2018/11/29

Andramari Zornotza Ik: 2. Lan Proposamena

 Zer dela eta arazo hau?
Lehenik eta behin, arazo honen kausa nagusia gizakion, gure, kontzientzia falta da. Hau da, plastikozko hondakinak lurrera botatzen ditugu eta ez dugu pentsatzen ondoren izango dituen ondorioetan. Horietako batzuk haize boladen bidez edo beste aldagai batzuen ondorioz itsasora joaten dira. Ondoren pilatu egiten dira eta itsasoan zehar marea bidez munduko txoko guztietara helduko dira.
 Zeintzuk ondorioak ditu?
Itsasoa kutsatzea da ondorio nagusietako bat eta, horregatik, ekosistema urtar eta lurtar ugari suntsitu egiten dira eta bertako animaliak hil egin daitezke beraien bizitza arriskuan jarriz. Paisaia guztiz aldatzen da. Animaliak kutsatzearen adibidea da arrainek jaten dituzten plastikoak. Plastiko horiek beraien hesteetan bukatzen dute eta ondoren arrain horiek arrantzatu ostean merkaturatu egiten dira. Beraz, guk mikroplastikoak jaten ditugu.
 Zer egin daiteke?
Arau gogorragoak jarri plastikoa lurrera botatzearen ondorioz. Jendea kontzientziatzea lortu behar dugu eta zaborra sailkatzeko beste modu batzuk aurkitu.
 Zer zaudete prest egiteko?
Ikastolan zarama egokiak ditugu birziklapena ondo egiteko. Horrez gain, hondartzan edo itsasoan gaudenean eta plastikoak aurkitzen ditugunean ezikusiarena egin beharrean batzeko konprimisoa hartzen dugu. Horri esker, pertsona bakoitzak pixka bat batuz gero, plastiko nahiko batuko genituzke

Oierrentzat.
Kaixo, Oier:
Zuk grabatutako bideoa ikusten aritu gara eta gure ikastolako Iraes 21 taldeak ondorio batzuk atera ditu hausnarketa bat eginez.
Gure ustez, arazorik handiena gizakion kontzientzia falta da eta oso ideia ona iruditu zaigu arazo global honen inguruan egin duzun bideoa zabaldu izana. Eskerrak eman nahi dizkizugu Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleok eta ordezkari bezala Iraes-eko partaideok.
Horrez gain, galdera bat egin nahi dizugu. Oso ondo iruditzen zaigu jendea kontzientziatzeko honelako bideoa egin izana baina gure ustez jendeak konpromisoa har dezan beste era batekoa egin beharko litzateke. Zergatik ez duzu bideoan guk gutxinaka arazo hori konpondu ahal izateko aholkuren bat ematen?
Zure erantzunaren zain gelditzen gara,
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes kideak

Bonayentzat.
Kaixo, Bonay:
Andramari Zornotzako Ikastolako Iraes 21 taldeko kideak gara. Gutun honekin zugana zuzentzen gara zure proiektua (pazifikoaren zabor kantitatearena) martxan jartzearren.
Gure artean hitz egiten aritu gara eta konturatu gara gure herriko erreka eta ibai asko oso zikin daudela. Gutako askok ez genuen arazo honen berri edota berri izan arren ez gara inoiz saiatu egoerari buruz galdetzen edo informazioa bilatzen.
Konpromiso global bat hartzea izango zen ideiarik onena eta plastikoren bat ibai, erreka eta itsasoan aurkituz gero batzea. Banakakoek gutxi egin arren denon artean bakoitzak pixka bat batuz gero, arazoa hobetuko genuke.
Eskerrik asko.
Hurrengora arte.

Andramari Zornotza Ikastola: 1. Lan Proposamena

Gure ikastolako IRAES 21 taldea 10 ikaslek osatzen dugu (ezkerretik eskuinera) Irati Amondarain (DBH2), Nahia Intxausti (DBH2), Garazi Barrenetxea (DBH4), Urko Bullón (DBH2), Nahia Basterra (DBH3), Lexuri Guarrotxena (DBH2), Libe Parra (DHB2), Uxue Sanchez (DBH3), Matxalen Gonzalez (DBH3) eta Ane Molero (DBH3).
IKASTURTEKO HELBURUAK:
     Bandera berriztea
     Txoko berdea atontzea
     Lan proposamen guztiak betetzea
     Euskal Confintera heltzea
     ikastola osoan IRAESen berri zabaltzea
NOIZ? Astero, astearte eguerdietan biltzen saiatzen gara eta lanaren arabera egun gehiagotan geratzea ere erabakitzen dugu.
NON? Pasa den urtean gela desberdinetan lan egiten genuen eta zuzendaritzari lanerako gela finko bat eskatu genion. Aurton, gela bat eman digute gure txokoa izan dadin eta beraz, bertan bilduko gara.
BLOGAREN JARRAIPENA: Blogera adi egoten gara gehienetan batez ere lan proposamen berriak espero ditugunean. Hala ere, beste ikastetxeetan egindako lanak begiratzen ere ibiltzen gara.
IRAESEN BERRI EMATEA: IRAESen berri emateko txoko berde berri bat sortu genuen pasa den urtean DBHko eraikinean.
Bertan gure lanak jartzen ditugu jendeari informazioa helarazteko. Ondoren, ikasgelaz ikasgela  gure burua aurkeztuko dugu. Horrez gain, ikastolako webgunean IRAESeko atala daukagu eta bertan ere informazioa zintzilikatzen dugu. Azkenik ikastolako facebook-era berriak eta argazkiak igotzen ditugu.
ARDURA BANAKETA: Taldeko partaideen artean lana errazteko asmoz rol edo ardura desberdinak banatu ditugu. Hona hemen ardura bakoitzaren funtzioak:
ARDURA
FUNTZIOA
ARDURADUNAK
IDAZKARIAK
Gelan eta batzarretan adosten dena ordenagailuan, denon artean partekatuta dagoen karpetan, idaztea
Ane eta Garazi
ARGAZKILARIAK
Argazkiak atera
Urko
PRENTSA ARDURADUNAK
Gelan eta batzarretan ateratako ideiak blogera igo eta ikastolako web gunearen arduradunari bidali.
Nahia eta Irati
KOMUNIKAZIO ARDURADUNAK
Agenda 21eko kideekin (eko-ordezkariekin) komunikatu, ekintzak adostu...
Libe, Lexuri eta Naia
MATERIAL ARDURADUNAK
Beharrezko materiala gelara eraman eta materialaren erabilera kontrolatu
Uxue

Elgoibar Ikastola: 2. Lan Proposamena


Zer dela eta arazo hau?
Gizakiak zaborra itsasoetara isurtzen duelako edo behintzat ez duelako leku aproposetara botatzen eta zabor guzti honek, gure kostaldeetan amaitzen duelako.

* Zeintzuk dira ondorioak?
Ondorio nabarmenena itsasoa kutsatu eta zikindu egiten dela da eta noski, bertako bizidunak dira kaltetu nagusiak. Animaliak hil eta itsas espezie asko desager daitezke.

* Zer egin daiteke?
Zalantzarik gabe, zaborra behar den lekura bota, ahalik eta modu sailkatu egokienean.

* Zer egiteko prest gaude?
Gure ingurunea zaindu eta zaborren sailkapen egoki bat egiteko konpromisoa hartzen dugu. Honekin batera, arazo hauek konpontzen lagun dezaketen IRAES taldean edo beste zenbait ekimenetan parte hartzeko prest gaude.

* * *
Mezu laburra Oierrentzat
Kaixo Oier,
Hasteko, eskerrik asko egindako ikerketagatik. Benetan baliagarria izan da Euskal Herri guztiarentzat, gure kostaldeetan dugun benetako arazoaz jabetzeko. Elgoibar Ikastolatik, ekimen honen alde egingo eta gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara.
Agur bero bat!

Mezu laburra Boyanentzat
Kaixo Boyan,
Eskerrik asko egiten ari zaren lanagatik, zu bezalako jende ekintzaile gehiago behar da munduan. Guk, Elgoibar Ikastolatik, ekimen guzti hauen alde lan egingo dugu, mundu guztiko kostaldeak eta gure itsasoen egoerak hobera egin dezan.
Jarraitu horrela eta laster arte!

Begoñazpi Ikastola: 1. Lan Proposamena

Begoñazpi ikastolan IRAES21 taldea DBH 1 eta 2. mailako ikasleekin batera osatu dugu, hauek dira gure taldekideak:

DBH1A Eider Bueno eta Eneko Hernando
DBH1B Asier Mediavilla eta Irena Gonzalez
DBH1D Izaro Perez eta Naroa Martin
DBH1E Irati Estalaio eta Lander Herrera
DBH2A Miren Legarreta eta Lander Robles
DBH2B Amaia Belacortu eta Beñat Usobiaga
DBH2D Adrian Martinez eta Mikel martinez
DBH2E Ibai Goenaga eta Naroa Iglesias

Taldea ilusio eta gogo piloarekin hasi da lanean, honezkero gure dekalogo berdea sortu dugu eta bagaude ikastolaren ekoazterketa egiten. Izatez txoko berdea badaukagu aktibo eta geroz eta biziagoa, bertan eskegitzen bait ditugu taldearekin erlazionatutako edozein berri. Taldeak bere helburuak finkatu ditu urte honetarako:
  • Ikastolako kideak ingurumenaren zaintzaren garrantziaz konzientziatzea.
  • Ingurumenaren zaintzarekin erlazionatutako aktibitateak prestatzea eta ikastolako kideak horietan parte hartzera animatzea.
  • Ikastolaren kontsumo eta hondakin kantitatea murriztea.
  • Ikastolako jendeak kontsumismoa kontrolatzeko ohitura har dezan gutxiago gastatuz, gauzak berrerabiliz eta birziklatuz.

Lauro Ikastola: 2. Lan Proposamena

Kaixo!
Mezu honekin batera 2. lan proposamena bidaltzen dizuegu. Gure klasekideei informazioa azaltzeko aurkezpen bat prestatu dugu, poster bat, eta Oier eta Boyanentzako mezuak ere:
Kaixo Oier, 
Gu Lauro Ikastolako DBH 3. mailako eko-ordezkariak gara, eta zure bideoa ikusi dugu. Gure iritzia hurrengoa da: 
Pentsatzen dugu jende gehiena itsu dagoela eta pentsatzen dute plastikoa beraietatik hurbil dagoen itsasoan ez dagoela, baina, uste dugu zure bideoa ikusten badute beraien iritzia aldatuko dela. Horregatik, IRAES 21en dagoen proiektuan parte hartzea erabaki dugu.
Eskerrik asko irakurtzeagatik eta gai honetaz kezkatzeagatik, hurrengorarte!
Kaixo Boyan,
Gure ustez zure asmakuntza oso ona da, zorionak! Plastiko handiak eta txikiak hartzeko balio du? Zer egin dezakegu mikroplastikoekin? Zure enpresak zenbat "barrera" dauzka plastikoak pilatzeko?
 Eskerrik asko entzuteagaitik, hurrengorarte!

Lauro Ikastola: 1. Lan Proposamena

Lauro Ikastolako IRAES 21 taldea osatzen dugun ikasleak gara. Urtero bezala, 3. DBHko ikasleak.
Gure lanen informazioa txoko berdeen bidez zabaltzen dugu, baita klasekideei azalpenak emanez keynote programa erabiliz.
Hurrengorarte!

Eguzki Begi Ikastola: 2. Lan Proposamena



IRAES TALDEA

Maristak Zalla: 1. Lan Proposamena

Eskolabarri: 1. Lan Proposamena

Kaixo Iraeseroak!
Eskolabarriko 27 ikasle gara, 3 taldeetan banatuta, Hilabetero bilduko gara lehenengo ostiralean Iraes21 blogean agertzen diren berriak irakurtzeko.
Horien berri txoko berdean zabalduko ditugu.
Lan proposamenak egiko, talde batek antolatuko ditu lanak beste talde baten laguntzarekin. Kurtsoan zehar, txandaka egingo ditugo lanak.

NATURA ZAINTZEA GUZTION ARDURA DA! 

Agur bero bat guztioi.

Zuazola Larraña Oñati: 2. Lan Proposamena

ZERGATIK DAGO HAINBESTE PLASTIKO  ITSASOAN?

Gizakiak kalean eta erreketan botatzen dituen plastikoak eta hondakinak itsasora iristen direlako. Ekoizten eta kontsumitzen ditugun produktu gehienak plastikoz eginda daude edo plastikoz inguratuta.
             Greenpeacen arabera, orain arte isuritako plastikoen %79ak zabortegietan edota  ingurumenean bukatu du; Itsasoan 10.000 metroko sakoneran ere aurkitu da plastikoa; Eta Espainian egunero 30 milioi botila botatzen dira.
             Bestalde, mundu mailan 3 leku hauetan aurkitu da plastiko gehien: Ozeano Indikoan, Atlantikoan eta Pazifikoan. Estatu mailan Mediterraneoan dago zabor kantitate handiena.
             Hala ere, Oier Bartolomeren Debako bideoan ikusten den bezala, Kantauri itsasoan ere  zabor asko pilatzen da.
Honela pentsatzen dugu dagoela gure kostaldea

Benetan itsasoa zaborrez beteta dago

ZER ONDORIO dakar plastiko horrek?
 Zuzeneko inpaktu bezala, ez da batere atsegina itsasoa eta kostaldea plastikoz josita ikustea. Bestalde, itsasoan bizi da munduko izaki bizidun kopuru handiena eta plastikoak haiengan eragina dauka. Itsasoko animalia asko ito egiten dira edota plastikoa jaten dute nahi gabe eta horrek beraien digestio-aparatuan eragiten du, adibidez ultzerak, hemorragiak eta bestelako gaixotasunak sortuz. 



ZER EGIN dezakegu itsasoan hainbeste plastiko ez egoteko?
Hiru “R”ak deitzen direna aplikatu daiteke, hau da, “reduced”, “recycled” and “reused”. Alde batetik, hemendik aurrera, erosketak egiten ditugunean, plastiko gutxien duten produktuak erosiko ditugu. Bestalde, birziklatu egingo dugu. Oñatin atez ateko zabor bilketa daukagu eta erreza dugu hau egitea; Azkenik, berrerabiltzen saiatuko gara. Gainera, Oñatin errekan zabor bilketa egiten denean joango gara laguntzera.               
Honekin lotuta, gure institutuan kontzientziazio kanpaina bat burutu dugu. Aste osoko plastikozko zaborra bildu eta zein motatakoa den behatu dugu. Konturatu gara hamarretakoetan aluminiozko paper asko erabiltzen dugula eta plastiko kopurua ere murriztea komenigarria litzatekeela. Ondorioz, gurasoentzat galdetegi bat egin dugu eta irudiko ontziak erabiltzeko prest egongo ote ziren galdetu zaie.




Beste alde batetik, jasotako plastikoa Oñatiko udaletxeak Emaus elkartearekin batera burututako #PlastikoAlpilpil kanpainarako erabili genuen. Kontainerrera plastikoa botatzen argazkia atera genuen eta ondoren instagram edota facebookera igo. Bildutako plastiko guzti horrekin telazko poltsak egitea da helburua.

 


Oier Bartolomerentzat mezua
Eskolan eta telebistan askotan entzun dugu Ozeano Barean plastikoz osatutako uharte bat dagoela eta zientzialariak kezkatuta daudela baina zure bideoan ikusi dugun bezala, gure kostaldean ere zabor asko dago. Eta badirudi horrek ez digula arduratzen.
Hala ere, zure bideoaren ondorioz Flyscha garbitzeko kanpaina bat martxan jarri da eta jendearengan sentsibilizazioa areagotu da.

Mila esker egin duzun lanagatik.

Gure leloa 
Boyanentzat mezua
Congratulations Boyan!!!
You did a very good job. We would like to be like you. Go on following your dreams!

Arrasate BHI: 1. Lan Proposamena

IV. Confint Alcaraz: Arrasate BHI


Gu Arrasate Institututik gatoz, Garazi Urrutia eta Haize Oses. Alcarazko egonaldian, tailer desberdin askotan hartu genuen parte, guztietan ingurumenaren inguruan lanean aritu gara.




Tailer desberdin horien artean, mobil eta arkitektura taileerak egokitu zitzaizkigun.
Nik, Haizeak, mobilen inguruan lan egin nuen; mobil bat lortzeko erabiltzen ditugun materialak eta munduko hainbat umeek egin behar duten esfortzua landuz. 


Nik berriz, Garazik, arkitekturaren inguruan lan egin nuen; lehengo eta oraingo etxeak aztertu eta horren inguruan ondorioak ateratzen aritu ginen.

Orain ikastetxera iritsi eta lanean jarraituko dugu. Gure ikstetxeko ildo bat izango da mobilekin lotuta: koltana. Angelman gaixotasunerako bakuna bat atera dezaten mobilak jasoko ditugu.

2018/11/26

Floreaga: 2. Lan Proposamena

PLASTIKOA ETA ITSASOA        


Hausnarketa:
  • Zer dela eta arazo hau? Jendeak plastikoa itsasora eta ibaira botatzen dituztela zabor ontzira bota ordez.
  • Zeintzuk dira ondorioak? Klima aldaketa, animaliak hiltzen ari dira, paisaien edertasuna  galdu da...
  • Zer egin daiteke? Jendea kontzientziatzen saiatzea, aldizkari, irrati eta telebistetan gai honi garrantzi gehiago ematea.
  • Zer zaudete prest egiteko? Gure eskolan aurkezpen bat egitea gai hau landuz eta Azkoitian (gure inguruan) hainbat kartel edo poster jartzea eta “maxixatzenen” (gure herriko aldizkarian) berri ematea.
Mezua Oierrentzat:
Kaixo:
Gu Floreaga Salestar Ikastetxeko Iraes 21 taldeko kideak gara. Gaur zugana zuzentzen gara gai hau zabaltzeko egiten ari zaren ahalegin guztia eskertzeko.
Zuri esker arazoa gertukoa dela jakinarazten diozu jendeari eta nabarmena da gu garela erantzunleak.
Horrela jarraitu!
Mezua Boyanentzat:
Kaixo:
Gu Floreaga Salestar Ikastetxeko Iraes 21 taldeko kideak gara. Gaur zugana zuzentzen gara egin duzun proiektua martxan jartzeagatik.
Lan hau beharrezkoa dela iruditzen zaigu eta eskerrak ematen dizkizugu egiten ari zaren guztiagatik.
Animo!

Jesuitinas Ikastetxea Donostia: 2. Lan Proposamena

DBH 1
Ander Godoy
  • Eskerrak zuk hori erakutsi diguzulako esaten dizut honi esker jendea flyschak garbitzera joan dira, zuri esker espero dut honetako bideo gehiago egitea jendea kontzientziatzeko.Besarkada bat 
  • Eskerrak, zuri esker ezin balitz txarrago izango zen gauza espero dut zure proiektua ondo joatea eta hemendik Donostiatik daukazu nire euskarri guztia, segi horrela! Besarkada bat
Lucía Muñagorri 
  • Arrituta gelditu naiz bideoarekin,urruti esaten dute dagoela baina hemen bertan daukagu plastikoa gure leku ederrak inbaditzen .Baino arazoa edo soluzioa gu gara.
  • Zure makina zoragarria da eta zure ideiak erebai.Arrituta gelditu naiz zure makinaren potentzia eta garbiketa lana zoragarria egiten duelako. 
María Burguera
  • Oier Arrazoia dauka, itsasoak plastikoz beteta daude . Ni izango balitz, plastikoa egiteari lioke eta ingurumena zikintzeari utziko lioke.Hori denak egiten badegu , mundua eskerrak emango digu eta denok bizitz hobeago bat eukiko genuke, baina nola dago jendea ez nahi duela ezer egin , mundua , azkenean , PUM egingo du, gure kulpaz 
  • Oso makina originala dela iruditzen zait eta kreativoa. Mutil honek lortzen badu plastiko dena kentzea;premio nobel bat irabaziko du.Pasada bat iruditzen zait , ze plastiko kantitate dagoen itsasoan. Eta harrigarria iruditzen zait….Mutil honek bakarrik 25 edo 24 urte ditu!!!Oso gaztea da hori lortzeko, baina esaten duena egiten badu, mundua eta guk eskerrak emango diogu Boyan Slatteri. 
María Samsó
  • Oier jende asko daki ori gertatzen hari dela, baina ez dute ezer egiten eta zu egin duzu eskerrikasko. 
  • Lurrari lagundu diozu, baina ez bakarrik lurrari, baizik eta izaki buzidun denak salbatu duzu eskerrik asko 

Oihan Rodríguez
  • Kaixo eskerrik asko garbitzeko ozeanoa oso zikina dago mundua oso on ideia zakazun eta oso on bihotza dakazu lortu nahi dugu mundua garbitzeko espero dugu urte aurrera mundua garbia dagola.
  • Eskerrik asko egiteagatik garbitzea mundua.

DBH 2
Iker Polo
  • Kaixo OIER asko gustatu zait zure bideoa ondo eginda dago eta nahi duzuna egin itsasokoarentzat ere gustatu zait.
  • Kaixo Boyan Slat oso ondo iruditu zait zure lana mundura aurkeztea, espero det zure lana mundu osotik pasatzea eta itsasoak ondo egotea munduaez kontaminatzeko.
Paula Garcia
  • Kaixo OIER asko gustatu zait zure bideoa ondo eginda dago eta nahi duzuna egin itsasokoarentzat ere gustatu zait. 
  • kaixo Boyang asko gustatu zait egin duzun inbentua baina hori egiteko urte asko iraunko duzu zein lagunduko dizu? 
DBH 3
Álvaro Hernández
  • Kaixo, Oier! Eskertu nahi nizuen zure bideogatik, Zumaiako ondartzaren plastikoei buruz hitz egiten duzunan. Pertsona asko kontzientziatu dituzu! 
  • Egun on, Boyan! Asko eskertu nahi nizuen zure lanagatik. Nire ustez, zure asmakizuna zoragarria da. Mundua hobetu eta aldatu ahal du-eta! 
DBH 4
Ádam Sánchez
  • Eskerrik asko zure bideoarengatik, bideo horrekin ikus dezakegu plastikoaren errealitatea ez dela bakarrik beste lekuetan baizik eta hemen ere. 
  • Oso aurkikuntza ona egin duzu eta egin duzun objektuarekin mundua asko aldatuko da postiboki, beraz, eskerrik asko. 
Oier Lopetegui 
  • Apa Oier! Eskerrik asko egin duzun lanarengatik, horri esker begi asko ireki dituzu gure kostaldean. Segi horrela
  • Egin duzun asmakizuna izugarri iruditu zait itsasoa garbitzeko, eskerrik asko!

2018/11/05

Santa Maria ikastetxea : 1. Lan Proposamena

2.lan-proposamena: Plastikoak eta itsasoak

Pasa diren egun hauetan, Oier Bartolomeren bideo biral bat asko zabaldu da. Hona hemen dugu:


Eta hemen daukazu Euskadi Irratian, autoreari egindako elkarrizketa.

Beste alde batetik, Boyan Slat gaztearen proiektu bat martxan jarri dela jakin dugu. Esteka hauetan (ingeleraz) informazio nahikoa izango duzue.

Beno, arazo honekin egingo dugu 2.lan-proposamena. Gaia: "plastikoak eta itsasoak". Hauek dira egin behar diren gauzak:

  • Hausnarketa egin gai honen inguruan: zer dela eta arazo hau? zeintzuak ondorioak ditu? Zer egin daiteke? zer zaudete prest egiteko?...
  • Lelo bat asmatu behar duzue gaiaren inguruan. Lelo hori kartel edo poster batetan jarri, horretarako ohiko onlineko programak erabili ditzakezue: BeFunky, Canva, gloster Edu...
  • Egindako kartelaren html bidali. Normalean "konpartitu" atalean inkrustatzeko aukera dago, klikatzen baduzue html kode bat ateratzen da. Kode hori kopiatu eta guri bidali.
  • Gero, hausnarketaren ondorioz mezu labur ezberdin bi idatzi Oierrentzat eta Boyanentzat. Mezu horiek Twitterren bezala, 280 karakter edo letrekin (gehien jota) eginda egon behar dira. Egin eta gero guri bidali.

Azaroak 30 baino lehen heltzen diren mezu guztiak, Oierri eta Boyaneri helaraziko dizkiegu.

Animuak eta zuen lanak bidali, itsasoaren bizitza zain dago eta.