2014/04/11

V. EUSKAL CONFINT: “GAZTEAK ETA HIRIAK” GUTUNA

https://drive.google.com/file/d/0B0mGX_FMbaw6NlVLWXZiYkJrcUE/edit?usp=sharing





“GAZTEAK ETA HIRIAK” GUTUNA
V. EUSKAL CONFINT

EUSKADIKO BIODIBERTSITATE ZENTROA, MADARIAGA DORRETXEA

2014ko apirilak 2


V. Euskal Confint honetan elkartutako IRAES 21eko gazteek gure hiri eta herriekiko hartzen ditugun konpromisoak baita agintariei egiten dizkiegu eskaerak ere aurkeztu egiten ditugu gutun honetan.
        
Gure hiri eta herrien egoera ikusita, eta gure eskoletan egindako ekimenak aztertuta, hauek dira gure konpromisuak:
  • Ez dugu hondakinik edozein lekutan botako, gure eskola eta gure hiria ez zikintzeko.
  • Birziklatzen eta berrerabiltzen saiatuko gara, adibidez eskolako materiala.
  • Oinez, txirrindulaz, patinetez edo garraio publiko erabiliz mugituko gara.
  • Jendea kontzientziatuko dugu ingurumen arazoetaz.
  • Ingurumen politika kanpainetan parte hartuko dugu.
  • Energia eta baliabide natural gutxiago kontsumituko dugu.

Eta hauek dira gure eskaerak, hiri eta herrietako alkateei eta Euskadiko agintariei:
  • Gure konpromisoak bete ahal izateko agintari politikoen laguntza.
  • Energia berriztagarriak gehiago erabiltzea, adibidez faroletan eguzki plakak jarri bateriekin gauean argitzeko.
  • Bidegorri eta txirrinduentzako aparkaleku gehiago jartzea.
  • Kanpainak egitea ingurumenaren alde.
  • Hondakinentzako edukiontzi gehiago jartzea eta hobeto kokatzea.
  • Kontsumoa txikiagotzea.
  • Gazteen ideiak kontuan izatea, gazteentzako foroak zabaltzea eta gazteek parte hartzeko ingurumen aldeko ekitaldi gehiago egitea.

Konpromiso eta eskaera hauek gazteen artean zabaldu nahi ditugu, beraiek ere parte har dezaten eta beraien iritzia eman dezaten. Iritzi, idei, eskaera eta konpromiso guzti hauekin Bartzelonan ospatuko den Bigarren Estatuko KONFINTera joango gara.

IRAES 21 IKASLEAK

Gutunaren pdf-a: hemen daukazue.
Bukaerako paragrafoa aurrera eramate eta beste ekimen batzuk, hurrengo lanak, oporren bueltan. Disfrutatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: