ostirala, maiatza 25, 2012

Karmengo Ama (Zornotza): Teknoskopioa



Karmengo Ama Ikastetxeak, Elhuyar Fundazioak sortu dauan TEKNOSKOPIOA txapelketaren deiadia aprobetxatu eta talde bat aurkeztu dau. Helburua, ikerketa zientifikoa, berrikuntza eta sormena baloreak suspertzea da. Horretarako Proiektu zientifiko bat aurkeztu behar izan dogu.
Aurten, gaia aukeratzeko orduan gure ikastetxeko Elkartasun Proiektuagaz lotu nahi izan dogu. Gikore (Rwanda-ko herri bat) da gure Elkartasun Proiektuaren gunea eta hareri dagokiozan elikadura arazoei konponbidea emonez urtenbide jasangarri desberdinak proposatu doguz. Gauza oso kuriosoak ikasi doguz, adibidez, inguruan dagozan animalien ezaugarriak eta bertako lurraren ezaugarriak lotura zuzena daukiela…Ikerketa egin ondoren Gikoreko biztanleen elikaduraren ziurtasuna lortzeko hainbat irtenbide jasangarri proposatzeko gai izan ginen, guganako menpekotasuna sortu barik ere.
Proiektua lantzen ibili garela, hainbat laguntza eta hitz polit izan doguz: Zornotzako kultur zinegotzia, Durangaldeko CEIDA Ingurugelako arduraduna dan Joseba Etxebarria, Azti, Gaiker eta Neiker enpresak, Hezkuntza Elkarteko kideak… Izandako harremanekaz ere asko ikasi dogu danok. 
Horrez gain, Gikore Proiektua Proiektu Zientifikorik Onena lez saritua izan da eta ikasle taldeak, Tecnalian egonaldi bat izateko aukera daukie!!!! Aukera ederra, ikerketa zer dan eta zelan garatzen dan ikusteko!!! 
Eskerrik asko danori, emon dozuen ilusio, grina eta laguntzagaitik!!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: