Hasiera emateko Asunek eta Jose Manuk Confintaren antolaketa azaldu digute. Gero Amaiur eta Unai Europa Confintean izandako esperientziak kontatu dizkigute: gogor egin zuten lan eta horretaz aparte, beste herrietako ohiturak, lagunak eta abar ezagutu zituztela.
Ondoren lau taldetan banatu gaituzte eta bertan gure eskoletan egindako proiektuen kartelak azaldu ditugu. Behin amaituta, atseden pixkat izan dugu bost minutuz ("Chiquilin" gailetaz eta gozokiz bete arte).
Bruselaseko gutun irekia irakurri ostean, talde bakoitzak proposamen batzuk atera eta paper batean apuntatu ditu eta bertatik horrelako ideiak atera dira:
-Alkateek eta politikariek lagundu dezakete, beharrezkoak diren gauzetan dirua inbertituz.
-Gurasoek haien seme-alabak txikitatik hezi behar dituzte ingurumena zaintzen.
-Enpresek, kazetariek etab.-ek ere bere funtzioa dute ingurumenaren zaintzan.
Orain arte gustora egon gara Confintean, nahiz eta lehenengo saioan (kartel guztien azalpena) askori kostatu zaien ozenki eta guztion aurrean hitz egitea.
Beste sarrera batean arratsaldeko saioa kontatuko dizuegu.
Aitor Solozabal, Owen Trigueros, Jon Fernández, Borja Hurtado, Saskia Olivares, Leire Arteche, Andoni Pérez, Joana Ruiz.
Gaur berriro izan da eta gu izan gara.
ErantzunEzabatuBenetan bikaineko eguna pasatu dugula Madariagako Dorretxean. Tailerretan egindako lana kalitate onekoa eta zoragarria. Sarrera honetan ikusten da. Sukarrietako umeek egindako aportazioa oso oso polita izan da. Giroa ezin hobea. Antolakuntza aldetik iaz baino hobeto. Honetaz gain, eskertzekoa izan da eguzkia guri begira egotea.
Beurko BHIko ikasleak eta kordinatzaileak.