2014/04/04

V Euskal Confint: Hasiera (argazkiak)

Argazkiak hemen.



Bazen behin ohian batean kolibri txiki bat bizi zela. Behin sutea piztu zen basoan eta animalia guztiak ihes egin zuten antxintxiketan basotik.  Animaliak harriduraz begiratzen zuten kolibri txikia, irten eta itzuli ari zela basotik eta basora, irten eta itzuli, irten eta itzuli, mokoan ur tantatxoa zeramala. Burlaka hasi ziren, eta batek esan zion:
-        Horrela pentsatzen al duzu hiltzea sua? 
Eta kolibriak erantzun zien:
-        Nik ahal dudana egiten dut.

Kolibriak asko du irakasteko, txiki-txikia da, erle baten tamainukoa, bere hegazkadak infinituaren antza du, badaki aurrera eta atzera hegan egiten, haizearen alde eta kontra, libre eta arina da eta horregatik ez du atsekaberik eta katerik zamatzen. Bere ahalegin eta ekarpenak xume eta argiak dira, tantaka, tantaka emankor eta eskuzabal. Kolorez betea eta sentibera da, une guztietan eta bakoitzean gozatzen du eta mezu sakon, ohartezin eta txiki xuxurlatzen dizkigu. “Zain dezagun planeta” esaten dute kolibri zaintzaile hauek.

Hona, Busturiara, Euskadiko Biodibertsitate Zentro honetara hurbildu zareten kolibri guztiak, ongi etorriak eta eskerrik asko.

Lehenik eta behin, eskerrik asko kolibri-irakasleei bere lana eta ahaleginak hona etortzeagatik eta zuei Confint esperientzia eskaintzeagatik.

Eskerrik asko zuei kolibri-gazteei. Egindako lana zoragarria delako hemen erakutsiko duzuen bezala.

Eskerrik asko zuei kolibri laguntzaileak. Ingurugelako kideak hor egongo dira zuen emanaldia errazago egiten laguntzeko. Baita ere Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroko kideak, zeren eta arratsaldean bertan dauden ikasleak hemendik pasatuko dira ere “zain dezagun planeta” lelopean egiten dutena erakusteko.

Muchas gracias a los colibrís riojanos, que ya conocen el cuento del colibrí y que han venido a compartir historias con los colibrís vascos. A ellos les toca preparar la Confint de La Rioja y con ellos compartimos el I Encuentro de ESenRED en Pontevedra, con jóvenes de Egibide, y con ellos nos encotraremos en Barcelona. Bienvenidos.

Eta kolibri-ekoliderrak daukagu. Boluntarioak eskatu bezain pronto 9 gazte apuntatu ziren lan hau gidatzeko eta dinamizatzeko. Beraiek dira:
Erik Onecha (Egibide)
Alazne (Maria eta Jose)
Maria (S Jose Floreaga)
Ane (Orobiog)
Lucía (Ave María)
Alaitz (Elgoibar Ik)
Belen (SJCarmelitas)
Joana (Axular BHI)
Nuria (Beurko BHI)

Eta hitz egiten duen kolibri hau, JoseManu da, Ingurugelako kidea, aurpegiz agian ez nauzue ezagutzen, baina posta elektronikoz komunikatzen gara eta blog atzean dagoen astun hori lan jartzen eta pelmada ematen.

Karpeta bat daukazue: bertan, gaurko egitaraua daukazue, Brasilen 2010ean gazteek idatzi zuten beraien Arduren Gutuna, kolorezko paper bat arratsaldean erabiliko duguna ordezkarien hautaketa eta egunaren ebaluazioa egiteko eta orri pare bat behar izatekotan erabiltzeko.

Beste alde batetik, hemendik Bartzelonara joango diren ikastetxe ordezkariak hautatuko dira, beraz, egunean zehar hadi egon nortzuk diren ordezkaririk hoberenak ikusten arratsaldean egingo den bozketan errepresentaziorik hoberena egiteko. Gaur zuen botoak jasoko ditugu eta emaitzak inplikatutako ikastetxeekin konpartituko ditugu irakasleen disponibilidadea jakiteko. Gure ordezkaritza zazpi ikastetxerekin osatuko da, ikastetxe bakoitzak hiru ordezkari eramateko aukera izango du. Posible litzateke zortzigarren bat joatea, azkeneko datuen zain. Gastu guztiak ordainduta egongo dira.

Beno, aurten gazteen Confint gazteen artean egiten saiatuko gara. Emaitzak arratsaldean ikusiko ditugu.

Alde batetik, irakasleekin magia pixka bat egingo dugu eta desagertarazi egingo ditugu. Nik ez dakit zer prestatu duten, baina ziur nago ondo baino hobeto egingo dutela. Eskerrik asko. Aurrera ekoliderrak!



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: