2014/04/23

Idazten du... Egibideko IRAES Confint Taldeak

Egun on:

Bilbora joan ginenean oso goiz esnatu behar izan ginen, baino hala ere pena merezi zuen.
Urdaibaien oso ondo pasatu genuen eta tailerretan asko gozatu nuen.
Gainera eskolan energia eta ura aurrezteko egindakoa azaldu behar izan genuen.
Azkenean pena merezi zuen joateak!
EGIBIDE IRAES 21 Confinteko Taldea
Vitoria-Gasteiz

2014/04/15

Idazten dute... Errioxako lagunek

CEHS visita la V Confint de Euskadi

El miércoles 2 de Abril coincidieron varios eventos a nivel de la Confint Europa: la conferencia autonómica del Pais Vasco, la de Cataluña y la conferencia regional de Rhône-Alpes. Desde la Asesoría de Educación Ambiental de CEHS era una oportunidad cercana poder asistir a la V Confint de Euskadi como invitados, enfrascados en el diseño de nuestra  propia Confint de La Rioja que se realizará el 14 de Mayo. Una vez más, disfrutamos de aprender sobre maneras de hacer, de sentirnos acogidos y unidos por una causa común.


El escenario... 
A las 10 de la mañana llegábamos a la Torre Madariaga, alCentro de la Biodiversidad de Euskadi, un magnífico escenario para lo que iba a acontecer: en plena Reserva de la Biosfera de Urdaibai, en una pradera llena de flores, con vistas a un entorno privilegiado para que los chicos y chicas Confint apostaran por un mundo más sostenible. Concretamente eran 84 alumnos y alumnas de 19 centros donde se cursaba E.S.O.

La acogida...
Nos esperaban con las acreditaciones preparadas y una sonrisa... Era como estar en casa.
La bienvenida y presentación del evento nos llamó la atención desde el primer momento, pues junto a Jose Manu, el Asesor de Ingurugela, los que presentaron el evento, repasaron la historia de la Confint, sus principios y objetivos, fueron alumnas y un alumno: los ecolíderes. Pero su papel no se quedaba aquí, en la introducción, sino que iban  a dinamizar todo el trabajo en grupos que se iba a desarrollar durante la jornada: un principio Confint, Joven educa a joven, en sentido literal. La selección de estos 9 jóvenes fue también interesante: la Red Iraes XXI tiene un blog para profesores y otro para alumnos y fue en este último en el que hicieron una convocatoria en los centros Confint solicitando voluntarios.

El intercambio de experiencias... 
A continuación se abrió el espacio de exposición de los centros, en el que todos traían dos productos en común para compartir sus conferencias escolares: un dazibao, o periódico de grandes caracteres con los pasos y acuerdos de su conferencia, así como una fotonovela en la que contaban el proceso. Tener un producto común para interactuar nos pareció muy interesante porque centra bastante el tema del que viene a hablar, su conferencia ambiental, trayectoria y consecuencias. Destacar otro aspecto llamativo de este momento en relación con la independencia de los alumnos: nosotros éramos los únicos adultos, ya que los profesores que venían acompañando se fueron a hacer un itinerario geológico por la zona. Y ciertamente fue un placer ir preguntando a unos y otros cómo fueron sus conferencias. Vimos que eran súmamente heterogéneas en duración y en cantidad de alumnos, pero en todas consiguieron lo que se proponían. Quedamos muy satisfechos al ver que todos estaban bastante enterados de lo que habían hecho y encantados de contarnos su "película", mejor dicho su "fotonovela".

Reflexión y talleres de trabajo... 
Finalizado el intercambio de experiencias, se dividieron en grupos para reflexionar sobre los problemas ambientales de la ciudad, para conseguir de un modo consensuado un conjunto de ideas comunes al respecto. Los ecolíderes tomaron buena nota de las diferentes propuestas y, divididos en diferentes talleres, dieron paso a que diferentes grupos de alumnos buscaran diferentes maneras de expresar todo aquello. Los talleres nos parecieron variados y complementarios, que permitían dar rienda suelta tanto a la filosofía ambientalista, como a la expresividad artística: taller del árbol de sueños (jóvenes y ciudades), de mapa de problemas urbanos, de hacer una entrada para el blog IRAES, de rap-bertsolaris, de nube de palabras, de acróstico con la palabra KONFINT, de teatro-anuncios y de redacción de la Carta Jóvenes y Ciudades.

El plenario... 
Después de un lunch en aquel marco incomparable, nos juntamos todos, alumnos, profesores, asesores, invitados, autoridades (Directora de Medio Natural del Gobierno Vasco) y asistimos a la presentación de las conclusiones o productos de cada taller, destacando como documento de referencia la Carta de Jóvenes y Ciudades. Los evocadores nombres de los talleres arriba citados se

...y la guinda
 Después de ver el resultado de su trabajo, de escuchar a la Directora de Medio Natural, manifestando su voluntad de avanzar en la sostenibilidad, disfrutamos mucho del Flash Mob final mientras veíamos y escuchábamos la canción "What a Wonderful World" en un video colectivo de Playing for Change. Fue una emocionante guinda a este pastel que fue una inyección de ánimo, de ideas y del convencimiento de que las distancias de todo tipo se empequeñecen en nuestra red de redes escolares hacia la Sostenibilidad que es ESenRED.

2014/04/11

V. Euskal Confinta komunikabideetan

V. Euskal Confinta komunikabideetan:


http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-orokorra/es/contenidos/noticia/2014_04_03_18772/es_18772/18772.html
https://es-es.facebook.com/Biodibertsitatea?filter=3
http://www.deia.com/2014/04/05/bizkaia/costa/84-jovenes-en-el-euskal-confint-para-cuidar-el-planeta
http://www.irekia.euskadi.net/es/news/18772-los-ekolideres-del-certamen-medioambiental-euskal-confint-promueven-urdaibai-compromiso-para-cuidar-planeta



Eta ikastetxe batzuen web orialdeetan:

http://www.sanjosecarmelitas.com/index.php/alumnas-de-la-comision-medioambiental-participaran-en-el-v-euskal-confint/
http://www.sanfelix.org/es/node/220
http://confint-esp.blogspot.com.es/2014/04/v-confint-del-pais-vasco-jovenes-y.html
http://www.zalla.maristasiberica.es/en/content/v-euskal-confint-busturia-2014-4-2
http://ag21beurko.blogspot.com.es/2014/04/veuskal-confint.html
http://www.egibide.org/4/es/2/687/66/noticias.html
http://www.floreaga.com/berdea/?p=2177
http://www.mariatajose.com/2014/04/euskal-confinta/

Zeurea ez badago bidaliguzu, mesedez.

IRAESeroak eta CONFINTeroak: ESKERRIK ASKO!!!

IRAESeroak eta CONFINTeroak, bi gauztxo:
A) Apirilak 9, Gasteizen Ingurumen Hezkuntzako Topaketak izan ziren, XXIII.ak jadanik. Bertan IRAES eta Confint prozesuei buruzko aurkezpena egite tokatu zitzaidan. Hona hemen botatako bertsoa eta esaldiak: 
IRAESero, dale fuego 
bihurtu dela Confintero. 
Eta zergatik 
eta norekin 
zaindu planeta 
prozesukin. 
 Eta zeñekin 
eta norekin 
planeta zaintzeko 
asmoarekin. 
• IRAESeroa: IRAES 21 sarean jarduten duen ikaslea, Eskola Jasangarri moduan errekonozitutako ikastetxeen sarean aritzen den ikaslea. 
• Confinteroa: Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesuan parte hartzen duen iraeseroa. • Eskolako Confint: ikastetxe baten Confinteroek garatzen duten Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesua. 
• V. Euskal Confint: Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikastetxe ezberdinetako Confinteroek garatzen duten Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesua erkidego mailan. gero Confintaren bideoa jarri genuen eta irakasleek oso ondo baloratu zuten. Anekdota polit bat gertatu zen. Confintaren bideoaren bukaera "What a wonderful world" falshmobarekin bukatzen zen. Koldo Saratxaga jauna zen hurrengo hizlaria eta bere hitzaldia hasi zen zera esaten: "harrituta nago bideoarekin, bideoaren musika nire mugikorrean dakaudan soinua da eta musika hori entzuteko denbora bat hartzen dut egunero oso letra sakona eta potentea duelako, eta naturarekin lotzen gaituelako, beraz eskerrik asko". Gainera, geuk erabili genuen Playing for Chande bertsio bera erabiltzen zuen munduko gazte eta heldu batzuk batzen dituelako musikaren bitartez. 

B) Ikasturte honetako bigarren hiruhilabetea bukatzear dago. Hiruhilabete luzea eta oso emankorra. Egin duzuen lana zoragarria izan da, 3. eta 4. lanak aurrera atera dituzue eta hausnaketa sakonekin. Gero, Eskolako Confint eta V. Euskal Confint. Proposamen guztiak oso landuak izan ziren, hartutako konpromisoa altau izan da eta lortutako hausnarketak eta emaitzak bikainak. Orain oporrak eta buletan IRAESek jarraitzen du bere bidea II Estatuko Confinterantz. Bai, ordezkaritza txiki bat joango da, ez dago lekurik 20 ikastetxe osoak eramateko eta pena bat da. Baina, zuek aukeratu dituzue ordezkaritza hori eta zuek, guztiok, ordekaritza horren parte zarete zalantza barik. Beraz, oporren bueltan Confint horretara eraman behar diren materialak prstatzen hasiko gara, guztion artean guztiok ordezkaritzaren parte sentitzeko. Lan politak izango dira duda barik eta guztion artean ederra, sakona eta elegantea. 

Eskerrik asko guztiei!!!
Orain, oporrak disfrutatu.  
Opor berdeak izan daitezela!


V. Euskal Confint

Eta argazkiekin bukatzeko hemen Flashmob eta agurraren argazkiak.

V. Euskal Confint: Osoko Bilkura

Hona hemen V. Euskal Confinteko Osoko Bilkuraren argazkiak:

V. EUSKAL CONFINT: “GAZTEAK ETA HIRIAK” GUTUNA

https://drive.google.com/file/d/0B0mGX_FMbaw6NlVLWXZiYkJrcUE/edit?usp=sharing





“GAZTEAK ETA HIRIAK” GUTUNA
V. EUSKAL CONFINT

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA, MADARIAGA DORRETXEA

2014ko apirilak 2


V. Euskal Confint honetan elkartutako IRAES 21eko gazteek gure hiri eta herriekiko hartzen ditugun konpromisoak baita agintariei egiten dizkiegu eskaerak ere aurkeztu egiten ditugu gutun honetan.
        
Gure hiri eta herrien egoera ikusita, eta gure eskoletan egindako ekimenak aztertuta, hauek dira gure konpromisuak:
  • Ez dugu hondakinik edozein lekutan botako, gure eskola eta gure hiria ez zikintzeko.
  • Birziklatzen eta berrerabiltzen saiatuko gara, adibidez eskolako materiala.
  • Oinez, txirrindulaz, patinetez edo garraio publiko erabiliz mugituko gara.
  • Jendea kontzientziatuko dugu ingurumen arazoetaz.
  • Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu.
  • Energia eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.

Eta hauek dira gure eskaerak, hiri eta herrietako alkateei eta Euskadiko agintariei:
  • Gure konpromisoak bete ahal izateko agintari politikoen laguntza.
  • Energia berriztagarriak gehiago erabiltzea, adibidez faroletan eguzki plakak jarri bateriekin gauean argitzeko.
  • Bidegorri eta txirrinduentzako aparkaleku gehiago jartzea.
  • Kanpainak egitea ingurumenaren alde.
  • Hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta hobeto kokatzea.
  • Kontsumoa txikiagotzea.
  • Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek parte hartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea.

Konpromiso eta eskaera hauek gazteen artean zabaldu nahi ditugu, beraiek ere parte har dezaten eta beraien iritzia eman dezaten. Iritzi, idei, eskaera eta konpromiso guzti hauekin Bartzelonan ospatuko den Bigarren Estatuko KONFINTera joango gara.

IRAES 21 IKASLEAK

Gutunaren pdf-a: hemen daukazue.
Bukaerako paragrafoa aurrera eramate eta beste ekimen batzuk, hurrengo lanak, oporren bueltan. Disfrutatu.

2014/04/10

V Euskal Confint: Flashmob

V. Euskal Confint-erako prestatutako eta garatutako Flashmob-a. Hogei ta bat ikastetxetako ordezkariek dantza egin zuten. Disfrutatu, hau da emaitza.





Hartutako abestia elkarte batek egiten duen bertsioa da. Playing For Change mundua inspiratzeko eta musikaren bidez konektatzeko mugimendu bat da. 2002an hasi zen musikak hesiak apurtzeko eta pertsonen arteko distantziak murrizteko ideiarekin. Mundu osoko bai kale musikariak, zein artista ezagunek osatzen dute sare hau. Besteak beste Bono, Manu Chao, Carlos Vives... daude mugimendu honetan.
Hartutako abestia "What a wonderful world" da, eta beraien aurkezpenean Uganda, Frantzia eta EEBBetako gazteak agertzen dira, eta Frantzia, EEBB eta Kongoko abeslariek parte hartzen dute. Hemen aurkitu dezakezue.

V. Euskal Confint: blogerako bideoa

V. Euskal Confint-aren blogerako bideoa:


2014/04/09

V Euskal Confint: II Estatuko Confint-erako ordezkaritza

V Euskal Confint-ean II Estatuko Confint-erako ordezkaritza hautatu zuten bertoko gazteek. Botoak zenbatuta hona hemen atera diren emaitzak:

Ikastetxea
Botoak
1.   Axular BHI
24
2.   S Jose Floreaga
21
3.   Beurko BHI
19
4.   Elorrio BHI
19
5.   Orobiogitia BHI
18
6.   Lauro Ikas
17
7.   Elgoibar ikast
16
8.   Sgdo Corazon
14
9.   Vizcaya
13
10.  Maria eta Jose
12
11.  Fran. Montpellier
11
12.  S Jose Carmelitas
10
13.  Arrasate BHI
8
14.  Eskolabarri
7
14. Maristas Zalla
7
16.  Egibide
6
16.  La Salle Berrozpe
6
18.  Ave Maria
4
18. S.Felix Cantalicio
4

Gorriz agertzen diren lehenengo zazpi ikastetxetako ordezkariek osatuko dute Bartzelonarako delegazioa.
Ordezkaritza honek II Estatuko Confint-era eraman behar diren materialak eta aurkezpenak egiteko eta bertan gertatuko dena hemen zabaltzeko konpromisoa hartzen du. Orain IRAES 21eko enbaxadoreak dira, ez bakarrik beraien ikastetxekoak, jasangarritasunaren alde lan egiten duten Euskadiko ikastetxe guztien ordezkariak dira.
Eraman behar dena prestatzeko IRAES 21eko ikasleen laguntza izango du, azken finean, nahiz eta fisikoki ez egon guztiok bertan egongo da IRAES 21.
Honek markatuko ditu IRAES 21 hurrengo lanak, baina momentuz oporrak disfrutatu eta buletan jarritzen dugu, lan proposamen berri batzuk dauzkagu Estatu zein Europako Confint-ekiko.
Beraz, zorionak guztioi, hautaketan ziur asmatu duzuelako eta ordezkaritza elegantea eramango dugulako. 
Eta gogoratu, ekitaldi hauek inportanteak dira ikasteko aukera ematen duelako, beste ikastetxeetan edo herrialdetan egiten dena ezagutzeko eta jende berria ezagutzeko. Baina, ez ahaztu, inportanteena eguneroko lana da, zeren eta…

Ez bagara gu, nortzuk?
Ez bada orain, nortzuk?


2014/04/08

V Euskal Confint: Hezk-Komunikazioa prestatzen

Hezk-komunikazio tailerrak prestatzen:

V Euskal Confint: erakusketa eta hausnarketa momentuak

Ikastetxeek ekarritako materialarekin erakusketa bat egin zen eta delegatuek beraiek ikastetxean egindako lana erakusten zuten.
Hona hemen argazki batzuk:

V Euskal Confint: Zuen kontakizunak

Confint-eroak:

Asko guztatzen zaizkigu zuen esperientziak irakurtzea: 
zelan sentitu zarete, zelan disfrutatu duzue, zer deskubritu duzue, zelan pasatu duzue... bai Eskolako confint-ean, bai V Euskal Confint-ean. 
Hemen gaude zuen kontakizunen zain.

Aste Santuko oporrak eta gero, hurrengo lan-proposmenak: gure delegatuei lagundu Euskadiko aurkezpena egiten, Europako Ekimena ekainak 5erako... jarraitzen dugu!

Hadi!



V Euskal Confint: Dazibaoak eta fotoelaberriak

Hona hemen ikastetxeetako Confinteroek aurkeztutako dazibaoak eta fotonobelak. Disfrutatu! A ze nolako lana!

2014/04/07

Confint ere Katalunian eta Frantzian

Kataluniako Confint-etik bidalita:

Gaur, 2014ko apirika 2, Esukadiko Confint ospatzeaz gain, Kataluniakoa eta Frantziako erregio batena ere ospatu dira.

Kataluniako gazteek beraiek egindako aurkezpen-bideo bat bidali digute. Honako hau: 




Eta Frantziatik ere bai, Lyon-eko Confint:

2014/04/04

V Euskal Confint: Hasiera (argazkiak)

Argazkiak hemen.



Bazen behin ohian batean kolibri txiki bat bizi zela. Behin sutea piztu zen basoan eta animalia guztiak ihes egin zuten antxintxiketan basotik.  Animaliak harriduraz begiratzen zuten kolibri txikia, irten eta itzuli ari zela basotik eta basora, irten eta itzuli, irten eta itzuli, mokoan ur tantatxoa zeramala. Burlaka hasi ziren, eta batek esan zion:
-        Horrela pentsatzen al duzu hiltzea sua? 
Eta kolibriak erantzun zien:
-        Nik ahal dudana egiten dut.

Kolibriak asko du irakasteko, txiki-txikia da, erle baten tamainukoa, bere hegazkadak infinituaren antza du, badaki aurrera eta atzera hegan egiten, haizearen alde eta kontra, libre eta arina da eta horregatik ez du atsekaberik eta katerik zamatzen. Bere ahalegin eta ekarpenak xume eta argiak dira, tantaka, tantaka emankor eta eskuzabal. Kolorez betea eta sentibera da, une guztietan eta bakoitzean gozatzen du eta mezu sakon, ohartezin eta txiki xuxurlatzen dizkigu. “Zain dezagun planeta” esaten dute kolibri zaintzaile hauek.

Hona, Busturiara, Euskadiko Biodibertsitate Zentro honetara hurbildu zareten kolibri guztiak, ongi etorriak eta eskerrik asko.

Lehenik eta behin, eskerrik asko kolibri-irakasleei bere lana eta ahaleginak hona etortzeagatik eta zuei Confint esperientzia eskaintzeagatik.

Eskerrik asko zuei kolibri-gazteei. Egindako lana zoragarria delako hemen erakutsiko duzuen bezala.

Eskerrik asko zuei kolibri laguntzaileak. Ingurugelako kideak hor egongo dira zuen emanaldia errazago egiten laguntzeko. Baita ere Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko kideak, zeren eta arratsaldean bertan dauden ikasleak hemendik pasatuko dira ere “zain dezagun planeta” lelopean egiten dutena erakusteko.

Muchas gracias a los colibrís riojanos, que ya conocen el cuento del colibrí y que han venido a compartir historias con los colibrís vascos. A ellos les toca preparar la Confint de La Rioja y con ellos compartimos el I Encuentro de ESenRED en Pontevedra, con jóvenes de Egibide, y con ellos nos encotraremos en Barcelona. Bienvenidos.

Eta kolibri-ekoliderrak daukagu. Boluntarioak eskatu bezain pronto 9 gazte apuntatu ziren lan hau gidatzeko eta dinamizatzeko. Beraiek dira:
Erik Onecha (Egibide)
Alazne (Maria eta Jose)
Maria (S Jose Floreaga)
Ane (Orobiog)
Lucía (Ave María)
Alaitz (Elgoibar Ik)
Belen (SJCarmelitas)
Joana (Axular BHI)
Nuria (Beurko BHI)

Eta hitz egiten duen kolibri hau, JoseManu da, Ingurugelako kidea, aurpegiz agian ez nauzue ezagutzen, baina posta elektronikoz komunikatzen gara eta blog atzean dagoen astun hori lan jartzen eta pelmada ematen.

Karpeta bat daukazue: bertan, gaurko egitaraua daukazue, Brasilen 2010ean gazteek idatzi zuten beraien Arduren Gutuna, kolorezko paper bat arratsaldean erabiliko duguna ordezkarien hautaketa eta egunaren ebaluazioa egiteko eta orri pare bat behar izatekotan erabiltzeko.

Beste alde batetik, hemendik Bartzelonara joango diren ikastetxe ordezkariak hautatuko dira, beraz, egunean zehar hadi egon nortzuk diren ordezkaririk hoberenak ikusten arratsaldean egingo den bozketan errepresentaziorik hoberena egiteko. Gaur zuen botoak jasoko ditugu eta emaitzak inplikatutako ikastetxeekin konpartituko ditugu irakasleen disponibilidadea jakiteko. Gure ordezkaritza zazpi ikastetxerekin osatuko da, ikastetxe bakoitzak hiru ordezkari eramateko aukera izango du. Posible litzateke zortzigarren bat joatea, azkeneko datuen zain. Gastu guztiak ordainduta egongo dira.

Beno, aurten gazteen Confint gazteen artean egiten saiatuko gara. Emaitzak arratsaldean ikusiko ditugu.

Alde batetik, irakasleekin magia pixka bat egingo dugu eta desagertarazi egingo ditugu. Nik ez dakit zer prestatu duten, baina ziur nago ondo baino hobeto egingo dutela. Eskerrik asko. Aurrera ekoliderrak!