astelehena, otsaila 17, 2014

IRAKASLEEK ZUEN IRITZIA JAKIN NAHI DUTE

Aupa IRAESeroak! Zer moduz?
Dena izan da bapatean: 5. lana aurkeztu eta ia ia denok "mututute". Gogoratu blog hau zuen bloga dela eta bai hemen jarritako lanak, bai zuen esperientziak, bai zuen iritizak jasotzeko eta publikatzeko zabalik dagoela. Beste proposamen batekin natorkizue. Ez dugu sartuko besteen lanen poltsan ezberdina delako.

IRAKASLEEK ZUEN IRITZIA JAKIN NAHI DUTE

Aspaldidanik, ikasturtero, Euskadiko irakasleekin Ingurumen Hezkuntzari buruzko Topaketak burutzen ditugu. Pasa den ikasturtean Europako Confint delakoan egon ziren Amaiurrek eta Unaik izugarrizko aurkezpena egin zuten beraien esperientzia kontatzen bertan elkartu ziren 100 bat irakasle aurrean.(http://topaketak.blogspot.com.es/p/2013.html).Aurten, berriro ere irakasleak elkartuko dira beraien lanari buruz hitz egitera eta esperientziak trukatzera. Eta zera bururatu zaigu: aurreko ikasturtean bezala ikasleen abotsa jartzea irakasleen foro honetan. Azken finean, irakasleek zuen iritzia ezagutu nahi dute.

Horretarako hiru galdera erantzutea proposatzen dizuegu:

1.- Zuen ikastetxean, zuek, ikasleek egin duzuen planeta zaintzeko zuen gustuko ekimen batetaz pentsatu. Kontatu zer egin duzue eta zergatik den zuen gustukoa.

2. Zergatik da inportantea zuen partehartzea, zuen protagonismoa planetaren zainketan?

3.- Horrelako jarduerak egiteak merezi du? Horrelako ekimen gehiago egiteko mezu bat bidali nahi diozue irakasle guztiei?

Denok ezin gara pertsonalki bertan egon, baina bai, animatzen bazarete, bideoz. Hona hemen lanaren baldintzak:

Produktua: bideo bat (berdin da formatoa: mpg, mp4, wmv...).
Iraupena: gehien jota 40'. Orduan, aldez aurretik ondo pentsatu esan nahi duzuena, entsaiatu eta 40' segundotan sartu.
Epea: Martxoak 25 baino arinago, gure posta elektronikora.
Grabatzeko arauak: binetetan agertzen den moduan hauxe behar duzue:
  • Arbela: bertan bi mezu agertu behar dira: "IRAES 21 IKASLEAK" eta "IKASTETXEAREN IZENA".
  • Ikasle 1: Bideoan agertuko den ikaslea arbelaren aurrean kamarara begiratzen. Hitzen eskumaldean edo ezkerraldean egon daiteke. Bi ikasle batera ere izan daitezke. Esaldiak ulergarriak eta altuak entzun behar dira.
  • Ikasle 2: Bideoan agertuko ez dena baina entzungo dena, galderak egiteko. Ez da zertan galdera osoa egin behar, bakarrik "1.go galdera" esatea onartu daiteke
  • Ikasle 3: Hirugarren pertsona bat behar dugu grabatzeko. 
    • Erabili ahal da: telefono mugikor bat, argazki kamara bat (bideoarekin, jakina), bideo kamara bat...
    • Hobe da kamara zerbait finkoan jartzea: tripode bat, euskarri bat...
    • Erabiliko den planoa, hirugarren binetan agertzen dena izan behar da, plano ertaina deitzen dena: ukondotik gora eta espazio handirik utzi barik burutik gora, hori bai arbeleko hitzak argi agertu behar dira. 
    • Dena jarraian grabatu behar.
  • Froga batzuk egin ditzakezue eta hoberena bidali.
  • Ikastetxe bakoitzeko, gehienez, bi bideo onartuko dira.


Jasotako bideo guztiekin muntai bat egingo dugu, Topaketetan aurketzuko dugu eta blog honetan ere jarriko dugu.

Animatzen zareteneei eskerrik asko. 
Irakasleok zuen iritiza ezagutu nahi dugu eta!

Eskerrik asko!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: