2014/04/11

IRAESeroak eta CONFINTeroak: ESKERRIK ASKO!!!

IRAESeroak eta CONFINTeroak, bi gauztxo:
A) Apirilak 9, Gasteizen Ingurumen Hezkuntzako Topaketak izan ziren, XXIII.ak jadanik. Bertan IRAES eta Confint prozesuei buruzko aurkezpena egite tokatu zitzaidan. Hona hemen botatako bertsoa eta esaldiak: 
IRAESero, dale fuego 
bihurtu dela Confintero. 
Eta zergatik 
eta norekin 
zaindu planeta 
prozesukin. 
 Eta zeñekin 
eta norekin 
planeta zaintzeko 
asmoarekin. 
• IRAESeroa: IRAES 21 sarean jarduten duen ikaslea, Eskola Jasangarri moduan errekonozitutako ikastetxeen sarean aritzen den ikaslea. 
• Confinteroa: Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesuan parte hartzen duen iraeseroa. • Eskolako Confint: ikastetxe baten Confinteroek garatzen duten Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesua. 
• V. Euskal Confint: Euskadiko Biodibertsitate Zentroan ikastetxe ezberdinetako Confinteroek garatzen duten Nazioarteko Gazteen Konferentzia prozesua erkidego mailan. gero Confintaren bideoa jarri genuen eta irakasleek oso ondo baloratu zuten. Anekdota polit bat gertatu zen. Confintaren bideoaren bukaera "What a wonderful world" falshmobarekin bukatzen zen. Koldo Saratxaga jauna zen hurrengo hizlaria eta bere hitzaldia hasi zen zera esaten: "harrituta nago bideoarekin, bideoaren musika nire mugikorrean dakaudan soinua da eta musika hori entzuteko denbora bat hartzen dut egunero oso letra sakona eta potentea duelako, eta naturarekin lotzen gaituelako, beraz eskerrik asko". Gainera, geuk erabili genuen Playing for Chande bertsio bera erabiltzen zuen munduko gazte eta heldu batzuk batzen dituelako musikaren bitartez. 

B) Ikasturte honetako bigarren hiruhilabetea bukatzear dago. Hiruhilabete luzea eta oso emankorra. Egin duzuen lana zoragarria izan da, 3. eta 4. lanak aurrera atera dituzue eta hausnaketa sakonekin. Gero, Eskolako Confint eta V. Euskal Confint. Proposamen guztiak oso landuak izan ziren, hartutako konpromisoa altau izan da eta lortutako hausnarketak eta emaitzak bikainak. Orain oporrak eta buletan IRAESek jarraitzen du bere bidea II Estatuko Confinterantz. Bai, ordezkaritza txiki bat joango da, ez dago lekurik 20 ikastetxe osoak eramateko eta pena bat da. Baina, zuek aukeratu dituzue ordezkaritza hori eta zuek, guztiok, ordekaritza horren parte zarete zalantza barik. Beraz, oporren bueltan Confint horretara eraman behar diren materialak prstatzen hasiko gara, guztion artean guztiok ordezkaritzaren parte sentitzeko. Lan politak izango dira duda barik eta guztion artean ederra, sakona eta elegantea. 

Eskerrik asko guztiei!!!
Orain, oporrak disfrutatu.  
Opor berdeak izan daitezela!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: