osteguna, otsaila 27, 2014

San Jose Floreaga: 4.lana

4. lanerako argazkiak ikusten jardun dugu, eta ados jarri gara taldekoak, gure herrian zer nahi dugun eta zer ez erabakitzeko. Egia esan pixka bat zaila egin zaigu, gure herria txikia baita, eta ezingo genituzke gauza batzuk martxan jarri.

• Zer ez zaigu gustatu?

Zentral nuklearra ez zaigu gustatu, baina badakigu oso garrantzitsuak direla. Adibidez Frantziari zentral nuklearrak kenduko bagenizkion oso egoera txarrean geldituko litzateke, bere elektrizitate zati handiena hauetan produzitzen baita (%75 inguru 2012an).

• Zer gustatu zaigu?

o Gehien gustatu zaigun ideia zebrabidea baino 5 metro urrutiago marra etena jartzea izan da. Neurri hau praktikan jartzea ez da batere zaila eta garestia. Horrela oinezkook segurtasun gehiago edukiko genuke, eta gainera umeak pixka bat lasaiago ibiliko lirateke.

o Bizikletak jartzeko ideia asko gustatu zaigu baina gastu oso handia suposatuko zuen gure herriarentzat. Horrelako proiektua aurrera eramateko ezinbestekoa izango zen Zumarraga, Azpeitia eta bailarako beste herriekin hitz egitea, Zumairaino iristen baita bidegorria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: