2013/11/19

Maria eta Jose (Zumaia): 1. lana (Niger)

 
Kaixo, gu Maria eta Jose ikastetxeko ikasleak gara. Hau gure taldeko argazkia da eta gelako Agenda 21eko ordezkariak garenez, Iraes taldea osatu dugu. Lan pila bat egiteko prest gaude! 

Aukeratu dugun argazkia ondorengoa izan da: 


Gure ikastetxearekin konparaketa egitean ondorengoekin konturatu gara: 

BERDINTASUNAK:
- Bi ikastetxeek erabiltzen dugu arbela.
- Irakasle bat dugu.
- Matematika ikasten dugu.
- Arropa erabiltzen dugu klaseetan.
- Karea erabiltzen dugu arbelean idazteko.
- Liburuak ditugu.
- Mutilak eta neskak  batera gaude klaseetan.
DESBERDINTASUNAK:
- Guk aulkiak, mahaiak  eta material egokiak ditugu lan egiteko. Baina haiek harrietan edo egur zatietan eseri behar dira. 
- Guk ere ordenagailuak eta arbel digitalak ditugu, hau da, teknologia erabiltzen dugu. Haiek berriz harri batean idatzi behar dute eta leku batzuetan bakarrik dute arbela. 
- Gu ikastetxeak ditugu. Haietako batzuk berriz aire librean egiten dute lan. Ez dute aterperik. 

 HAUSNARKETA
Egoera hori aukeratu dugu, desberdintasun nabarmena dagoelako. Tristea da, guk gela bakoitzean ordenagailuak, mailak, aulkiak, pantaila digitala,… izatea eta beraiek berriz, ez dute ezta aulki bat ere eseritzeko eta arbela bat izan beharrean, arroka batean idazten egotea. Hain baldintza desberdinak izatea bidezkoa ote da? 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: