2014/04/02

V Euskal Confint






2014 apirilak 2

Kaixo!

Gaur,Apirilaren 2an goizeko bederatzietan Euskadiko Biodibertsitate zentroan bildu gara V. Confint ospatzeko.Bertan,jasangarritasun ziurtagiria duten Euskadiko ikastetxeak bakarrik bildu dira.Ikastetxe bakoitzak,beraiek landutako 2 lan ekarri dituzte:
  1. Fotonovela:Confint-a prestatzeko zer pauso jarraitu ditugun adierazten da.
  2. Dasivaoa:Egunkari baten portada bat da.Non bertan,Confintari buruzko informazioa eta beste proiektuen ideaik azaltzen dira.
Ondoren,taldetan bildu gara ikusitakoari buruz hausnartzeko eta bertan hainbat ideia landu eta atera dira.
  1. Kontsumismoa:behar duguna baino askoz gehiago kontsumitzen dugu eta ondorio larriak ekartzen dizkigu.
  2. Beroketa globala:Jendeak ez badu ardurarekin jokatzen egoera okertu egingo da.
  3. Birziklapena:Jendea mentalisatu egin behar da,gehiago erabiltzeko edukiontzi marroia(hondakinena)
  4. Kutsadura:Ahal ditugun garraio publiko gehien erabiltzen hasiko gara,horrela gutxiago kutsatuko baidugu.
Guztia laburbilduz,esperientzia bikain bat ari gara bizitzen,eta lagun onak egiteaz gain konturatu gara,planeta zaintzea gure esku dagoela!

Amaitzeko,esan beharra dago,gaur Katalunian Confit-a ospatzen ari dela,eta nahi dutenean gure ideaik azaltzeko prest gaudela!

Besterik gabe,ondo izan eta agur bero bat!


                                                                                              IRAES 21eko IKASLEAK.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: