osteguna, otsaila 20, 2014

Beurko BHI: ekimena eskolan

Kaixo,

Hemen gaude berriro Beurko BHI-ko  IRAES21 taldeko partaideak. Oraingo honetan,
biodibertsitatearen alde (gure aurtengo gaia) egindako lantxo bat aurkezteko gaude.

Bigarren mailako ikasle guztiok, teknologia arloan, projektu bat martxan  jarri dugu. Gela bakoitzean taldeak antolatuz, guztion artean, gutxi gora behera txorientzako 25 etxe egitea lortu dugu. Hauek institutuaren inguruan dauden zuhaitzetan jarriko ditugu, baina projektu hori aurrerago kontatuko dizuegu.

Guretzat oso ekintza erraza izan denez, animatzen zaituztegu zeuen eskoletan, antzekoren bat aurrera eramatea. Baina gogoratu, egiten badituzue, ez erabili ez margorik ez barnizarik, hauek txoriak uxatu egiten dituztelako. Horrela guztion artean lortuko dugu txoriek leku erosoagoak izaten.

Besterik gabe,Agur.

Nuria, Andrea, Aitor eta Ander.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: