2014/02/21

AIta Larramendi Ik: 4.lana



Laugarren lana


Lyon-en asko gustatu zaizkigu kaleko artelanak (pareta margotuak…), hemen ez ditugu eta. Harritu gaituen beste gauza bat zaborrez eginiko eskultura izan da, oso gauza originala izateaz gain hondakinak berrerabiltzeko modu oso ona delako. Hiriko hormak artelanekin apainduta egoteaz gain, landarez estalitako paretak ere ageri dira, eta honek naturarengana hurbiltzen du hiria. Garraio publikoan aukera zabala dagoela ikusi dugu, eta horrek gure planetaren osasunaren alde egiten du. Alokatzeko bizikletak ikusi ditugu eta hau gustatuko litzaiguke gure herrietan izatea, hemen aukera hori ez dugu eta. Auto elektrikoak ikusi ditugu kalean kargatzen. Argi dago honek ingurumenaren alde egiten duela. Kaleak oso garbi eta zaborrik gabe ikusi ditugu.


Goian gustatu zaizkigunak aipatu ditugu, asko izan dira, baina hainbeste gustatu ez zaizkigunak ere ikusi ditugu: hirian apaingarri bezala ur edangarria erabiltzen da, eta hori ez zaigu oso ideia ona iruditu. Gaueko argazkietan argi gehiegi dago kaleetan, argi kutsadura eta alferrikako energia gastua gertatzen delarik. Energia lortzeko berriztagarriak ez diren bideak darabiltzaten enpresak ageri dira (energia nuklearra) eta guk berriztagarrien alde egingo genuke.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: