2013/11/08

Aita Larramendi Ikastola: 1. lana (Niger)

 2.1 Zuen ikastetxearen IRAES Taldea aurkeztu behar duzue eta zergatik apuntatu
zareten abentura honetara kontatu era labur batez.

Eguzkiñe Martinez: IRAES-eko partaidea izateko apuntatu naiz planeta zaintzea interesatzen zaidalako eta topaketetara joan nahi dudalako.
Ainhoa Manterola: Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen natura inporta zaidalako eta natura zaintzeko zerbait egitea gustatuko litzaidalako.
Endika Treku: Izena eman nuen horrela natura zaintzeaz gain topaketetara joateko aukera edukiko dudalako.
Odile Txueka: Beti kezkatu izan naiz naturaren arazoez, eta ahalegin txikitxo bat egin nahi dut arazoak konpontzeko, hori dela eta, Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen.
Maider Callejón: Iraes taldeko partaide izateko izena eman nuen niri natura asko inporta zaidalako eta aukera ikusi dudalako naturaren alde zerbait egiteko.
Markel Barranco: Ni, egia esan, pertsona gehiago ezagutu nahian apuntatu nintzen.

 2.2 Zuen ikastetxearen edo ikasgela baten argazkia behar dugu. Esanguratsua izan behar da, hau da, ikastetxearen eguneroko bizitza adierazten duena. Zuen ikastetxearekin osatuko dugu aurkezpen berri bat.

Gure Ikastolak aurten 50 urte betetzen dituela aitzakitzat hartuz, 50. urteurreneko logoarekin argazkia ateratzea bururatu zaigu.

Ezkerretik hasita: Endika Treku, Ainhoa Manterola, Maider Callejón, Eguzkiñe Martinez, Odile Txueka eta Markel Barranco.

2.3 Aukeratu herrialde bateko ikastetxea eta hiru galdera hauek erantzun:
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko berdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxearekiko ezberdintasunak.
    - Aukeratu duzuen herrialdearen ikastetxeari buruzko hasunarketa: zergatik aukertau duzue? zer pentsatzen duzue egoera horretaz?... Egin zuen hausnarketa!!!

IRAES 21. MUNDUKO ESKOLAK

•Guk aukeratu dugun ikastetxea Nigerrekoa izan da.

•Gure ikastetxearekin dituen berdintasunak:
-Irakasle bat dago eta ikasleak azalpenak entzuten dituzte.
-Neskek eta mutilek hezkuntzarako eskubidea dute.

•Gure ikastetxearekin dituen desberdintasunak:
-Teknologia atzeratuagoa dute, ez dituzte guk adina baliabide.
-Hezkuntza mendian egiten dute kasu batzuetan eta gure kasuan beti eraikinetan ikasten dugu.
-Ikasleak harrietan eserita daude, hemen aulki eta mahaiak ditugu.
-Baliabide gutxiago dituzte eta pentsatzen dugu eduki ezberdinak ematen direla gure ikastetxean eta Nigeriakoan.
-Adin ezberdineko haurrak daude klaseetan, gure ikastetxean ez bezala.
-Inguruneko objektuak erabiltzen dituzte klasea emateko, hau da, oso inprobisatua da lekua. Gure kasuan, leku eta espazio zehatzak ditugu ekintza bakoitzerako.
-Nigerian denek ez dute eskolara joan beharrik eta hemen derrigorrezkoa da.

HAUSNARKETA

Nigeriako eskola aukeratu dugu, gurearekin konparatuta oso ezberdina delako. Gehien harritu gaituena, arbel bezala harri bat edukitzea izan da eta harrietan eserita daudela ikasleak. Beraiek ikastolara joateko zailtasun ugari dauzkate, hau da, gure egoera askoz ere errazagoa da. Baliabide asko ditugu eta beraiek oso gutxi dauzkate eskura, eta baliabide teknologikorik ez. Nahiz eta baliabide gutxi eduki eskura ikasi egin daiteke. Badirudi ikasleek ez dutela ikasteko behar den material guztia. Guk, ikasteko prestatuta dauden lekuetan ikasten dugu, beraiek ordea, edozein lekutan.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: