2019/05/20

Ekainak 5: ESenRED ekimena

ESenRED, estatu mailan dagoen eskola jasangarrien sareen sareak, ohi denez, proposamen digu ekimen komun bat ESenREDeko ikastetxeekin batera: "Ekainak 5 ESenRED ekimena". Aurreko estekan zehaztasun guztiak dauzkazue.



Aukera anitzak daude: dantza osoa, dantzaren zati bat, dantzaren adaptazio bat, dantza antzeko bat edo beste bertsio bat..., hori bai, musika mantenduz.
Eta gero, Garapen Iraunkorrerako Helburuekiko egin duzuen ekintzaren bat.
Dena aurreko estekan daukaue azalduta.

Animatu zaitezte eta gure blogean zein ESenREDeko blogean ( https://esenred.blogspot.com.es/) agertuko dira.

Euskal Confint 2019

(oraindik eraikitzen...) 
EUSKAL CONFINT 2019
Ekoetxea Urdaibai
2019ko maiatzak 15, asteazkena
IRAES 21 IKASLEEN KONFERENTZIA




10:00-10:45
Harrera: Euskal Confint: X. urteurrena


10:45-12:00
HAUSNARKETA
Hodeiak (Gure ametsak 2030rako) 



12:00-13:00
TAILERRAK

13:00-14:00
Hamaiketakoa
14:00-15:00
Ekoetxeara bisita
15:00-16:00
Hezkuntza-Komunikazioa:
16:00-16:15
Agurra
A) Aitor Zulueta, Eusko Jaurlaritzako Ondare Naturala eta Klima Aldaketa Zuzendaria
B) Erronka Garbia
C) Abestia: sing for the climate (http://bit.ly/2OMu417)


Oharra: bost kamistea geratu ziren Urdaibaiko Ekoetxean, hemen daude, zurea baldin bada bat, mesedez, esaiguzu zein zenbakia duen, zure ikastetxea eta maila, eta helaraziko dizugu. Oso politak geratu dira eta!

Sukarrietako Confint 2019




2019 Sukaconfintean Barrutialde eta Lemoako ikasleek idatzitako manifestua:

Gu Barrutialdeko eta Lemoako ikasleak gara, eta aste honetan Sukarrietan taldeka banatu gara, planeta, ura, biodibertsitatea eta lurzorua lan proiektuetan.

Ikusi dugunez, planetak arazoak ditu,adibidez: Klima aldaketa, kutsadura, matxismoa, arrazismoa, gerrak, biodibertsitatearen galera, deforestazioa... Hau dela eta, planetaren egoera txarra da eta konpontzeko ahalegina egingo dugu.
    
Guk nahi dugun mundua beste era batekoa da: Pobrezia eta goserik gabea, feminista, baketsua, naturala, ekitatiboa ,orekatuagoa, berdintasunarekin,  berdeagoa, jasangarriagoa, justuagoa, iraunkorra, garbiagoa, desberdina, biodibertsitate altuarekin/bizitza gehiagorekin, osasuntsuagoa, genero berdintasunaz, hiri eta komunitate iraunkorrekin.

Arazo hauek konpontzeko eta ametsak egi bihurtzeko ideia batzuk ditugu:
- Biodibertsitate altua izateko, birziklatzea eta berrerabili daitezken gauzak erabiltzea proposatzen dugu, baita landare autoktonoak birlandatzea.
- Beste proposamenetako bat, pertsonen arteko berdintasuna eta eskubide berdinak izateko errefuxiatuei harrera ona eskeniz, guk sortzen ditugun egoera txarren ondorioz, bere lurraldeetatik alde egin behar izaten dutelako; eta eraso matxisten aurrean elkar lagundu eta salatu, mundu guztiarentzat duintasuna lortzeko eta genero berdintasuna bermatzeko.
- Haragiaren eta arrainaren kontsumoa murriztu, lurraren aprobetxamendu egokia emateko eta uretako eta lehorreko bizitza bermatzeko.  
- Gutxiago kontsumitu, ura berotzen den bitartean ura jaso eta berrerabili.
- Etiketak begiratu erosi aurretik eta kontuan hartuz non dauden eginda eta nork egin duen haurren esplotazioa ez gertatzeko, gure osasunaren onurarentzako eta kontsumo arduratsua bultzatzeko.


Propoposamen hauek entzun eta kontuan hartuko dituzuelakoan, agur bero bat


EZ BAGARA GU, NORTZUK?
EZ BADA ORAIN, NOIZ?

BARRUTIALDE ETA LEMOAKO IKASLEAK
SUKA CONFINT 19

2019/05/10

X. Euskal Confint badatorrr...




Beno, Iraeseroak eta Confinteroak, egun gutxi batzuk falta dira X. Euskal Confit berezi hau garatzeko.

Hori dela eta, komenigarria da errepasatzea blogean agertu zen 2. informazioa eta  espero zenituzten ohar batzuk:

A) Antolakuntza

  • Ikastetxeko LAU ordezkari joan ahal dira, ekoliderrak aparte.
  • Autobusen plana honahemen duzue.
  • Gogoratu bokata eraman behar dela. Antolakuntzatik zera jarriko dugu: bizkotxoa hamaiketakorako eta sagar ekologikoak bazkaltzeko, beraz, bokata batekin nahiko izango duzue.
B) Euskal Confint:
  • Gogoratu ere, azken Euskal Confintera eraman behar diren materialak: 
    • Hodeiak 
    • Kamiseta zuri (edo antzekoa) bat, baina zaharra edo erabilia, tailer batean margotuko delako. Zure izena eta ikastetxea idatzi behar duzue barrutik.
    • Bukaerako abestia erdi ikasita (hemen hitzak).
  • Tailerren banaketa eginda dago, hemen topa dezakezue, baina interesatzen zaigu jende gehiago egotea Dantza tailerrean eta gehien daukatenen tailerren artean ikasle batzuk pasatzea, bertan konpontzen saiatuko gara.

2019/05/09

Sagrado Corazón: Eskolako Confint19


SAGRADO CORAZON IKASTETXEA (BERMEO)

Eskolako Confint-a apirilaren 30ean ospatu genuen. LH5-6. mailetara joan ginen 17 helburuen ppt bat aurkeztera.
Ondoren, gela bakoitza lau taldetan banatu eta bakoitzari helburuen talde bat eman genien. Hormairudi bakoitzak lelo desberdin bat izan behar zuen.
Arratsaldean berriz elkartu ginen hormairudien bozketa egiteko eta irabazleek gozoki poltsa bat lortu zuten.

El Regato: Euskalconfint19

2019/05/08

Urola Ikastola: Euskalconfin19

San José-Carmelitas: Euskalconfint19

Begoñazpi Ikastola: Euskalconfint19

Begoñazpi Ikastola: Eskolako Confint19


ElorrioBHI: Eskolako Confint19

Elorrio BHI: Eskolako Confint19

Maiatzaren 2an areto nagusian 1. eta 2.mailako ikasleekin Eskolako Confint ospatu genuen. Hasieran CONFINT-aren helburua zein den eta zeintzuk diren fase desberdinak azaldu genuen.
Ondoren urtean zehar IRAES taldeak Hauspoa orduetan egindako lanen berri eman eta  garapen  jasangarrirako 17 helburuak  zer diren azaldu genien. Azalpenen ostean gure ikaskideei 2030rako beraien ametsa  zein den esatea eskatu genien.
Sing for the climate abestiarekin amaitu genuen konferentzia.






Urola BHI: Eskolako Confint19

2019/05/06

Eskolabarri (Ermua): Euskalconfint19

Lauro Ikastola: Euskalconfint19

Lauro Ikastola: Eskolako Confint19

HITZALDIA



Sagrado Corazon: Euskalconfint19

Euskalconfin19:

OHAR GARRANTZITSUA

Euskalconfint19an parte hartzeko asmoa daukazuen ikastetxeak Galdetegi hau bete beharko duzue datorren asteazkenerako, maiatzaren 8rako.

Guk datuak  lehen bailehen behar ditugu dena antolatzeko, esaterako 3 edo 4 ikasle joan daitezkeen zuei esateko.
MILA ESKER!!!!


Bizkaia Ikastetxea: Euskalconfint19

Floreaga salestar: Euskalconfint19

Floreaga: 5. Lan Proposamena

Begoñazpi ikastola: 5. Lan Proposamena




Beurko BHI: Euskalconfint19

2019/05/03

Andramari Zornotza: Euskal Confint19

Andramari Zornotza: Eskolako Confint19

Eguzki Begi Ikastola: Euskalconfint19

Egibide: Euskalconfint19

Beurko BHI: EskolakoConfint19



Kaixo,
Institutuko Confint 2019 nola garatu genuen laburki azalduko dizuegu.
Egia esan, guk iaztik Garapen Jasangarritasunerako Helburuak hasi ginen lantzen eta, hain zuzen,  argitaratzen dugun ikasturteko ingurumen-egutegiaren lan hildoa hori izan zen. 
Bildu baino lehen, hasierako lana idazki bat prestatzea izan zen, aurkezpena egin ondoren lan taldeak eratzean informazioa jasota izateko. Aurreko egunetan ikaslegoari emailez bidali genion Unesco Etxeak prestaturiko bideo gaiari hurbiltzeko asmotan. Institutuko Confinterako deialdia DBHkoentzat izan zen, batxilergoko Ingurumen taldeko batzuek dinamizatzaileak izan ziren eta IRAESekoak idazkarien lana bete zuten.