asteartea, otsaila 18, 2014

Arrasate BHI: 3.lana

Hausnarketa

Ikastetxe gutxik hartu dugula parte konturatu gara, eta parte hartu dugun gehienok eskola behartsuak hartu ditugu gure lana egiteko, gurekin desberdintasun handiak dituztelako.

Zer pentsatzen dugu

Hezkuntza umeen eskubide bat dela, eta ume guztien oinarrizko baldintza batzuk izan beharko dituztela.



Komentatzeko

Ikasle horiek baloratzen dute daukaten apurra, eta guk ez dakigu baloratzen. Gu beti kexaka gabiltza.

Zergatik Afrika

Guk ez genuen Afrikako ikastetxerik aukeratu baina normala iruditzen zaigu, beraien eta gure artean desberdintasun handiak daudelako.

Arazo nabarmenak

Ikusi dugun arazo nabarmena oinarrizko baldintzak ez betetzea da.

Zer egin dezakegu?

Aukera desberdinak ditugu, batzuk nahiko ezagunak Saharako laguntza bezalakoa, baina badaude beste batzuk maila txikiago baten baina ere oso garrantzitsuak. Adibidez:
  •  Gure bailaran badago itinerante bat Chiapasen, bertako lagunei laguntzen: bi behi erosi zieten, eguzki plakak ipini zituen, josteko makinak eraman die,….. eta guk hango produktuak erosteko aukera dugu, bai eskola barruan irakasle baten bitartez bai San Miguelen azokan. Hango arropak, manta mexikarrak, pomadak, propolio txupatxusak,…
  •        Ikastetxe barruan ere, badugu beste kontaktu bat umeentzako jostailuak, arropak, liburuak eta abar eramaten dituena bailarako behartsuei.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: