osteguna, apirila 03, 2014

Eskolabarri: Planetaren ordua

Kaixo iraeseroak! 
Eskolabarrikook jo ta ke ari gara.

"Planetaren Ordua 2014" deialdiari atxikitzeko eta horrekin bat egiteko proposamena luzatu diogu Udalari. Ordu betez Udaletxeko eraikinaren argiak itzali zituen, larunbateko zortzi eta erdietatik bederatzi eta erdietara. Hirurogei minutu ilunetan, klimaren aldaketari aurre egiteko eta gure planetako ingurumena babesteko eskaerari gehituz.




Ostiralean 28an, “ Planetaren ordua ” deialdiarekin bat egiteko parkean bildu ginen eskola ordubetez ilunpean mantenduz eta ordu batek dituen 60 zenbakiaren digituak guztion artean irudikatuz. 
Azteazkenean, Busturian ikusi arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: