2013/11/14

Urretxindorra LHI: 1. lana (Senegal)


Kaixo, lagunak; 
gu Maialen, Ugaitz, Alex, Markel, Aymane, Zohartze, Elena eta Yenifer gara. Maialen 6. mailakoa da eta beste guztiok 5. mailakoak. Talde bat osatzen dugu eta IRAES-en ere parte hartzea gustatuko litzaiguke beste ikastetxeetan zer egiten duzuen jakiteko. Maialenek pasa den kurtsoan ere parte hartu zuen.
Guk munduko eskolak ikustean bi talde egin ditugu. Gure lurraldetik hurbil daudenak eta gurea antzerakoak dira. Gurengandik urrun daudenak  diferenteak dira .
SENEGAL-eko eskola aukeratu dugu. Uste dugu eskolara doazen umeak pozik joango direla gauza gehiago ikasiko dutelako eta lagunekin egongo direlako. Guri ere gehienetan horixe gertatzen zaigu. Seguruenik azterketa egin behar dutenean ez dira hain gogotsu egongo, gure lez.
Erabiltzen duten materiala eta eskola bai dela diferente. Guk tresna asko erabiltzen ditugu: liburu bana, koadernoak, idaztekoak, ordenagailuak…. Eta eskola eraikina da, neguan berogailua daukagu hotzik ez izateko.
Honen gainean pentsatzeak pena eman digu. Haiek ikasteko gogoa bai dutela baina ikasteko beharrezkoa den hainbat gauzarik ez eta horrela esfortzu handiagoa egin behar dute. Ume guztiek eskola eta hezkuntza izateko eskubidea izan behar dutela pentsatzen dugu. Guk lagundu beharko diegula ere pentsatzen dugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: