astelehena, maiatza 07, 2012

Elgoibar Ikastola: Elgokosmo museoa


   Kaixo IRAESeko lagunak:

      Ni Ihintza Beristain naiz, nire gelakoek kosmodisea proiektuan parte hartu dugu eta Agenda 21ekin erlazionatuta zegoen gai bat aukeratu dugu: Museo ekologikoaren gaia. Birziklatzea, berrerabilpena eta Agenda 21 gustatzen zaigulako aukeratu dugu .
      Lan hau egiteko, birziklatzeari  eta berrerabilpenari buruzko argazkiak bilatzen hasi ginen, gero zelan egin planifikatu genuen,gelan lau talde egin genituen:altzari tailerra, musika tailerra, arropa eta bitxi tailerra eta arte tailerra.
    Altzari tailerra, guri emandako materialekin egin dugu, arte tailerra artea gustatzen zaigulako egin dugu, musika tailerra ondo pasatzeko egin dugu eta arropa eta bitxien tailerra gu janzteko egin dugu. Birziklatuz eta berrerabiliz gero, gauza asko lor daitezke eta kontsumo jasangarriagoa egin daiteke, eta guk hori erakutsi nahi diogu jendeari.
     Ikasle baten amak listineko orriekin gona bat egin zuen eta hor hasi ginen lanean. Ikastolako beste ikaskideei, laguntza eskatzera joan ginen, behar genuen materiala eskatuz, oso ondo portatu ziren eta berrerabiltzeko material asko lortu genuen. Ondoren, gurasoak eta aiton amonak guri lagundu ziguten, baita andereñoek ere baina lana  batez ere, guk egin genuen. Gero bakoitza zein izango zen : desfilekoa, tailerrekoa, zuzendaria eta kazetaria erabaki genuen. Eta azkenik desfilea egin genuen  eta museoa ipini eta grabatu genituen.
      DBH ko ikasleak ere egin zituzten jolasak eta beraien bideoa grabatu zuten.
  Nahi baduzu hemen daukazu bideoa: 
 
 
Enlace honetan ez bada ikusten youtuben dago elgokosmo museoa izenarekin.
 
Bidaltzen dizkizuet baita ere, tailerrak nola antolatu genituen eta argazki batzuk.
 
Bueno espero dut zuen gustokoa izatea, gu behintzat oso ondo pasatu genuen eta gure lanarekin oso pozik geratu ginen.
 
Laster arte
 
Ihintza Elgoibar Ikastolako LH 5Bkoen izenean




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: