakinaraztea.
  • Eskolako aldizkarian eta beste komunikabideetan honi buruz artikulu bat burutzea.

Hau guztia jakinda, zure iritzia jakin nahiko genuke, zuk gu baino hobeto dakizulako bertoko egoeraz. 

Gure ustez, oso garrantzitsua da hau bezalako gaiak kontuan hartzea, geratuko zaigun planetari kalte egiten diotelako.

Ezer gehiagorik gabe, agur bero bat.



Euskal Confint 17ko IRAES 21eko neska-mutilak



[Espero dugu gutun hau ahalik eta gehien zabaltzea, eta bertan aipatzen diren ekintzak burutzea eta blogean berri ematea. IRAESetik Karmeleri helaraziko diogu]


Euskal #Confint17: Bertsolaritza tailerra

(Maritxu nora zoaz doinuaz)


Multinazionalak
Gaiztoak zarete
Basoak hiltzen beti
Diruaren truke
Ez zarete ohartzen
Denboran bitarte
Gure osasunakin
Jolasten zaudete

Orangutanak daude
Utzita aparte
Ustiatzen duzue
Esplotatu arte
Ez egin hori zuek
Helduak zerate
Palma olioa da
Denontzako kalte

Hitza egunkarian: PALMA OLIOAREN ONDORIOEZ HAUSNARTU DUTE GAURKO EUSKAL CONFINTEAN

Confint prozesua planetak jasaten duen ingurune krisiaren aurkako gazteen konpromisoa eta erantzukizuna bilatzen duen ingurumen hezkuntzako prozesu bat da. Adin ezberdinetako eta herri, eskualde, erregio edo kontinente ezberdinetako gazteen arteko prozesu elkarreragilea da, elkarrekin ikasteko eta jokatzeko. Helburua, hala ere, bakarra dute guztiek: planeta zaintzea.
Palma olioaren erabilerak, baina, ez du planeta zaintzen laguntzen. Baso-soiltzeak, orangutanen eta beste izaki bizidunen galera, eta indigenen zapalketa dakarrela azaldu dute, besteak beste. Gainera, ez da ona osasunerako. Hortaz, aurten palma olioa izan dute aztergai.
Egunean zehar taldeetan banatuta egin dute lan. Ondoren, arratsaldean, denak batuta, talde bakoitzak palma olioaren inguruan landutakoa aurkezteko aukera izan du, modu ezberdinak erabili baitute harek sorrarazten dituen ondorien berri emateko: hormairudi bat, bertsoak, antzerkia, prentsa tailerra edota abesti bat.
Llanoren lana goraipatu. Era berean, ikasleek Karmele Llano Borneon (Indonesia) orangutanen alde egiten ari den lana goraipatu gura izan dute. Bideo batean, bestalde, Llanok Euskal Herriko ikasleak egiten ari diren lana eskertu zuen, eta palma olioak sorrarazten dituen arazoak zabaltzeak duen garrantzia nabarmendu zuen.
Ikasleek arazoa «ahalik eta gehien» zabaldu gura dute, eta jendea informatu gura dutela diote. Horretarako, Confintean hainbat ekimen proposatu dituzte: supermerkatuen jabeekin hitz egitea, palma oliorik gabeko sail bat sortzeko; ikastetxeetako ikasleak jakinaren gainean jartzea; eta, eskoletako aldizkarietan gaiaren inguruko artikuluak idaztea, besteak beste.

Flashmoba grabatzen
Urtero egin legez, aurten ere, Sukarrietako Ingurumen Hezkuntzako Zentroak ere parte hartu dute arratsaldeko aurkezpenean. Asteon egonaldia egiten ari diren Rekaldeberri DBHIko eta Lemoako Eguzkitza Meabe IPIko ikasleek astean garatu duten Ekosistemak, Lurzorua eta Planeta proiektuetan, planetaren egoeraz ikasi dutena azaldu dute. Era berean, planeta hobetzeko izan dituzten ideiak elkarbanatu dituzte. Sukarrietako ikasleek lizarren, ereinotzen eta arteen zuhaitz adaxkak banatu dituzte.
Gaurko Euskal Confintari amaiera borobila emateko, Ekoetxea Urdaibain batutako ikasleek flashmob bat grabatu 

- - - - - 
http://busturialdea.hitza.eus/2017/05/17/palma-olioaren-ondorioez-hausnartu-dute-gaurko-euskal-confintean/ Hitza web orrialetik hartuta.

Euskal #Confint17



IRAES21eko Eraluntza



Euskal Confint 17ko lehenengo argazkiak hemen dituzue: https://goo.gl/photos/UXomSusofEYvvFPJA




2017/05/09

Ekolider boluntarioak

Baditugu behar genituen boluntarioak, edo ekoliderrak, baino gehiago. Abisua bidali dizuegu. Sentitzen dugu guztiak ezin hartzea bere garaian aipatutako irizpideak direla eta.
Mila esker guztiei  zuen gogoa eta konpromisoagatik. Eskerrik asko.

Oharra: Elorrioko Gorka eta Arrasateko Aiur, mesedez, bidali posta elektroniko bat ahalik eta lasterren ohiko helbidera, zuek emandakoek akatsak sortzen dituzte.




 

2017/05/03

Orobiogoita BHI: Euskal #Confint17

Beurko BHI: Euskla #Confint17


Franciscanas Montpellier: Eskolako #Confint17






Copia de Copia de logo_png_circulares.png








Palma olioaren Franciscanas de montpellier ikastetxearen gutuna
Azteazken honetan, apirilaren 26an, Eskolako Confint ospatu dugu Franciscanas de Montpellier ikastetxean. Aurtengo gai nagusia palma olioa izan da. Iraes21 taldeaz gain, agenda21eko ordezkariek parte hartu dute.

Ordezkariak elkartu ondoren, bakoitza bere gelara bueltatu da gaia azaltzera eta Karmelek bidalitako bideoa erakustera,han ikasle guztien artean palma olioaren arazoak, konponbideak eta konpromezuak atera dituzte.

Gezurra dirudienez, palma olioaren gaia ez da oso ezaguna ikasleen artean eta ordezkariek bideoa eta egindako powerpoint-a irakatsi  dizkiete, era horretan erraz heldu da mezua. Ikasleek palma olioa duten elikagai desberdinak kontsumitzen dituztela nabaritu dute.

Ideia guztiak batu ondoren, bildu dira ordezkariak eta ikastetxean ikusten ditugun arazoak hauek dira:
  • Palma olioa eskuratzeko Amazonas-eko zuhaitzak moztu egin behar dira, horrexegatik, Amazonas-eko basoak txikitzen ari dira (Amazona ohian garrantzitsuenetako bat da, lurraren birikia deritzo, oxigeno ekoizle hobeena delako).
  • Amazonian bizitzen diren indigenak ere kaltetuta ikusten dira, lur eremu eta janariak ekoizten dituztenei zuhaitz gehienak mozten ari dira, palma olioa lortarazteko.
  • Amazonasako landareria galtzen ari denez, animaliak hiltzen ari dira.

Hau guztia kontuan hartuta, konponbide batzuk proposatzen ditugu:
  • Ahalik eta arinen,palma olioaren eskaera murriztu egin behar dugu.
  • Palma olioaren erabileraren ondorioak azaltzea komenigarria izango litzateke, ezjakintasun handia dagoelako.
  • Beste olio motak kontsumitzea,adibidez:( oliba olioa, koko olioa, aguakate olio ) olio hauek ez dute gizentzen eta osasungarriak dira.

Dakigunez arazoa ez da konponduko goizetik-gauera baina konpromezu batzuk hartu ditugu:
  • Amazonia zaintzeko eta munduko biodibertsitatea ez suntsitzeko, modu desberdinekin lagundu dezakegu, hau da, ingurumen aldeko petizioak zinatzen; adibidez, Rainforest Rescue, Greenpeace, Wolrd Wildlife Fund, Rainforest Action Network, Conservation International… etab.
  • Desforestazioaren aurka borrokatzea, bestela geure planeta kutsatzen jarraituko dugu.
  • Palma olioa daukaten elikgaiek ez kontsumitzea.

Ez dago esan beharrik planeta gure esku dagoela baina ahal duzuen guztia egiten duzue zaintzeko?
                          
EZ BADA GAUR,NOIZ? ETA EZ BAGARA GU, NORTZUK?

Franciscanas Montpellier: 4.lana


Elgoibar Ik.: Eskolako #Confint17


Sagrado Corazon: Eskolako #Confint17

SAGRADO CORAZÓN (BERMEO) ESKOLA CONFINT 2017


Apirilaren 4ean, asteartean, gure ikastetxean 2017ko eskola confinta ospatu genuen.
DBHko 1.zikloko ikasleak batu ginen eta Palma Olioa gaia oinarritzat hartuz, hainbat ondorio atera genituen.
-Palma Olioa ateratzearren lurralde batzuetan, bertako ekosistemak suntsitzen ari gara.
-Bertako biztanleen arteko gatazkak sortzen ari dira.
-Palma Olioa neurri gabe kontsumitu ezkero eta olio hori ondo tratatua ez bada, osasunerako oso kaltegarria izan daiteke.
-Palma Olioa merkeagoa da,lurralde haietan ez dauzkatelako zergarik ordaindu beharrik eta langileak askoz merkeago ordaintzen direlako.

Honako honetara heltzeko, lehenago klaseka Karmele Llanoren bideoa ikusi ondoren, taldeka landu genuen gaia.

Hau guztia lantzeak, lagundu digu konturatzeko ea eguneroko elikagaietan palma olioa erabiltzen den ala ez, kontzientziaratzeko balio izan digu.


 

Amor Misericordioso Sestao: Euskal #Confint17






Vizcay Ik.: Euskal #Confint17

“Palma olioaren Vizcaya Ikastetxearen Gutuna”

Bizkaia ikastetxeko ikasleak gara eta IRAES 21 –eko ordezkariak.  Palma olioaren eraginak bideo batean harrituta geratu gara,  are gehiago, oso triste, txarto eta errudun produktu horiek kontsumitzen ditugulako.
Ikasitakoari esker, gaileta batzuk jatean egin dezakegun minaz konturatu gara, egia esanda,ez gaude harro,  mundu honetan, hondamendi asko sortzen ari garelako.
Horregatik, hemendik lagundu nahi dugu, Karmeleren lana adibidez, oso beharrezkotzat jotzen dugu, miresgarria, eta zerbait ere egin behar dela hemendik, gure ikastetxetik, beharrezkoa dela konturatu gara.
Hauek dira pentsatu ditugun ideak:
·        Palma olioaren historia zabaldu
·        Ikastetxera sartzen den janaria kontrolatu
·        Gure etxeetan erosten dugun janaria  ere kontrolatu
Mezua  zabaltzen saiatuko gara, denon artean lortuko dugu.

4. lan proposamena / Andramari Zornotzako ikastola

Kaixo, gu Andramari Zornotzako ikastolako IRAES 21eko boluntarioak gara. Klima aldaketaren eraginez Artikoak gure laguntza behar duela iruditzen zaigu eta irudi hau egin dugu gure ikastolako pasabidean jartzeko. Horrela, bertatik pasatzen garen guztiok (ikasleak, irakasleak, gurasoak ...) begi bistan izango dugu arazoa.


2017/05/02

Euskal #Confint17: bi ohar eta 'Ekainak 5 ESenRED Ekimena'

Euskal Confint 17rako bi ohar:

1.a: Irakasleentzat: mesedez, ez ahaztu formulario hau betetzea: https://goo.gl/forms/FG3emMfT9yVKNlTv2. Epea: maiatzak 9.

2.a: Flashmob: 'Ekainak 5 ESenRED Ekimena'-rekin bat egingo dugu eta jardunaldiaren azkeneko ekitaldi bezala ondorengo dantza burutuko dugu. III Estatuko Confintean garatu zena, arrakasta osoz, eta Ekinak 5erako, hainbat eta hainbat ikastetxeetan garatuko dena. Bideo honetan, errez ikasi ahal dituzue pausuak eta koreografia. Orduan, confinteroak: entsaiatzera!!! Koloretako plastikozko zabor-poltsa bat eta ur botila huts bat ekarri behar duzue.



Musika hemen duzue:
Eta azalpenak hemen: http://centrosostenible.blogspot.com.es/2016/12/eco-flashmob-en-el-espolon-danzando-por.html 
 
III Estatuko Confintean, horrela geratu zen:



Nahiz eta Confintera ez etorri, bultzatu zuen ikastetxeetan 'bizitzarako dei' hau, dantza formatuan. Egiten baduzue ez ahaztu grabatzea eta gure blogera bidaltzea. Animatu zaitezte!!

Egibide: Euskal #Confint17