2013/11/12

Axular Lizeoa: udaletxearekin lanean

Kaixo,

IRAESeko kideak, Donostiako Axular Lizeoko IRAES taldekideak gara: Enrique, Alaitz, Iñigo, Julen eta Laura. Dagoeneko, lanean jarri gara eta Donostiako udaletxearekin bi lan jorratu ditugu ikastolan:

HAIXE ADINA LEHIAKETA

Cristina Enea Fundazioak liburua argitaratu du "Haixe Adina" Ingurumen Ipuin Lehiaketan saritutako ipuinekin. Horien artean ikastolako 2 saritu (June Aparicio eta Ander Aranburu) eta bi finalista (David Blanco eta Isabel Ezeiza) daude.

IRAESeko, iraunkortasun eskolak, kideek partaideei ale bana eman diete.


ARRAINA EROSTEKO TUPPER BANAKETA

Lehenik eta behin Eskola Agenda 21ean Axularreko familiak eginiko lana eskertu nahi genuke. Izan ere, ikasle, langile eta familien laguntzarik gabe ingurumena babesten laguntzen digun proiektu hau ezin izango genuke aurrera eraman.

2012-2013 ikasturteko EA21ean ikasleek udaletxeari egindako eskaeren artean, besteak beste, Udalak ontzi berrerabilgarriak bultzatu beharko lituzkeela azpimarraTu zen.

Eskaera honi erantzunez, Kutxa Ekoguneak eta Udalak “Hiri Hondakinak: joko garbia” proiektuaren baitan abian jarri duten “Ontziratu zaitez, ontzi berrerabilgarriak arrandegietan” proiektua Eskola Agenda 21en parte hartzen duten ikastetxeetara zabaltzea erabaki dugu.


Banatzen ditugun ontzi hauekin arrandegietako erosketetan erabiliz gero plastikozko poltsen erabilera eta arraina biltzeko paperaren erabilera asko murrizteko litzateke.

Horrela eginez gero, denok irabazten aterako gara, ingurumena ere bai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: