2014/02/21

Aita Larramendi Ik: sari bat eta esperientzi bat


ANDOAINGO AITA LARRAMENDI IKASTOLAKO HIRU IKASLEK, "ZURE JANARIA EZ DA HONDAKIN BAT LEHIAKETA" IRABAZI DUTE

Abenduaren hasieran izan genuen lehiaketaren berri . Lehiaketaren helburua gure janariarekin hondakin gutxiago sortzea zen, eta gu hirurok animatu egin ginen, izan ere, ingurumena zaintzeko ardura badugu.
Ideia aldetik ona iruditu zitzaigun, jendea kontzientziatu zedin, eta gainera, sariek oso itxura ona zuten. Konstituzio zubia zegoen tarteko, eta bi goiz hartu genituen; batean bideoa egin genuen: ideiak bilatu, gidoia idatzi, herriko leku bereziak aurkitu, grabatu... 

Ikasleak sari banaketan, Bilbon.


Epaimahaiaren saria eta publikoaren saria eskuratu genituen, iPad mini bat eta zetazeoak ikusteko irteera bat. Gure bideoa hemen ikusi dezakezue:

 


Ianire Huizi, Amaia Armendariz eta Maddi Etxeberria
Aita Larramendi Ikastola - Andoain


IKASTOLAK TONER ETA TINTA KARTUTXOAK BILDUKO DITU

Urtarriletik aurrera, inprimagailuetako toner eta kartutxoak biltzen hasi gara Ikastolan, birziklatzeko asmoarekin. Beraz, ikastolako zein etxeetako toner eta kartutxoak bilduko ditugu, hondakin hauen kudeaketa egokiago bat egiteko. Honela, ingurumenarekin dugun konpromisoarekin jarraituz beste pauso bat eman dugu.




Andoaingo Aita Larramendi Ikastola

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: