asteazkena, azaroa 06, 2013

Eskolabarri: aurkezpena

Kaixo iraeskideok! Ermuko Eskolabarritik agurtzen zaituztegu. 

Bi urtetan behin, eta aspaldi egiten den bezala, hauteskundeak ospatu ditugu, Ingeles, Ingurumen eta Euskera Batzordeetako kideak aukeratzeko. Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleok parte hartzen dugu ekintza honetan: kandidatura aurkezpena, kanpaina, mitinak gelaz gela, propaganda kartelak, mahaiak, botazioak (udaletxeko interbentoreak ere etortzen dira) ...3-4 asteko hauteskunde prozesu osoa bizi eta gero, Ingurumen batzordea osatu dugu: Nerea eta Sara (6. m); Igor eta Iker (5. m); Julen eta Naroa (4. m); Libe eta June (3. m). 
Guztion artean, Ag21 eta Iraes21ikasleak sareko lanak banatuko ditugu.
Abentura honetan apuntatu gara zuekin batera mundua hobetzen laguntzeko. Ea lortzen dugun!
Ondo Segi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: