2017/10/30

Amor Misericordioso: 1. lan proposamena


Gure helburua:

Beste eskoletako ikasleekin naturari buruzko gauzak konpartitu natura denok zaintzeko.


Orobiogoitia BHI: 1. lan proposamena


Kaixo, gu aurtengo Juan Orobiogoitiako IRAES taldekoak gara.

Gure asmoak hauek dira:     
-  IRAESeko lan guztiak egin.
-  Eskola jasangarriaren izendapena berrizten lagundu.
-  Euskal Herriko eta estatu mailako CONFINT-etan parte hartu.

2017/10/26

Egibide: 1. lan proposamena



Elorrio bhi: 1. lan proposamena


Elorrio BHIko IRAES taldearen ASMOAK hauek dira:
  • Gure eguneroko ekintzek ingurumenean dituzten ondorioez ohartzea eta arazo horiek ekiditeko hartu behar diren neurriak besteei azaltzea.
  • Gure inguruko jendea ingurumen arazoez kontzientziatzea
  • Ingurumeneko arazoak konpontzea.
  • Ondo pasatzea.
  • Lagun berriak egitea.
  • Ikastetxe desberdinekin iritziak eta ezagutzak partekatzea.


Aurreko ikasturtearekiko ondorengo HOBEKUNTZAK proposatzen ditugu:
  • Beste ikaskideek guk egiten dugunaren berri izatea.
  • Denbora aprobetxatu saioan zehar.
  • Denok parte hartzea egiten ditugun proiektuetan.
  • Lanak epe barruan blogera igotzea.
  • Taldekide guztiak, Euskal Konfintera joatea.


2017/10/19

Urola ikastola: 1. lan proposamena



GURE ASMOAK

  • Blogean proposatutako lanak egitea.
  • Beste ikaskideei gure lanen berri ematea.
  • Beste ikastoletako ikasleekin harremanetan jartzea.
  • Euskal Herriko forura joatea.

2017/10/06

San Jose Floreaga: 1. lan proposamena


ERRONKAK, ASMOAK ETA HOBEKUNTZAK        


Hobekuntzak:
  • Lanak egiterako orduan, esfortzu eginez denak  parte hartzea.
  • Lanak egiteko denbora gehiago hartzea, hau da, lehenago hastea.
  • Talde dinamika eta lanerako giroa hobetzea.


Erronkak eta asmoak:
  • Euskadiko eta Espainiako konfintera iristea.
  • Eskola jasangarriaren bandera berritzea.
  • Jendea ingurumenarekiko kontzientziatzea.

2017/10/02

1. Lan proposamena: Aurkezpena



Ongi etorriak IRAESeroak sarearen 2017-18 ikasturtera!!!


Ezagutzen dugu zuen kemena eta gogoa IRAESen lan egiteko, joan zen ikasturtea oparo izan ba zen ere, aurten erronka berri eta interesgarriekin oparoagoa izatea espero dugu.
Heldu da eguna, eta horrela jarraitzen saiatuko gara, hilearen lehena izango da lan proposamena aurkezteko eguna. Eta urriak lehena heldu da, beraz lehendabiziko lan proposamena hona hemen.

1. Lan proposamena:

Ikasturtea hasi da eta lehenengo pausuak antolaketakoak dira. Beraz, IRAES TALDEA osatu behar duzue zuen ikastetxeetan. Talde horrek blogaren jarraipena eta lan proposamenak garatzeko ardurak hartzen ditu bere gain.
Blogera bidaltzeko:
  • IRAES TALDEAren argazki bat nahi dugu, argazki bitxia, irribarrea sortzeko argazkia.
  • Adierazi zuen asmoak eta erronkak ikasturte honetarako IRAES Talde bezala: zeintzuk asmoak, aurreko ikasturtearekiko hobekuntzak etab.
  • Pentsatu natura, planetaren krisialdia edota landu duzuen gai bati buruzko abesti batetaz, nahi duzuen hizkuntzan, hobe euskaraz jakina. Bilatu interneten (youtube, vimeo, dailymotion…. Eta aurrekoarekin batera esteka bidali ohiko posta elektronikora.

Ez dago data tope lanak aurkezteko, nahiz eta hurrengo lan proposamenak agertu, zuek zerbait hausnartzea, burutzea eta aurkeztea da gure ideia.
 - - - - -
Aurten berriak parte hartuko duzuenentzat dokumentu hau prestatu dugu, horrela IRAES taldeak nola funtzionatzen duen hobeto ulertuko duzue: http://bit.ly/iraesHastekoGida1718