ostirala, azaroa 07, 2014

2.lana


Aupa IRAESeroak,
Bigarren lanari ekingo diogu. Baina, badakizue aurreko lanak egiteko aukera ez dela ixten.
Euskadiko delegatuek maleta prestatzen ari dira eta Bartzelonarako bidea hartzeko prest daude.
II Estatuko Confint honetan 126 gazte elkartuko dira, 10 saren ordezkariak izango dira: Katalunia, Errioxa, Kanarias, Madril, Galizia, Murzia, Gaztela-Leon (Palencia), Gaztela-La Mantxa (Albacete), Nafarroa eta Euskadi.
Euskadiko delegazioa, 21 gazterekin, kopuruan bigarrena izango da. Plana eta lana ez da makala izango: aurkezpenak, ezdabidak, tailerrak, edukomunikazioa, XIII Hiri Hezitzaileen Mundu mailako Kongresua... baita, Bartzelonatik bisitak, ingura ezagutu, pertsoan berriak ezagutu, lagunak egin, lagunak baino gehiago egin...

Eta gainontzeko IRAESeroentzako hau da lana:
II Confint honen berri estatuko sareen sareko blogean izango ditugu, baita etxean geratzen diren mezuak, ekarpenak, ideiak, animuak etab jasoko dira. Beraz, hau da bigarren lanaren aukerak:
  • esenred21.redes - a bildua - blogger.com helbidera zuen mezuak bidali. Zeri buruz? Aukera anitza daukazue: blogean agertzen diren berriak komentatu, ondorioen lanak kritikatu edo txalotu, ideiak gehitu, proposamenak egin, zuen esperientzialk kontatu... hori bai, estatu mailako bloga denez, gaztelaniaz agertu behar dira sarrerak, euskaraz eta gaztelaniaz egiteko aukera ere badago.
  • Gauza bera baina gure blogerako (ohiko e-helbidera).
  • II Estatuko Confint kartela eta berriak zabaldu ikastetxetik (hemen daukazue). Zabaldu informazioa, argazkiak atera eta zelan zabaltzen duzuen gure blogera bidali.
Ondo izan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Zure komentarioa, iritzia, proposamena... hemen idatz dezakezu: