ostirala, maiatza 25, 2012
Eskolabarri: Arduren Gutuna zabaltzen
Kaixo, hemen gaude Eskolabarrikook!
Euskadiko Gazteen Arduren Gutunatik, 4. puntua garatzeko Mugikortasuna jasangarria landu dugu eta hainbat ekintza burutu ditugu:
1.- ESKOLAKO BIDEA guraso bolondres eta eta batzordeko ikasleok aurrera eraman dugu eta isunak ipintzeko arduradunak izan gara.
2.- LEHEN HEZKUNTZAKO ZIKLO GUZTIENTZAT formakuntzako SAIO BEREZIAK ANTOLATU DITUGU. Ingurumen Batzordeko ikasleek English Commission-eko ordezkarien laguntzaz mugikortasun jasangarriari buruzko informazio eta hausnarketak konpartitu ditugu. Horretarako, saio teoriko batzuk antolatzea erabakia hartu eta kontzeptuak, arazoak, garraiobideen ondorio txarrak, baita jarrera egokiak eta irtenbideak ere, ezagutarazi ditugu.Irakasleak eta batzordeko gurasoak ere gonbidatu ditugu.
3.- Erregaiaren kontsumoa eta Co2ren emisioen murrizteko interesa adierazi duten gurasoek EVEk eskolan gidatze ekonomikoaz eskeinitako ikastaroan parte hartu dute.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: