astelehena, maiatza 07, 2012
San Jose Floreaga: Eskolako Confint
ESKOLA CONFINT GARATZEKO GARAIA HELDU DA!
Apirilaren 27an elkartu ginen On Bosko antzokian LH 3., 4., 5.,eta 6. mailako
ikasleekin.
Urtarrilean “Estatuko Confint”ean bizitako azaldu genien. Ingurumenaren alde lanean
aritu ginen, baina estatuko beste ikasle batzuen esperientziak ere ezagutu genituen. Oso
esperientzia ona izan zen guretzat.
Baina ez ginen elkartu azalpenetarako bakarrik. LANA ere bidali genien. Maiatzean
Euskal Herriko ikastetxeak elkartuko gara Dorre Madariagan eta aurretik ikastetxean lan
dexente dugu.
1-“Brasilgo gazteen eskutitza” berriro ere aztertu.
2- “Euskadiko gazteen” eskutitzetik bi agente aukeratu.
3- Deia zabaltzeko lau ekintza pentsatu (bi agente bakoitzarentzat)
4- Aukeratuak izan diren ekintzak burutu.
Bi aste barru berriro ere elkartuko gara geletako eko-ordezkariekin, gela bakoitzak
eginiko lana ezagutzeko eta adosteko ikastetxean zer egin.
ANIMO ETA LANERA!!!
Hitzak: Maria Sanchez eta Aitor Azkoitia.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: