2014/11/17

Karmengo Ama_ 2. lana

Zornotzako ingurumena aztertu dugu eta hurrengo hauek dira gure herrian aurkitu ditugun ingurumen arazoak:
· PAISAIA APURTZEA: Abiadura Handiko Trenaren lanek gure ondoko ingurune naturala hondatu dute . Azpiegitura ikaragarri honen eraikitzeak paisaiak guztiz suntsitzen ditu.
· PAISAIA APURTZEA: Zornotzan ere Autzaganeko mendatean obrak egiten ari dira, komunikazioak hobetzeko helburuz, baina paisaia ere kaltetu dute.
· IBAIAREN KUTSADURA: Gure errekaren, Ibaizabal, kutsadurari buruz hitz egingo dizuegu. Plastikoz eta zaborrez beteta dago, gehien bat uholdeak edo ibaiaren igoerak izan ondoren. Gainera, hurbil dauden lantegiek botatzen duten keak eta zikinkeriak ibaia kutsatzen dute, ibaian dauden izaki bizidunak kaltetuz.
· AIREAREN KUTSADURA ETA AKUSTIKOA: Trafikoak, Zornotzan eragin handia dauka, zeren eta, autopista eta herriaren erditik igarotzen duten errepideak kotxez, kamioez, autobusez… beterik daude. Arnasten dugun airea guztiz kutsatzen dute eta horrez gain zarata handia dugu.
· AIREAREN KUTSADURA: Boroan, landa eremuan zegoen auzo baten, Zentral Termika eraiki zuten, arnasten dugun airea kutsatuz.
· PAISAIA APURTZEA, AIREAREN ETA IBAIEN KUTSADURA ETA AKUSTIKOA: Zornotzan betidanik herri industriala izan da eta bertoko industriek aspalditik gure ingurua kutsatu eta apurtu dute.
Gure ikastetxeak Zornotzan zegoen ingurumen arazo horietako bati erantzun zion proiektu bat garatuz:
· Joan zen urtean KAI Lego taldeak, First Lego League txapelketan parte hartu zuen, txapelketaren gaia “Natures fury” izanik. Proposatu genuen proiektua ibaiaren zikinkeriak garbitzea izan zen. Hurrengo honetan zetzan gure proiektua:
Uholdeak edo ibaiaren igoerak daudenean errekaren altuera igo egiten denez zikinkeri asko joaten dira urazaletik eta ibaiaren bazterrean gelditzen dira edo itsasoan amaitzen dira. Arazo hau ekiditeko, ibaiaren ertzetan amu antzeko batzuk jarriko zituzten han zikinkeria harrapatuta gelditzeko. Amuen arteko distantziak izaki bizidunen babesa zaintzen zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: