osteguna, azaroa 28, 2013

Bigarren lana



ORAIN BIDALTZEKOA
Aste batzuk barru, Gabonak ospatuko dira. Euskal Herrian oso jai  tradizionalak dira eta era berezi batez ospatzen dira. Honen inguruan egingo dugu hausnarketa:

A) Zelan ospatzen dira Gabonak zure herrian?

B) Munduko beste herrialde batzuetan era ezberdin batez ospatzen dira. Bilatu informazioa eta blogean adibideren bat kontatu.

Gabonetan kontsumoa piloa igotzen da eta gure planetak, besteak beste, baliabide naturalen galera, biodibertsitate murrizketa eta hondakinen igoera jasan egiten du.

C) IRAES 21 Taldea bezala zuen ikastetxean, auzoan, herrian, planetan…arazo honen inguruan zein(tzuk) ekimen zaudete prest pentsatzeko eta aurrera eramateko. Orain bakarrik ideia(k) behar d(it)ugu.

Aurrekoa prestatu eta bidali blogera. Argazkiak edota bideoak (edo beraien estekak) eskertzen dira.


GERO BIDALTZEKOA
D) Pentsatutako ekimen hori(ek) burutu eta gero blogean kontatu argazkiren/bidedeoren batekin (edo estekak), mesedez.

ESKERRIK ASKO

Oharra: aurreko lanak oraindik ere bidali daitezke.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: