2012/05/11

San Viator: Eskolako Confint



Egun hauetan eskolan bi ekintza hauek ospatu ditugu:

Konferentzia eskolarra (Maitzaren 2an)
Konferentziarako lau ordezkari egon ginen, klasez klase banatu ginen, bi ekintza aukeratzeko; lehenengoa Ingurumena zaintzea, eta bigarrena kontsumo egokia eta bost ekintzen politika sustatzea.
Eta besteei komunikatzeko bi bide aukeratu genituen; Udalari komunikatzea eta komunikabideei (irratia etab) komunikatzea.

Ingurumen Komitearen bilera (Maiatzaren 8an)
Iraes 21 eko ingurumen komitea ,delegatuak,subdelegatuak eta komando berdeko ordezkariak bildu ginen.
Han konpromesu eta proposamen batzuk aukeratu genituen Udalera eramateko. Han gurekin Udaletxeko ingurumenaren teknikariak egon ziren.


Saskia










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: