2014/04/10

V Euskal Confint: Flashmob

V. Euskal Confint-erako prestatutako eta garatutako Flashmob-a. Hogei ta bat ikastetxetako ordezkariek dantza egin zuten. Disfrutatu, hau da emaitza.





Hartutako abestia elkarte batek egiten duen bertsioa da. Playing For Change mundua inspiratzeko eta musikaren bidez konektatzeko mugimendu bat da. 2002an hasi zen musikak hesiak apurtzeko eta pertsonen arteko distantziak murrizteko ideiarekin. Mundu osoko bai kale musikariak, zein artista ezagunek osatzen dute sare hau. Besteak beste Bono, Manu Chao, Carlos Vives... daude mugimendu honetan.
Hartutako abestia "What a wonderful world" da, eta beraien aurkezpenean Uganda, Frantzia eta EEBBetako gazteak agertzen dira, eta Frantzia, EEBB eta Kongoko abeslariek parte hartzen dute. Hemen aurkitu dezakezue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: