asteazkena, otsaila 05, 2014

Urretxindorra Herri Eskola: 3.lana



Zer hausnartarazten dizuete irudiko zenbakiek? Zer pentsatzen duzue? Zer dela eta Afrikako eskolak aukeratu dira? Zer arazoak nabarmendu dira? Zer egin dezakegu egoera horren aurrean?

Parte hartu dugun ikastetxe gehienok Afrikako eskolak aukeratu baditugu, gurekiko desberdinenak direlako izan da. Guk objektu asko daukagu. Materialik ez zaigu falta. Baina, beharrezkoa da horrenbeste gauza izatea? Horrek lan egiteko modua errezten du, baina inportanteena zera da: eskolara gustura etortzea, lagunakein egotea eta denetarik asko ikastea.

Afrikako umeengan ilusio hori argi ikusten da.

Dena denez, munduko ume guztiek guk daukagun “zortea” ez izateak pena handia emoten du. Liburu, arkatza, atlasak, ordenagiluak….badauzkazu, gehiago eta erosoago ikasten delako.



Baita ere, kexatzen garenean penagarria izaten da. Daukaguna baloratzea ahaztu egiten zaigu.

Guk urtero Sahararen aldeko elikagaien kanpainan parte hartzen dugu, arropa ere batzen dugu. Joan den kurtsoan 2. eskuko liburu azoka antolatu genuen eskolan eta lortutako dirua Afrikara bidali genuen; han nagusien egoitza egiteko.

Holakoetan parte hartzen jarraitzeko prest gaude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: