2014/11/06

Ingurugelaren 25 urteurrena eta 2014ko 'Eskola Jasangarriak'

Ingurugelak izeneko ingurumenarekiko hezkuntza-ikastegiek 25 urte bete dituztela ospatzeko eta Eskola Agenda 21eko ezartze sendoari esker lortutako xedeak ospatzeko Iñigo Urkullu lehendakaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Donostiako Kursaal jauregian egin den ekitaldian izan dira gaur. Ekitaldi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko laurehun ikasle eta irakasle ere izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 23 zentrori «Eskola jasangarriaren» saria eman zaie ekitaldi horretan.
Sari hori, guztira, 90 ikastetxek jaso dute; eta, horrela, «jasangarritzat» jo daitezke ofizialki. IRAES sarean dauden ikastegi hauek kalitate-antolamendu eta -hezkuntzaren eredua osatzen dute, eta ikastegi horien esperientzia erreferentzia bat da bai EAEko gainerako zentroetarako bai hezkuntzako nazioarteko foroetarako.


Argazki ofizilen zain, JoseManuk ateratakoak hemen daukazue: https://plus.google.com/photos/109749500637837123048/albums/6078519605247282689?authkey=CLuBn8i27evj0QE (Nahi dituzuen argazkiak: ezkuineko botoia eta 'gorde...' ditzakezue. Kalitatezko baten bat nahi izanez gero: eskatu ohiko posta elektronikoan)
Bideotxo bat eta berria Irekian: http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/22793-lehendakari-urkullu-destaca-contribucion-los-centros-educacion-ambiental-ingurugelak-para-que-euskadi-sea-sostenible

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: